Lapuebla de Labarcako ondare historikoa
near Lapuebla de Labarca, País Vasco (España)
Viewed 77 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Lapuebla de Labarca da, ezbairik gabe, Arabako Errioxako herririk gazteenetariko bat. Ibaia zeharkatzeko txalupatik datorkio izena. Txalupa hori, gerora, burdin hariz egindako zubi batengatik ordezkatua izan zen. Gaur egungo zubia zementuzkoa da eta 1939. urtean eraiki zen. Arabako Errioxako herri gehienen modura, herriaren ekonomiaren zutarria ardoaren ekoizpena da.
Waypoints
Udaletxea
Inaziotar Bidea igarotzen den lekutik abiatuko gara Lapuebla de Labarcako ondarea ezagutzeko. Guardiara zuzentzen den errepidean zehar, herrian barneratuko gara. Berehala, El Planoko plazara iritsiko hara eta bertan herriko Udaletxea ikusiko dugu. Honen atzean dagoen Ebroko begiratokitik ibaia eta hau inguratzen duten lurren ikuspegi zabala izango dugu.
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Erdigune historikoan sartuko gara Errege kaletik aurrera eginez. Jasokundeko Andre Mariaren eliza iritsiko gara. Herri honetako elementu aipagarrienetako bat eliza da, XVI. mendearen erdialdeko tenplu errenazentista bikaina. Herriaren erdian dago, kale Nagusia eta Errege kalea elkartzen diren puntuan, gune neuralgiko bat sortuz. Harlanduzko eraikina da, oinplano angeluzuzena du, eta habearte handi bakarra, hiru ataletan banatua, eta zortzi aldeko abside poligonala du buruan. Estilo gotikoko gurutze-gangaz, arku zorrotzez eta plateresko estiloko giltzarriak dituzten gangez estalita dago. Eltziegoko San Andres parrokia-elizarekin antzekotasun handia du, baina hura baino xumeagoa da. Izan ere, biak ala biak Juan Astiasuk proiektatu zituen, eskualde-mailako hargin-maisua, Errenazimentuan Calahorrako eta Iruñeko elizbarrutietan lan egin eta euskal probintzietan zehar lan bikainak egin zituzten hargin-maisuen taldekoa. 1837an birmoldaketa lan garrantzitsuak egin ziren.
Erdigune historikoa
Elizari bizkarra eman eta herriko kasko zaharrean murgilduko gara kale Nagusitik Plazatxo Nagusira helduz. Berriro itzuliko gara elizara eta bertatik, Kale Nagusia zeharbidetik aurrera egingo dugu Eguerdi kalerantz. Azken horretan, XVIII. mendeko jauregi-etxea dago, burdin sare onarekin eta fatxadan armarriarekin, bigarren solairuaren parean.
Covatillako begiratokia
Herritik gertu, Covatilla harkaitzeko begiratakia dago eta bertatik udalerriaren ikuspegi osoa edukiko dugu.
Rolloa
Berriro atzera egingo dugu eta, Eltziegorantz zuzentzen den errepidera gerturatuko gara. Herriaren goiko aldean, Eltziegoko hiribildurako errepidetik ez oso urrun, "Erroiluaren larraina" zegoen. Gaur egun, upeltegiek eta beste eraikin batzuek hartzen dute larrain hori, eta oroitzapena besterik ez da geratzen. Oroimenaren eta oroitzapenaren ondorioz, jendeak gogoratu du, etxebizitza bateko atearen ondoan, "Erroiluaren larraina " izan zena baino pixka bat beherago, kontserbatzen den harria, udako gauetan freskoa hartzeko esertzeko banku gisa erabiltzen zena, biribilkiaren zatietako bat zela. Fustearen beste zati bat Bodegoi tabernaren ondoan zegoen, " Erroiluaren larraina " bezala ezagutzen zenaren ondoan. Bisitaren azken urratsak, herriko upategi zaharren artean emango dugu.
You can add a comment or review this trail
Comments