Activity

Kirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko

Download

Trail photos

Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko

Author

Trail stats

Distance
5.54 mi
Elevation gain
863 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
863 ft
Max elevation
1,568 ft
TrailRank 
32
Min elevation
915 ft
Trail type
Loop
Time
2 hours 46 minutes
Coordinates
3367
Uploaded
November 20, 2023
Recorded
November 2023
Share

near Urigoiti, País Vasco (España)

Viewed 52 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko Photo ofKirikiño hesien ibilbidea - Usabel - Orozko

Itinerary description

KIRIKINO HESIEN IBILBIDEA
Usabel-Orozko

Kirino hesiak gaztainak (edo kirikinausiak) beren kirikinoekin bildu eta mantentzeko egiten ziren masarik gabeko harri hesiak ziren, nahiz eta hasieran adarrekin eginak ziren.

Mendeetan zehar, Euskal Herriko familia askoren elikagai nagusietako bat izan ziren gaztainak; bai lapikokoan, zein purean edo ogia egiteko erabiliak.

Olarteko burdinolaren presa ondotik lehenengo pausuak emanez hasten da gure ibilbidea, laister inoiz martxan jarri ez zuten Mendizabal zentral elektrikoa bazter batean topatuz.

Arearrieta zubia zeharkatutakoan, pista utzi eta ezkerrera Teileriko teila-labea topatuko dugu (XVIII mendekoa). Atxurikoerrekaren urak gora jarraituz, lehenengo kirikino hesiak topatuz joango gara. Paraje honetan, diotenez, lamiek haien arropak garbitzen zituzten.

Egurrezko zubia zeharkatuta, Atxuriko errotaren aztarnetara iritsiko gara; beste garai batzuen lekuko. Aurrerago Atxurikolandako kirikino-hesia ageri zaigu, ikusgarrienetako bat gaztainondoa barruan duela.

Monolito bat ageri da hurrengo bidegurutzean, ezkerrera Saukuduiko kirikino-hesira darama bideak, baina berandu da eta ilundu baino lehen eskumara Lastrabeko ingurura goaz zuzenean.

Egurrezko zubia zeharkatuta, ibaian gora ur-jauzi polit bat behatuz, gaztainondo zahar eta kirikino-hesien artean mendian gora egingo dugu zidor estu batetik.

Belaustegitik datorren pistarekin bat egiterakoan, pagomotz baso eder batetik behera egin eta Irukusigietako azkeneko kirikino-hesi ederrera daraman xenda hartuko dugu.

Errekaren parera doan xenda jarraituko dugu azkenik Arearrietako zubira bueltatzeko, eta handik, Usabelera pistatik.

Historiaz betetako ibilbide polita.

Comments

    You can or this trail