Anayeteko lakuak Anayeteko parkingetik / Ibones de Anayet desde el parking de Anayet
near El Portalet, Aragón (España)
Viewed 208 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Udaran corral de las mulasetik Anayeteko parkiñera bus zerbitzua egiten duen furgonetaz igo daiteke 08::00etatik 11:00tara uneoro. Umeekin asfaltozko zatia kendu eta bidea mendian hasteko modu egokia da.
Comments (8)
You can add a comment or review this trail
Bueltatzeko ere furgoneta dago?
Kaixo.
Orain ez dakit martxan dagoen furgona zerbitzua. Lehen bai igotzeko eta baita bueltatzeko ere zerbitzua bazegoen. Bazpare Sallenteko turismo bulegora deitu ziurtatzeko.
Bale, oso ondo! Eskerrikasko!!
Soka dago igotzeko uneren batean?
Sokarik ez da behar. Oinezko ibilbide erosoa da. Soka Anayet tontorrera igotzeko azken zatian dago, katea hobe esanda, zeharkaldi batean. Handik Anayeten ondoan Vertice de Anayet igo dezakezue lakuetatik eta bista zoragarriak diru Anayet eta Midi ikusiz. Lekua mundiala da lakuetako ikuspegia ere mundiala da
Argazkiren batean ikusi ditut kateak eta neu bakarrik naizenez 3 umekin atzerakada eman dit pixkat. Ea zer egiten dudan! Eskerrikasko!
Lakuetara hiru umeekin daukazun zailtasun bakarra aldapa da. Ez dago ez kortanterik ez ezer. Eta lakuetatik gora daude kateak Anayet tontorrera bidean. Bidearen zailtasunagatik lasai joan zaitezke lakuetaraino eta benetan merezi du. Ondo ibili ta gozatu
A lakuetatik gora daude? Ba hortaz arazorik ez. Aldaparena egingo dute😅. Animatuko naiz! Mila mila esker atentzioagatik! Eskertzen da.