Tellamendi
near Ibarra, País Vasco (España)
Viewed 67 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Aramaioko Ibarratik hasi eta ibilbide zirkularra eginez Ibarran bertan bukatu dugu. Hasieran Udaletxearen ondotik abiatu dugu ibilbidea, marka zuri horiei jarraituz. Ibilbidea oso ongi seinalatuta dago, tartean zuzenean Tellamendira igotzeko bidezidorrak ere badaude, baina guk Larrabilgo Lepora joan nahi genuen inguru hori ezagutzera. Gaur denboraz justu genbiltzan, baina Larrabilgo lepotik Besaidera joan-etorria eginez, 4 km, luzea daiteke ibilbidea, gorabehera handirik gabe.
Larrabilgo lepotik Lugorrira igo gara lehenik eta handik Tellamendi ederki ikusten zen, bai eta bide osoan zaindari dugun Anboto ere. Tellamendira igo eta handik Amilondora (Kukutx) igo eta beherantz joan gara. Behera jaitsi aurretik bideari jarraituz Zabalandira ere beste 2 km inguruan irits zaitezke, baita bidean Ipizte igo ere. Beste baterako utzi dugu hori!
Ibilbide erraza, inguru eder batean, eta ongi seinalatuta gainera!

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments