Activity

La Reineta- La Arboleda

Download

Trail photos

Photo ofLa Reineta- La Arboleda Photo ofLa Reineta- La Arboleda Photo ofLa Reineta- La Arboleda

Author

Trail stats

Distance
2.21 mi
Elevation gain
210 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
210 ft
Max elevation
1,317 ft
TrailRank 
13
Min elevation
1,170 ft
Trail type
Loop
Coordinates
176
Uploaded
December 13, 2019
Be the first to clap
Share

near Larreineta, País Vasco (España)

Viewed 187 times, downloaded 11 times

Trail photos

Photo ofLa Reineta- La Arboleda Photo ofLa Reineta- La Arboleda Photo ofLa Reineta- La Arboleda

Waypoints

PictographLake Altitude 1,231 ft
Photo ofBehatokia ( Blondis putzua)

Behatokia ( Blondis putzua)

Orconera V meatzearen bukaerarekin sortutako laku artifiziala da, 1.64 hm2-ko azalera eta 23-27m-ko sakonera duena. Laku honen ura egoera onean dago nahiz eta antzinean burdinezko zona bat izan.

PictographMonument Altitude 1,173 ft
Photo ofElkarrizketa eskulturak

Elkarrizketa eskulturak

“Elkarrizketa” Iñaki Olazabalena

PictographMonument Altitude 1,231 ft
Photo ofEskultura desberdinak

Eskultura desberdinak

ESKULTURAK Guillermo Olmo izan zen La Arboledan aurkitu daitezkeen eskulturen proiektua hasi zuen gizona. Proiektu honen hasiera 2008. urtean izan zen, eta bere helburua "Ikusleari artifizialaren, basatiaren eta egiazkoaren arteko elkarrizketa batetara bideratzeko, arte eta naturaren arteko erlazioa bilatzea." izan zen. Bere asmoa 23 eskultura inguru jartzea zen, eta horretarako Euskal Herriko artista desberdinak aukeratu zituen, bakoitzak burdinezko eta harrizko eskultura desberdinak egiteko. Meatzaldea Goikoa hartzen du izena eskulturen parkea. Eskulturen artean hauek aurkitu daitezke: 'Lolila' Víctor Arrizabalagarena “Elkarrizketa” Iñaki Olazabalena

PictographBirding spot Altitude 1,201 ft
Photo ofParkotxa lakua eta Fauna (Ahateak)

Parkotxa lakua eta Fauna (Ahateak)

PARKOTXA Barrionuevoren azpian aurkitu daitekeen putzu honetan, 70. hamarkadan bertan zeuden Parkotxa eta Unión meatzeen mineral lohiak botatzen ziren; hortik laku honek duen kolore marroiaren arrazoia. Gaur egun laku hau kirol arrantzarako barruti intentsibo bezala erabiltzen da, amuarrainak sartu eta gero. FAUNA: Lehen esan dugun bezala, La Arboleda antzinean meatzaritza leku bat zen, baina gaur egun, jendearen kontzientziari eta laguntzari esker, eta batez ere, meatzaritzaren bukaerarekin, leku honen hobekuntza oso nabarmena izan da. Ingurunea eta paisaia guztiz berreskuratzea lortu da eta fauna desberdina ikusteko aukera dago. Alde batetik, paseo bat ematean konturatu gaitezke ur gainean hegazti asko daudela, hala nola: Cairina moschata, Anas platyrhynchos domesticus, Anas platyrhynchos. Hegan egiten ikusi daitezkeen txoritxo batzuen adibidea: Garrulus glandarius, Parus major, Troglodytes troglodytes, Sturnus vulgaris, Pica pica, eta abar. Beste alde batetik, La Arboledan dauden laku batzuk arrantzarako erabiltzen direnez, arrainak ere badaude: Micropterus salmoides, Oncorhynchus mykiss, Barbys barbus, eta abar.

PictographWaypoint Altitude 1,279 ft
Photo ofFunikularra

Funikularra

1926an ireki zen funikularra (Trapagarantik - Larreinetara), haranaren eta altuen arteko merkantzia garraioa eta komunikazioa errazteko, 342 metroko desnibela libratuz. Kable lodi batek herrestan eramanda, tramankulu mekanikoa maldan barrena pasatzen da eta bi aldeetara alde batera uzten ditu, baserri isolatuak, baratzeak eta behiak bazkatzen dituzten zelaiak, oreka harrigarriak eginez. Haranera begira, Sestao, Barakaldo eta industria-garapenaren berotasunera hazten diren beste herri batzuetako bloke desordenatuen artean, itsasadarra eta Bilboko portuko edukiontziz betetako garabiak eta kaiak ikus daitezke. Zugaztieta herrira funikular estaziotik oinez ibiliz gero, lurpeko uren iragazpenari esker, orain arrantza eta arraun egin daitekeen lakuak ikusiko ditugu; lehen, Parcocha eta Ostioneko meatzarien antzinako ebakiak izanda. Meatzaritza-jarduera bertan behera geratu zen (1993-an izan zen azkena zerratzen) eta azken horrek paisaia eta lurraldearen erabilerak guztiz aldatu zituen. Lehen harriak eta lokatza baino ez zeuden tokietan belarra hazten da, pinuak mazeletan landatzen dira, eta altitudea eta aire garbia, La Arboleda birika natural bihurtzen dute. Gaur egun, funikularra Trapagarantik - Larreinetara pertsonak garraiatzeko erabiltzen da bakarrik; izan ere, 2014ko uztailean Interes Kulturaleko Lekua bilakatu zen.

Comments

    You can or this trail