Lokiz mendizerran haurrekin: Ollobarren - Ollobarrengo zuloa - Santiago basilika - Ganuzako portu zaharra - Ganuza - Ollobarren
near Ollobarren, Navarra (España)
Viewed 55 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Lokiz mendilerrotik dauden ikuspegi zoragarriez gain, bide honek 30 m inguruko leize-pasabide batetik igarotzea du bizigarri. Haurrentzat ibilbide egokia bada ere tarte batzuetan arreta handiagoz ibiltzea gomendatzen da.
Ibilbidea Ollobarrengo elizaren ondotik hasi daiteke. Pista zabal bat hartuko dugu depositu baten ondotik, eta zenbait norabidetako bidegurutze batera iritsiko gara. Lokiz mendilerrorantz zuzen jarraituko dugu. Handik gutxira, iturri txiki bat eta askaldegi bat aurkituko ditugu. Landaredian sartuko gara, malkar harritsuen azpira, eta 200 metro baino gehiagoko altuerara igoko gara, beti marka zuri eta horiei jarraituz, Ollobarrengo zuloarekin topo egin arte. 30 metroko leize-pasabide bat da, eta nahiz eta iluna izan eta kurba bat eduki, ez da linternarik behar.
Eremu harkaiztsu eta irristakor batetik igoko gara (mendiko botak erabiltzea komeni da), mendilerroaren goiko aldera iristeko. Landaredian zehar mehartuz doan bide zelai batetik ibiliko gara, basilika dagoen argiune zabalera atera arte. Ganuzako portutik jaitsiko gara, ikuspegi panoramiko ikusgarriekin, Santa Eulalia baselizatik igaroz, Ollobarrenera bidean.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments