Mendaza-Santa Coloma - Los Buritos - Dos Hermanas - Mendaza
near Mendaza, Navarra (España)
Viewed 81 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Hiru bat ordu inguruan egiteko moduko ibilbidea.
Bide zabal eta bidezidor nahiko garbietatik egiteko ibilaldia.
Mendazan, Elizaren alboan parkin publikoa daukazu. Gainerakoan, ez da erraza Mendazako kaleetan aparkatzea. Kontuz urarekin. Frontoi alboan zegoen iturriak ez dit urik eman eta ibilbide guztian iturririk ez dut aurkitu.
Ibilbidea Santa Coloma ermita dagoen tontorrera igoaz hasiko dugu. Pista zabaletik iritsiko gara herritik bertara. Ikusmira polita handik gozatu dezakeguna.
Tontorretik behera jaitsita "ARTEA" daukagu, oso zuhaitz zaharra. Harrigarria benetan zuhaitza.
Pistan zabaletik aurrera jarraituta Los Buritos tontor aldera oso eroso joango gara. 05 puntutik aurrera bide zabala bidezidorrean bihurtzen da. Kontu piska bat izan behar duzu bidea ez nahasteko. Ia tontorrera iritsitakoan basurdeak bizkarra arraskatuz egindako zuloa ikusiko duzu. Tontorra zuhaitz arteko une laua da.
Bidea deseginda berriro "artea" dagoen lekuraino bueltatuko gara. Nik berriro mendaza aldera bidean behera egin nuen Dos Hermanas aldera joateko, baina gero ikusi izan ahal nuenez, 08 bidegurutzean ezkerreko bidezidorra hartuta 10 ehiztarien paradara joan gaitezke.
Nik, esan dudan bezala, Mendaza zihoan pistan behera joan nintzen eta nahiko behean nengoenean, ezkerretara hartu nuen herriko kanposantu aldera. Ia kanposantura iritsitakoan, 09 bidegurutzean ezkerretara gora abiatzen den bide zabala hartu eta antena duen tontorreraino igo nintzen.
Antenara iristen den porlanezko bidean 30 bat metro beherantz egin eta ezkerretara gora abiatzen den bidezidorra hartu nuen. Bidea utzi gabe, oso modu errazean iristen da Dos Hermanas tontorrera. Buzoia eta poste geodesikoa daude bertan. Aurrerago jarraituta, hondakinak dituen Ekialdeko Ahizpa tontorrera iritsiko gara. Handik Mendazara bueltan bidea desegingo dugu.
Dos Hermanas tontorretik ikuspegi zabalak ditugu Ioar, Montejurra, Lokiz eta Errioxa aldera.
Waypoints
01 - MENDAZA
Mendaza Nafarroako udalerria da, Lizarrako merinerrian kokatua. Berrotza ibarrean iparralderen dagoen udala da. Izan ere, Berrotza udalerria XIX. mendean hainbat udaletan banatu zen, eta haietako bat, Mendaza. Honako herriek osatzen dute: Asarta, Azedo, Mendaza (herriburua) eta Ubago. Estenblo baserria eta Granada jaurerria ere udalerri honetan daude. Behin betiko fusioa baino lehen, 1842ko erroldan, egungo lurraldeak lau udalerritan banatuta ageri ziren: Asarta eta Kabrega, Azedo eta Granada, Ubago eta Mendaza bera. 31.8 kilometro koadrokoa da, eta 318 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
03 - ARTEA ( Encino de las tres patas )
Arte honi (edo udalerrian ezagutzen den artadiari) 1.200 urteko adina kalkulatzen zaio, Iberiar Penintsula osoko izaki bizidun zaharrenetako bat bihurtuz. "Quercus ilex" en ale bakarra, bere berezitasun handiagatik ezaguna. Barruan erabat hutsik dago eta enborraren azaletik abiatzen diren hiru hanka handitan bakarrik bermatzen da. Izena: Encino de las Tres Patas. Izen zientifikoa: Quercus ilex. Egoera: Mendaza (Nafarroa). Lekua: aintzira. Perimetroa: 7,70 m. Altuera: 15,50 m. Adaburuaren diametroa: 19,20 m. Gutxi gorabeherako adina: 1.200 urte. Babes-figura: monumentu naturala – Nafarroako Gobernua. Latitudea: 42º 38 '34' N Luzera: 02º 13 '36 'O Itsas mailaren gaineko altuera: 722 m.
05 - Ezkerretara
05 - Ezkerretara
08 - Bidegurutzea
705 m
You can add a comment or review this trail
Comments