Lizarietako lepoa - Ibanteli - Lizarietako lepoa, haurrekin, Bortziriak eta Sarako mugarrietatik barrena
near Etxalar, Navarra (España)
Viewed 243 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Lizarieta / Lizarrieta / Lizaietako mendatetik, bentan autoa utzi eta Nafarroa eta Lapurdiko lurrek muga egiten duten xendan barrena haurrekin egindako ibilbidea. Hasieran lurrezko pista eta gerora garoa arteko bidezidorretik gorantz ondo markatutako bidea, haurrentzat aproposa. Lizarietako lepotik gora ekin orduko usategia ikus daiteke, baita bi lurralde hauen arteko mugarriak ere. Lapurdiko lurretan dagoen tontor honetatik ikuspegi izugarriak daude: Larrun, Manddale, Arxuria,... Igoeran Basajaun, Basandere eta Antxori buruzko informazio-puntuak ikus daitezke, baita Sara eta Etxalar arteko usategietako postu bat ere.
Waypoints
Intersection
1,760 ft
Atzabaleko gaina, 42. mugarria, Lapurdi eta Nafarroa artekoa
Atzabaleko gaina, 42. mugarria, Lapurdi eta Nafarroa artekoa
Mountain pass
1,968 ft
Lepo Handi, 600m. 39. mugarria: Irumugarrieta
Lepo Handi, 600m, Ibanteli eta Labiaga / Labeaga mendien arteko lepoa. Bertan 39. mugarria dago, Irumugarrieta deritzona. Bertan muga egiten dute Etxalarrek, Berak eta Sarak
Intersection
2,144 ft
40. mugarria, Guarda Arri edo Aizarri, 650 m
40. mugarria, Guarda Arri edo Aizarri, 650 m
Summit
2,249 ft
Ibanteli 698m
Sarako lurretan kokatuta dago gailurra. Ibantelli bezala ere ezagutua da.
Intersection
1,512 ft
Usategia
Sara eta Etxalar arteko usategietako ehiza postua. Atzean Arxuria mendia ikusten da.
Mountain pass
1,447 ft
Lizarietako lepoa
Lizarieta / Lizarrieta / Lizaieta. Bertan 44. mugarria kokatzen da.
You can add a comment or review this trail
Comments