Activity

BELORADO-VILLALVAL

Download

Trail photos

Photo ofBELORADO-VILLALVAL Photo ofBELORADO-VILLALVAL Photo ofBELORADO-VILLALVAL

Author

Trail stats

Distance
21.27 mi
Elevation gain
2,828 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,231 ft
Max elevation
3,914 ft
TrailRank 
32
Min elevation
2,528 ft
Trail type
One Way
Time
2 hours 28 minutes
Coordinates
1407
Uploaded
April 25, 2015
Recorded
April 2015
Be the first to clap
Share

near Belorado, Castilla y León (España)

Viewed 285 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofBELORADO-VILLALVAL Photo ofBELORADO-VILLALVAL Photo ofBELORADO-VILLALVAL

Itinerary description

Beloradon hasten da ibilbidea herriaren irteeran dagoen merenderoaren aparkalekuan. Bertan ertaroko zubiaren ondoan egin duten egurrezko zubia gurutzatu eta gero lautadako pista hartuko dugu. 4,7 kilometro egin eta gero Tosantos herrira helduko gara. Herria gurutzatzen dugun bitartean eskuinera begiratuta, Virgen de la Peña-ren ermita ikusten da. Oso eliza kuriosoa da eta ikusgarria, mendiaren kobazulo bat aprobetxatuz egina dago eta bertakoek osoa eraiki beharrean fatxada besterik ez zutela egin behar izan ikusten da.
2 kilometro jarraituz Villambistia herrira helduko gara. San Esteban eliza (XVII. mendekoa) da herri hau non dagoen iragartzen diguna eta bere ondotik pasatuko gara. Aldapatxo bat jaitsiz lau tutuko iturri bat dago. Kondairak dioenez nekea kentzeko bertan burua sartu behar da. Agian udan ideia ona izango da.
Beste 2 kilometrora, Espinosa del Camino aurkituko dugu. Hemen bideak N-120 errepidea gurutzatzen du. Trafikoa handia denez, kontuz ibili behar da puntu honetan. Herria zeharkatu eta bidea segituko dugu. Lehenengo aldiz pista honek gora egiten du nabarmen eta hankak berotzeko aukera emango digu gero datorren mendirako entrenamendu gisa. Aldapa luze bat amaitu ondoren behera egiten du bideak eta eskuinera zekalez landatutako zelaiaren erdian San Felix-en monasterioaren aztarnak ikus ditzakegu. Harri sendoek bere garaian toki garrantzitsua izan zela adierazten digute. Aztarnak pasatu ondoren bideak ezkerretara egiten du, berriz N-120 errepiderantz. Ez gara errepidera sartuko eta haren paraleloan dagoen lurrezko bidexka bat jarraituko dugu Villafranca Montes de Oca-raino. Bertara sartzeko ibai gainean eta zuhaitz artean dagoen egurrezko zubitxo polita erabiliz.
Villafranca Montes de Oca-tik aurrera mendia hasten da. 12 kilometro izango dira, beraz toki ona da gelditu, ura hartu eta otordutxo bat egiteko, aspaldiko pelegrinak mendi hauek gurutzatu baino lehen egingo zuten bezala. Errepidera sartu beharko dugu ehun metro egiteko eta berehala eskuinera hartuz, Santiago-ren elizaren ondotik pasatuko gara aldaz gora egiten duen bidetik. Aurreratxoago, ezkerretara, gaur egun hotela den hospital de la Reina o de San Antonio Abad-en ikus dezakegu. Zaharberritze lanek hotela oso erakargarria eragin dute. Herritik irteteko gora gogor egiten duen harrizko bidexka bat hartuko dugu berriz harri solteko pista hartu arte. Gora egiten jarraituko du bideak. Kilometro bat egin eta gero Demanda-ko eta San Millán-eko begiratokira eta Mojapán iturrira helduko gara. Aldapa igo eta gero ur pixka bat hartzeko eta begirada egiteko toki aproposa. Orain aldapa leundu egingo da eta zuhaitz artean sartuko gara. Lehenengo zatian haritz, ipuru eta txilar artean jarraituko dugu bidea eta gora heltzen garenean pinu artean. Goian, hasieratik 15 kilometro egin eta gero, Gerra Zibilaren hildakoei egindako monumentuaren ondotik pasatuko gara. Duela urte batzuk hobi komun batzuk aurkitu zituzten bertan eta horren oroigarria da hau. Eskuinera haize-errotak ikus ditzakegu ere. Orain, pistak behera egiten du bizkor ibairantz eta gero berriz gora aldapa gogorra igotzera behartzen gaituela. Hemendik aurrera mendiko pista zabala jarraituko dugu pinu artean San Juan de Ortega-ra heldu arte.
San Juan de Ortega-ko monasterioa 1931.etik Ondare Kulturala da eta Barrios de Colina herriko auzoan kokatuta dago. San Juan de Ortega Santo Domingo de la Calzada-ren jarraitzailea izan zen eta berarekin bideak eta zubiak eraiki zituen Donejakue Bidean. Eraikina zaharberritze lanean murgilduta dago baino Bari-ko San Nicolasi eskainitako eliza jada ikus daiteke. Mendia zeharkatu eta gero badago hemen iturririk, otordua egiteko toki ederra eta taberna bat ere atseden txiki bat egin nahi izan ezkero. Garai bateko pelegrinak ere lasai hartuko zuten lapurrez eta arriskuz betetako bide hartan horrelako tokia. Eliza barruan kapitel erromaniko bat dago leiho batetik sartzen den argiak ekinozio egunetan bakarrik ematen diona.
Berriz ere pistara sartuko gara pinu artean. Orain pinu basatiak, aurreko kilometrotakoak basoberrituak ziren eta. Pinu artetik irten eta animaliak bazkatzen duten zelaien artean jarraituko dugu Agés herrira heldu arte. Oso herri polita da hau, bere etxeak gustu handiarekin zaharberritu dira eta txikia izan arren pelegrinentzat zerbitzu onak eskaintzen ditu, San Juan de Ortegak zuen lehentasunari aurre eginez.
Hurrengo bi kilometro eta erdiak errepidez egin beharko ditugu. Zoru ona eta trafiko gutxiko errepide honek Atapuerca-ra garamatza. Hemen ez dago hain ezaguna den aztarnategia, baino herriak aurrean daukagun mendi-zerrari izena ematen dio. Badago, ordea, historiaurreko interpretazio zentro bat. Errepideak herria zeharkatzen du eta honen amaieran ezkerretara hartuko dugu berriz ere pista bat. Hasieran suabe, baino gero eta gogorragoa egiten da bide hau eta baita zailagoa ere, harri potoloz josita baitago. Bidearen ezkerraldera arantzadun alanbreak eremu militarrera sartzea debekatzen digu. Kareharrizko mendi zerra honetan ez da arraroa oreinak eta horrelako animaliak ikustea. Seguruenik inguru hauetan historiaurreko gizakiak ehiza egingo zuen. Bideak gora egiten du egurrezko gurutze handi batera heldu arte. Goiko lautada aprobetxatuz lasaiago egiten da bidea orain. Erpin geodesiko batera helduko gara eta Rio Pico bailararantz abiatuko gara hasieran mendi-bide eta gero harri solteko pista jarraituz, zuzen Villalvaleraino. Eskuinera harrobi bat ikusiko dugu eta aurrera begira Burgos. Pista amaitzen denean errepidea hasten da eta mendi-bideak amaitu egiten dira. Villalvalera heldu gara eta honekin gure bidearen amaierara. Herri txikia da eta eraitsitako elizak egiten digu harrera. Atseden hartzeko aproposa bada ere tabernarik nahi badugu kilometro eta erdi aurrerago dagoen Cardeñuela Riopico-ra joan beharko dugu. Hala ere, Villaval, gure ibilbidea egin ondoren, toki lasaia da eta bere iturriaren zuhaizpean merezitako deskantsua har dezakegu.

Comments

    You can or this trail