Tribis (Zabale) - Sollube - Iturrieta - Tribis (Zabale)
near San Bartolomé, País Vasco (España)
Viewed 56 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
- Necrópolis romana de Tribisburu
- Munarri Nagusia Mendia
- Sollube
- Iturrieta
- Dolmen Sollubeko Iturria
Tribis da Bermeoko auzoa , Sollube magalean dagoena . Haraino heltzeko igon dogu Altamira (Busturiatik) eta jarraitu dogu bidean diñozan seinaleak : Lurdeia (hau dana kotxez egin dogu).
Aukera desberdinak dagoz bai Axpetik eta baita San Bartolometik.
Tribis auzora heldu baino arinago dago baserri bat Zabale eta hantxe bertan oilotegi bat.
Hemen hasi gara ibiltzen, hartun dogu basoko pista bat urtetzen dabena gure ezkerretik, orain arte pinudi baso bat izan da baina oraintxe bertan eukaliptusak, sasiak…heldu gara langa batera eta paisaia eta bidea arras aldatu da, alde batetik itsasoa ikusten da eta bestetik behiak egoten direnez lurra zapaltzen joan gara eta gune berdea oso atsegina, horrela heldu gara TRIBISeko NEKROPILISera.
Han dago azalpen mural bat, eta oraindik ikusten dira indusketaren emaitzak.
Pixka aurrerago zeharkatu dogu Aretxa baso bat eta hartun dogu gure ezkerretik doan basobide bat, hasieran zikin dago egon direlako ateratzen pinudi bat baina hau pasata eta gero izugarrizko basoa eta oso bide atsegina.
Heldu gara Gasbide batera eta hantxe bertan mahaiak…atseden leku bat.
Gure aurrez aurrez Sollubeko antenak, utzi dogu gasbidea eta bidezidor batetik haeldu gara buzoira.
Hemendik aurrera metro batzuk asfaltatuta baina alanbrada bat zeharkatu dogu eta joan gara bilatzera gasbidea, zoritzarrez hemendik ere pinudiak botatzen dabiltz baina halan edo horrelan lortu dogu igotzea beste tontor bat ITURRIETA, ikurrina bat, buzoia eta honen inguruan harri koskor pilo bat eta bakoitzean euskal herriko gailur pilo bat idatzita.
Jarraitu dogu gasbidea, orain beheruntz doan bidezidor bat nahiko traketsa eta heldu gara Sollube trikuharri batera eta hemendik oso hurbil Sollube mendatera doan errepidea.
Aurkitu doguz antzinako GR123 marra batzuk eta pixka bat aurrerago Atxurra nekazal turismoa eta metro batzuk aurrera utziko dogu errepidea eta pasatu ondoren Madariaga baserritik sartun gara baso baten , ederra, gaztainondoak, aretxak…errekatxoak heldu arte Lurgaia nekazal turismoa, pixka bat aurrera errepide bat joateko TRIBIS auzora eta hauek utzi ondoren heldu gara zabale baserria. Bide ederra.

Waypoints
Waypoint
622 ft
Tribis(Zabale)
Waypoint
1,343 ft
Langa
Waypoint
1,595 ft
Ezkerrera
Waypoint
1,687 ft
Basoko pista
Waypoint
1,907 ft
Gas bidea
Waypoint
1,938 ft
Atseden lekua
Summit
2,124 ft
Sollube Ikurrina(Iturrieta)
Waypoint
1,782 ft
Pista
Archaeological site
1,781 ft
Trikuharria
Waypoint
1,602 ft
Errepidea
Waypoint
1,443 ft
Eskumara
Waypoint
1,262 ft
Madariaga baserria
Waypoint
1,161 ft
Lurgai
You can add a comment or review this trail
Comments