Activity

Zumaiako zuhaitz bikainak ezagutzeko txangoa

Download

Trail photos

Photo ofZumaiako zuhaitz bikainak ezagutzeko txangoa

Author

Trail stats

Distance
2.33 mi
Elevation gain
3 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
3 ft
Max elevation
27 ft
TrailRank 
12
Min elevation
4 ft
Trail type
Loop
Coordinates
97
Uploaded
June 2, 2020
Recorded
June 2020
Be the first to clap
Share

near Zumaia, País Vasco (España)

Viewed 321 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofZumaiako zuhaitz bikainak ezagutzeko txangoa

Itinerary description

Txango hauek Geoparkeko hiriguneetako zenbait zuhaitz bikain ezagutzeko gonbidapenak dira. Arbola batzuk ikusgarriak dira, beste batzuk exotikoak eta istorio edo kondairaren bat kontatuko duenik ere badago.

View more external

Waypoints

Turismo bulegoa

Kantauri plaza 13
943 14 33 96

PictographTree Altitude 16 ft

Palmondo kanariarra



https://www.youtube.com/embed/b-hFSBqFxlA

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoPalmondoa)
--------------------
Palmondoa kanariarra hosto iraunkorreko zuhaitz handia da eta 20 m garai izatera hel daiteke.

Adaburua tamaina handikoa du eta hosto, hau da, palma, luze eta ugari ditu.

Palmondoek enbor bakarra eta luzea dute, adarrik gabekoa. Zartadura horizontalak ditu, hostoek erortzean utzitakoak. Azala marroi-grisa da.

Fruitua sorta ederretan agertzen da eta janezina da. Heltzeko urtebete behar du.

Palmondo honek Kanariar Uharteetan du jatorria eta datil-palmondoaren hurbileko espeziea da. Klima tropikal eta ekuatorialetan bizi da ondo, eta gurean lorategietan landatzen da.

PictographTree Altitude 12 ft

Erramua



https://www.youtube.com/embed/2iiAJ0h6Z4Q

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoErramua)
--------------------
Erramuak zuhaitz txikiak dira eta 10-12 metrora iristen dira. Hostoek urte osoan diraute. Adaburu trinko eta erregularra du.

Enbor zuzena du, azal mehe eta leunekoa. Bere kolore grisaxka edo arreska da.

Lantza formako hosto gogorrak ditu, ilerik gabekoak. Gainaldean berde ilunak dira eta argiagoak azpialdean. Birrindu ondoren usaintsuak dira.

Fruitu txikiak ematen ditu, oliba baten itxurakoa da. Hasieran berde koloreak dira, baina gero belzten dira.

Leku epeletako landarea da eta Euskal Herriko isurialde atlantikoan topa daiteke. Batzuetan, basotxoak eratzen ditu.

PictographTree Altitude 10 ft

Magnolia



https://www.youtube.com/embed/0GgKISa3Rl8

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoMagnolia)
--------------------
Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 25 m garai izan daiteke. Kono itxura du eta adaburua zabala eta hostotsua da.

Zurtoina motza eta grisaxka da, plaka txikitan zartatua.

Hostoek larru itxura dute, eta obalak eta handiak dira. Gainaldetik berde ilun distiratsuak dira, eta azpialdetik, berriz, argiagoak.

Loreak zuriak dira, oso handiak eta usaintsuak. Egun gutxi batzuk bakarrik irauten dute.

Berez, Amerikako Estatu Batuetako hego-ekialdean du jatorria, baina mundu osoko parke eta lorategietan hedatuta dago. Hazkunde motela du, eta bizitza luzea.

PictographTree Altitude 13 ft

Hagina



https://www.youtube.com/embed/U_zDubj5Fgs

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoHagina)
--------------------
Hagina 20 metro arteko zuhaitza da eta bere adaburuak piramide itxura du. 2000 metroko altitudera hel daiteke.

Enborra lodia da eta azala kolore gorri edo grisa da. Hostoak kolore berdekoak dira goialdean eta horixkak azpialdean.

Fruituak hazi bakarrekoak dira eta haragi mamitsu eta gorri batez inguratuta agertzen dira. Atal gorri hori izan ezik, oso landare pozoitsua da.

Bizitza luzeko zuhaitzak dira, 1.500 urte baino gehiago bizi daitezkeenak. Hazkunde motelekoak dira.

Haginak oso ondo moldapen da ingurune gehienetara. Hala ere, ingurune heze eta freskoak nahiago ditu, zonalde menditsu eta itzaltsuetan.

PictographTree Altitude 10 ft

Olibondoa



https://www.youtube.com/embed/s9-e6vJZfMI

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoOlibondoa)
--------------------
Normalean, olibondoa 4 eta 10 metro bitarteko zuhaitza da. Ale zaharretan enborra bihurritu eta konkortu egiten da.

Hosto iraunkorrak ditu eta obalo formakoak dira. Gainaldeko kolorea berde-grisaxka dute eta azpialdean zilarreztatuak dira.

Olibondoaren fruituak, olibak, jangarriak dira eta haietatik olioa ekoitzi egiten du gizakiak.

Maiatza eta uztailaren bitartean loratzen da eta olibak azaroren bukaeran eta abenduan jasotzen dira.

Bereziki, Mediterraneoaren inguruko eskualdeetan hazten da, 0 eta 1000 metro bitarteko altitudean. Mila urte baino gehiago bizi daiteke.

PictographTree Altitude 16 ft

Artelatza



https://www.youtube.com/embed/dEVfPpQPGmg

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoArtelatza)
--------------------
Artelatza tamaina ertaineko zuhaitza da, 20 metro arteko luzerakoa. Zenbait tokitan, arkamurka esaten diote.

Artearen antza handia du, baina artelatzaren azala kortxoa da. Hura bezala klima epeleko zuhaitza da.

Artelatzaren hostoak gogorrak dira eta urte osoan diraute; hau da, hosto iraunkorreko zuhaitza da.

Artelatzen fruituak ezkurrak dira.

Modu naturalean Mediterraneoko mendebaldean hazten da, baina Espainian, Portugalen, Marokon edo Tunisian, esaterako, kultibo garrantzitsuak daude.

PictographTree Altitude 13 ft

Zume negartia



https://www.youtube.com/embed/ofRfODPtzPo

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoZumea)
--------------------
Zuhaitz hostoerorkorra da eta 8-12 metroko altuera hartu ohi du, baina handiagoak ere badaude.

Enborra bihurria eta zabala da eta batzuetan okertuta egoten da. Azal gogorra eta zartatua izaten du, marroi ilun kolorekoa.

Adar meheak ditu, malguak, luzeak eta lurreraino zintzilik luzatzen dira. Hortik datorkio izena.

Hosto txikiak ditu, gainaldean, berde ilunak, eta, azpialdean, berriz, berde argiak eta ilerik gabekoak.

Jatorriz Asiako espeziea da eta Erdi Aroan ekarri zuten Europara. Euskal Herrian lorategiak apaintzeko zuhaitza da.

PictographTree Altitude 13 ft

Lizarra



https://www.youtube.com/embed/sw6i0Dk7Oz8

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoLizarra)
--------------------
Lizarra zuhaitz handia eta sendoa da eta 40 metroko altuera har dezake. Azala grisa da eta, heldua bada, pitzatuta egoten da.

Hostoak konposatuak dira, luzera handikoak.

Udaberrian loratzen da eta, bi edo hiru urtetik behin, udazkenean ematen ditu fruituak.

Baso eta haranetan sakabanatuta bizi da, beti ere 1.600 metro baino altuera baxuagoan.

Jatorria Europan du eta hurbileko Asian ere topa daiteke. 200 urtetik gora bizi daiteke.

Bere egurra lanabesen heldulekuak egiteko oso estimatua zen.

PictographTree Altitude 13 ft

Masustondo zuria



https://www.youtube.com/embed/6dgB965SajM

Oharra: Zuhaitz honi buruzko informazio hau audio batean eroso-eroso entzun nahi baduzu, egin klik goiko irudian (edo esteka hau zabaldu: https://labur.eus/ZumaiakoMasustondoa)
--------------------
Masustondoa 15 m arteko zuhaitza da eta hosto-erorkorrak ditu.

Enborra arre kolorekoa edo hauskara du eta ale zaharretan sartatuta egon ohi da.

Hostoak nahiko obatuak dira eta horzdunak edo lobulatuak dira. Nerbioetan zehar ileak dituzte.

Ipar hemisferioan apirilean loratzen da eta maiatzean ematen du fruitua. Bere masustak zuriak edo zuri-arrosak dira.

Jatorriz, ekialdeko eta erdialdeko Asiako zuhaitzak dira, baina Europan eta Amerikan oso landatua izan da. Lorategietan apaingarri gisa erabiltzen da, baina baita ere haren hostoak zeta-harren elikagai bakarra direlako.

Comments

    You can or this trail