Activity

Laidatik Lagara

Download

Trail photos

Photo ofLaidatik Lagara Photo ofLaidatik Lagara Photo ofLaidatik Lagara

Author

Trail stats

Distance
2.99 mi
Elevation gain
299 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
295 ft
Max elevation
213 ft
TrailRank 
19
Min elevation
14 ft
Trail type
One Way
Coordinates
143
Uploaded
December 14, 2017
Be the first to clap
Share

near Gametxo, País Vasco (España)

Viewed 355 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofLaidatik Lagara Photo ofLaidatik Lagara Photo ofLaidatik Lagara

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 20 ft
Photo ofUrdaibaiko padura Photo ofUrdaibaiko padura

Urdaibaiko padura

Urdaibaiko itsasertzak eta paduretako inguruneak kontserbazio egoera ona dauka, gizakien jardueren eragina nabarmena bada ere. Arbolitzetik Matxitxako lurmuturreraino zabaltzen da, Izaro uhartea barne, eta paisaiaren erliebea malkartsua eta harritsua da. Mareen eragina 12 km-tan zehar zabaltzen da, Mundakako bokaletik Gernikaraino. Urdaibaiko paduretan ugariak dira uretako ekosistemak; gainera, ibilbide migratzaileei dagokienez kokaleku egokia dute, eta euskal kostaldean horrelako ingurune gutxi daudenez, hainbat hegazti elkartzen dira bertan, batez ere migrazio garaian eta hotzaldietan.

PictographWaypoint Altitude 36 ft
Photo ofLaidako duna Photo ofLaidako duna

Laidako duna

Laidako hondartzan 1950eko hamarkadaren erdialdea arte izan ziren dunak, baina itsasoko ekaitz handi baten ondorioz, desagertu egin ziren. Hortik aurrera, landareek ez dute aurrera segitzerik izan; izan ere, eremua behin eta berriro zapalduta, harea galduz joan da itsasoaren eta haizearen ekintzaren ondorioz. 1999tik aurrera, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren Patronatuak Laida hondartza berreskuratzeko proiektuari ekin zion; horretarako, dunak birsortu nahi izan dira, duela 50 urte desagertutako ekosistema berreskuratzeko. DUNEN SORRERA: Olatuek harea arrastatu eta itsasertzean metatzen dute. Haizeak oso erraz garraiatzen du eguzkiarekin lehortutako harea. Oskolak eta harri-koskorrak haizearen indarra txikitzen dute, inguruan harea finezko metaketak eragiten. Landarediak duna finkatzen du bere osotasunean, horrela, hondartza kontsolidatu egingo da higatzaile naturalen aurka.

PictographWaypoint Altitude 161 ft
Photo ofIzaro irla Photo ofIzaro irla Photo ofIzaro irla

Izaro irla

Izaro Bizkaiko kostaldeko uharte bat da. Bermeo eta Mundaka herrien aurrean dago, Bermeotik 3 kilometrora eta Mundakatik 2,2 kilometrora, hurrenez hurren; hala ere, Bermeoko udalerriko lurra da. Mundakako itsasadarraren sarreran dago kokatuta, Ogoño eta Matxitxako lurmuturren artean,Urdaibai ingurune naturalaren barruan. Izaro hegaztien bizileku aipagarria da, zeintzuetatik espezie nagusia kaio argentea baita, nahiz eta kaio ilunak edo paiño arruntak, kazetak eta uherroiak ere dauden. Beste garai batzuetan, untxiak ere aurki zitezkeen (ziurrenik fraideek eramandakoak) eta XIX. mendean ardiek belarra jan zezaten, uharteko lurrak alokatzen ziren.

PictographWaypoint Altitude 49 ft
Photo ofAntzoras hondartza Photo ofAntzoras hondartza

Antzoras hondartza

Antzora Ibarrangeluko auzoa da. Laga eta Laidako hondartzak batzen dituen errepidearen bi alboetan kokaturik. Antzoras hondartza Ibarrangeluko auzo honetan dago. Hondartzara heltzeko BI-3234 errepidean hasten den bide malkartsua hartu behar da. Marea baxua denean Laidako hondartzatik joatea ere badago. Hondartza txikia da, batez ere harriek osatzen dute eta Laida eta Lagako hondartzen artean dago. Itsasbehera denean harea dagoen arren, marea igotzean ia erabat desagertzen da. Azalera: Zabalera: 50m Itsasbera: 1.000 m2 Itsasgora: 500 m2

PictographWaypoint Altitude 23 ft
Photo ofLaga hondartza Photo ofLaga hondartza

Laga hondartza

Hondartza erdi-basatia, eraikuntza gutxi batzuk baino ez daude hondartzatik gertu. Babesturiko duna multzoa ageri da hondartzan. Horrez gain, hondartzaren mendebaldean, pinudi talde bat ageri da. Guztira 574 metroko zabalera dauka. Itsasbehera denean, 138.499 m2-ko azalera dauka eta 42.499 m2-ko azalera itsasgora denean. Arriskugarritasun ertaina dauka, eta uraren kalitatea oso ona da. Hondartza honetan ere, ondoan dagoen Laidan bezala, dunak berreskuratzeko proiektu bat egin da. Kasu honetan, dunak dauden tokiak babestu eta jendea hauetara ez sartzeko gomendatzera mugatu da.

Comments

    You can or this trail