Activity

Uitziko gainak

Download

Trail photos

Photo ofUitziko gainak Photo ofUitziko gainak Photo ofUitziko gainak

Author

Trail stats

Distance
4.22 mi
Elevation gain
981 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
981 ft
Max elevation
3,014 ft
TrailRank 
46
Min elevation
2,276 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 40 minutes
Time
2 hours 55 minutes
Coordinates
1149
Uploaded
March 12, 2022
Recorded
March 2022
Be the first to clap
Share

near Uitzi, Navarra (España)

Viewed 895 times, downloaded 14 times

Trail photos

Photo ofUitziko gainak Photo ofUitziko gainak Photo ofUitziko gainak

Itinerary description

Kareharrizko mendi hauek, kantauri-mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatuta daude, Utzi eta Azpirotz herrien artean. Gertu dauden mendiek osatzen duten gandorrean zehar, Araitz haranera amiltzen diren magalen gain aldetik, Malloek osatzen duten zirku ziragarriaren ikuspegi paregabea izango dugu.
Uitziko etxeak bi gunetan banatuta daude, bata elizaren inguruan eta bestea, berriz, herriaren beheko aldean errepidearen bestaldean. XVIII. mendekoak diren etxetzarren artean, garai bereko San Migel eliza aurkituko dugu eta berantiarragoak diren jauregi itxurako beste eraikin batzuk ere. Herriko bazter hauek bisitatu eta gero, eliza eta frontoiaren inguruan dagoen aparkalekuan utziko dugu ibilgailua eta Gorritirantz zuzentzen errepidean barna (NA 4011) hirurehun bat metro bertatik bete orduko, hau utzi eta ezker aldetik ateratzen den porlanezko pista hartuko dugu. Maldan gora jarri eta herriko kanposantura igoko gara. Orain arteko pista lurrezkoa bihurtuko da eta gurutze-bideak Santa Kruz ermitaraino eramango gaitu. Laburbideak utzi, Uitzi herria gure mende, gain aldera iristean bide nagusiak ermitara gerturatuko gaitu. Ukuilu handi baten parean dagoen baseliza oso egoera txarrean dago eta ez da atzematen baseliza bat denik. Hesia pasa eta berehala ohartuko gara eraikin erlijioso hau ukuilu bezala erabiltzen dutela, lur pribatuetan kokatuta baitago.
Etorritako bidetik atzera egingo dugu eta lehenago gure ezkerrera utzitako porlanezko bidea jarraituko dugu. Kilometro erdi eskas bertatik bete ostean, lurrezko bide zabal nabarmen batek eskuin aldera bidaliko gaitu, Mergelu mendiaren magalera. Pagadian murgildu eta xenda nabarmena jarraituz oso denbora laburrean iritsiko gara alanbrezko hesi batez mugaturik dagoen gailurrera. Beste aldera pasa eta bertan buzoia ikusiko dugu. Leku honetatik, lehen aldiz ikusi ahal izango dugu gure mendean Azpirotz herria eta Araitz harana bere osotasunean eta honen gaindi. Gailur honetatik besteetara ailegatzeko gandorra besterik ez dugu jarraitu behar eta horretarako alanbrezko hesiaren ondotik hego-ekialderantz joko dugu. Berehala, harri-multzo batez seinalaturik dagoen Epeleko tontorrean izango gara, leku aproposa atsedena hartu eta panoramikaz gozatzeko.
Gorabeheratsua den bidean barna, bidezidorretik segituz hirugarren gailurrera helduko gara, Atumera hain zuzen ere. Behean ikusiko dugun lepora jaitsiko gara aldapa piko batetik, 100 metroko desnibela baino gehiago eta xenda nabarmenik gabe. Lepora iristean, pinudi baten paraleloan aurrera egin eta bidegurutze batera heltzean, ezkerrekoa aukeratuko dugu, Uitzi aldera zuzentzen dena. Pista honen hasieran, teila zatiak ikusiko ditugu lurrean txertaturik. Borda baten ondotik pasa eta berehala jaitsiko gara porlanezko pistara. Ezker aldera hartuko dugu eta bertatik berrehun bat metro beste eta gero, hau utzi eta eskuinetik ateratzen den lurrezko bidea hartuko dugu. Lekunberri eta Uitzi herriak lotzen dituen errepidera ateratzean, errekaren ondotik bete beharko dugu herriko beheko aldeko etxeen ondora iristeko.

Waypoints

PictographReligious site Altitude 2,320 ft
Photo ofUitzi Photo ofUitzi

Uitzi

PictographReligious site Altitude 2,388 ft
Photo ofKanposantua Photo ofKanposantua

Kanposantua

PictographSummit Altitude 2,972 ft
Photo ofMergelu Photo ofMergelu

Mergelu

PictographSummit Altitude 2,835 ft
Photo ofEpele Photo ofEpele

Epele

PictographSummit Altitude 2,867 ft
Photo ofAtume Photo ofAtume

Atume

Comments

    You can or this trail