Activity

Muesko gainak

Download

Trail photos

Photo ofMuesko gainak Photo ofMuesko gainak Photo ofMuesko gainak

Author

Trail stats

Distance
2.99 mi
Elevation gain
653 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
653 ft
Max elevation
2,266 ft
TrailRank 
33
Min elevation
1,669 ft
Trail type
Loop
Moving time
one hour 33 minutes
Time
2 hours 14 minutes
Coordinates
866
Uploaded
November 12, 2023
Recorded
November 2023
Be the first to clap
Share

near Mues, Navarra (España)

Viewed 379 times, downloaded 4 times

Trail photos

Photo ofMuesko gainak Photo ofMuesko gainak Photo ofMuesko gainak

Itinerary description

Muesko Santa Eugenia elizaren ondoan emango diogu hasiera ibilaldiari. Herriko beste eraikin asko bezala, harea gorriz altxatutako eraikina erlijioso hau estilo aurre gotikoko eraikina da, XVI. mendetik XIX. mendera bitartean handitu eta berriztatua. Etxeen artean, maldan gora herriko gain aldera aterako gara eta bertatik ateratzen bide zabalean zehar berehala helduko gara iturri bat eta ur-biltegiaren ondora. Lurrezko pista zabalak bidegurutze batera eramango gaitu eta, bertan, harri-piloak erakutsiko digu hartu beharreko bidea.

Mendiaren magalean marrazten den xenda estu batek, Berrotza haranaren eta Kodes mendilerroaren ikuspegi zabala eskaintzen digun bidegurutze batera eramango gaitu. Monolitoen aldera zuzentzen den bidezidorra hartu (Monolitoen xenda) eta emeki-emeki altuera irabazten hasiko gara. Harrizko erraldoiez inguraturik, Pazkoko uharteko moaia itzelez inguraturik gaudela irudituko zaigu. Ezagunenak diren bi monolitoei bizkarra eman, aurrera egin eta berehala helduko gara Peña del Gatora. Gertu dagoen aparkaleku gisa egokitutako zabalgunera jaitsiko gara segidan eta, aurrez aurre, lehen planoan ikusiko dugun San Gregoriori dedikatutako basilika aldera joko dugu.

Sorlada herritik igotzen den errepidera iristean, metro gutxi batzuk bete beharko ditugu basilikaren ondoan dagoen Piñalbako tontorra den haitzera iristeko. San Gregorio Ostiakoaren basilika Nafarroako eraikin barroko garrantzitsua da.

Apezpikuaren irudia duen iturriaren ondotik igaro eta hasiera ikusgaitz den xenda batetik jaisten hasiko gara basilika eta Guardako Ama Birjinaren ermitaren arteko leporaino. Errepidea gurutzatu gabe, SL-Na 188aren bide-seinale zuri eta berdeek erakutsiko digute Mues herrira itzultzeko bidea. San Gregorio mendilerroaren magalean marrazten den bide balizatu honetatik erraz galduko dugu altuera eta, herrian sartu aurretik, Aldapako Ama Birjinaren ermitara ailegatuko gara, XVII. mende amaierako edo XVIII. mende hasierako eraikuntza barrokoa.

Ermitara igotzeko dagoen aldapatik jaitsi eta abiapuntura itzulikoa gara, baina aurrez, herriaren sarrera dagoen erromaniko berantiarreko Magdalena Ama Birjinaren ermita bisitatuko dugu. Antza, izatez legenarra zuten gaixoak artatzeko ospitalea zen. Atzera egin eta, herrian bertan, elizaren ondoan dagoen Pablo Nogales eskultore autodidaktaren eskultura ederrez osatutako parkea bisitatuko dugu.

Waypoints

PictographFountain Altitude 1,795 ft
Photo ofIturria

Iturria

PictographWaypoint Altitude 1,965 ft
Photo ofXenda

Xenda

PictographIntersection Altitude 1,988 ft
Photo ofBidegurutzea

Bidegurutzea

PictographWaypoint Altitude 2,024 ft
Photo ofMonolitoak

Monolitoak

PictographSummit Altitude 2,221 ft
Photo ofSan Gregorio monolitoak

San Gregorio monolitoak

PictographSummit Altitude 2,251 ft
Photo ofPeña Del Gato

Peña Del Gato

PictographSummit Altitude 2,270 ft
Photo ofPiñalba

Piñalba

PictographReligious site Altitude 2,260 ft
Photo ofSan Gregorio Ostiakoaren basilika

San Gregorio Ostiakoaren basilika

PictographFountain Altitude 2,244 ft
Photo ofIturria

Iturria

PictographIntersection Altitude 2,087 ft
Photo ofSL-Na 188

SL-Na 188

PictographReligious site Altitude 1,775 ft
Photo ofVirgen de la Cuesta ermita

Virgen de la Cuesta ermita

PictographReligious site Altitude 1,657 ft
Photo ofMagdalena Ama Birjinaren ermita

Magdalena Ama Birjinaren ermita

PictographReligious site Altitude 1,677 ft
Photo ofMuesko Santa Eugenia eliza

Muesko Santa Eugenia eliza

Comments

    You can or this trail