Activity

Jaizkibelgo errotarriak

Download

Trail photos

Photo ofJaizkibelgo errotarriak Photo ofJaizkibelgo errotarriak Photo ofJaizkibelgo errotarriak

Author

Trail stats

Distance
3.11 mi
Elevation gain
581 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
581 ft
Max elevation
1,777 ft
TrailRank 
53
Min elevation
1,267 ft
Trail type
Loop
Coordinates
487
Uploaded
March 5, 2023
Be the first to clap
Share

near Jaitzubia, País Vasco (España)

Viewed 463 times, downloaded 9 times

Trail photos

Photo ofJaizkibelgo errotarriak Photo ofJaizkibelgo errotarriak Photo ofJaizkibelgo errotarriak

Itinerary description

Aranzadi Zientzia Elkarteak eta EHUko ikertzaile talde batek azaldutakoaren arabera, eta dokumentu zahar batean oinarrituta, Jaizkibelen ba omen ziren errota-harrobi batzuk, baina hauen kokapena ez zen zehazten. Harrobi horien arrastoen bila ibili eta gero, 79 laginketa-eremu markatu eta, banan-banan ikertu eta aztertu ondoren, XVI. mendean Jaizkibelen harlanduzko 25 harrobi izan zirela ondorioztatu zuten, horietatik 7 errota-harrobi oso interesgarriak. XVI. mendean errota-harrobi horien inguruan, harginek, idi-gidariek, merkatariek eta marinelek osatutako industria indartsu bat zegoela baieztatu dute,.

Ibilaldi labur eta zirkular hau burutzeko Jaizkibelgo Paradorea izan zenaren hondarren ondoan utziko dugu ibilgailua, Santa Barbara dorretik oso gertu. Langa igaro eta mendebalderantz marrazten den bidetik berehala helduko gara Santa Barbara tumuluaren ondora. Xendan zehar gertu ikusiko dugun ur-biltegi zaharraren ondora igoko gara eta aurrerago dagoen Iskulingo trikuharrira. Metro batzuk aurrerago, tontor aldera zuzentzen den bidezidorra utzi eta eskuinetik errepide aldera jaisten hasiko gara. Berehala monolito txiki bat ikusiko dugu eta metro batzuk aurrerago hareharrian tailatutako aska bat.

Metro batzuk atzera egin eta goraxeago dagoen xenda txiki batetik Jaizkibelgo antenetara igotzen den errepide aldera gerturatuko gara. Hemendik aurrera hamaika xenda edo zidorrekin egingo dugu topo, beraz errotarriak non dauden kokatuta jakiteko komenigarria litzateke lekua ezagutzen duen norbaitekin edota GPSa erabiltzea, bestela zaila gertatuko zaigu horien guztien kokapen zehatza aurkitzea. Jaizkibelgo gandor eta antenetara doan errepidearen artean zabaltzen den magalean kokatzen dira errota-harrobi horiek. Batzuk oso-osorik ikusiko ditugu, erditik zatikatutakoak ere, goroldioak eta belarrek erdi estalitakoak batzuk… eta errotarri horien artean, ateburu eder bat ere.

Ikertzaileek aztertu dituzten dokumentuei esker, jakin izan da Jaizkibelgo harginek XVI. mendean zorroztarriak bidaltzen zituztela Ameriketara, eta, beraz, Hondarribiatik Ameriketara hainbat produktu esportatu eta inportatzeko merkataritza handia zegoela. Mende horretan aurkitutako dokumentu bat izan zen abiapuntua, testamentu bat hain zuzen ere. Joanes de Aldasorok idatzitako dokumentu horretan jakin da Hondarribiako Santa Engrazia ermitan 100 errotarri zeudela, eta beste horrenbeste Jaizkibelen. Haritik tiraka, eta dokumentu gehiago aztertuz, XVI, eta XVII. mendeetan zehar Galizia, Portugal, Sevilla, Madeira eta Kanariar Uharteetara errotarriak garraiatzen zituztela ondorioztatu da. Zorroztarriak Ameriketara garraiatzen zituzten, baina errotarriak? Ikertzaileek errotarri horiek Ameriketara eramaten zituzten hipotesiarekin aurrera jarraitzen dute lanean, Sevillan dagoen Indiako Artxibo Nagusiko dokumentuak aztertzeko asmoz. Ikerketa lan hauen guztien ondorioz, argi geratu da XVI. mendean Hondarribian arrantza eta baserrietako lanaz gain, errotarriak ekoiztu eta esportatzeko industria bat indartsu bat zegoela (harginak, idi-gidariak, merkatariak, marinelak…).

Errotarriak atzean utzi eta tontor aldera joko dugu segidan. Paradoretik igotzen bidezidorrarekin bat egingo dugu eta bertatik erraz helduko gara tontorrera, San Enrique gotorlekuaren aurrien artera. Hau atzean utzi eta hesiaren paraleloan jaisten den xendatik Jaizkibelgo begiratokira iritsiko gara, atseden txiki bat hartu eta ikuspegi ederraz gozatzeko leku ederra. Gandorra zeharkatzen duen bidea utzita, berriro hesiaren ondotik errepide txikira aterako gara eta aurrerago ikusiko dugun langaraino joango gara.

Bide jakinik gabe, errepide nagusiraino hedatzen den magal honetan beste errotarri batzuk ikusi ahal izango ditugu, Hondarribia eta Pasaia udalerrien lurrak elkartzen diren mugarritik gertu. Errepide txikira itzuli eta Jaizkibelgo mendateraino jaitsiko gara bertatik, eta hau gurutzatu ostean, aurrez aurre ikusiko dugun langaraino joango gara. Beste aldera pasa eta pinudian murgilduko gara erorita dagoen txabola baten hormen ondoraino heltzeko. Alanbrezko hesiaren ondotik pista zabaleraino jaitsiko gara eta bertatik itzuliko gara abiapuntura.

Waypoints

PictographRuins Altitude 1,341 ft
Photo ofParadorearen aurriak

Paradorearen aurriak

PictographWaypoint Altitude 1,335 ft
Photo ofLanga

Langa

Photo ofSanta Barbarako tumulua

Santa Barbarako tumulua

PictographWaypoint Altitude 1,395 ft
Photo ofUr biltegi zaharra

Ur biltegi zaharra

Photo ofIskulingo trikuharria

Iskulingo trikuharria

PictographWaypoint Altitude 1,470 ft
Photo ofMonolitoa

Monolitoa

PictographWaypoint Altitude 1,479 ft
Photo ofAska

Aska

PictographWaypoint Altitude 1,609 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,687 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,684 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,672 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,690 ft
Photo ofAteburua

Ateburua

PictographWaypoint Altitude 1,678 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographSummit Altitude 1,775 ft
Photo ofJaizkibel/Alerru

Jaizkibel/Alerru

PictographCastle Altitude 1,773 ft
Photo ofSan Enrique gotorlekua

San Enrique gotorlekua

PictographWaypoint Altitude 1,766 ft
Photo ofLanga

Langa

PictographWaypoint Altitude 1,743 ft
Photo ofLanga

Langa

PictographWaypoint Altitude 1,681 ft
Photo ofLanga

Langa

PictographPanorama Altitude 1,687 ft
Photo ofBehatokia

Behatokia

PictographWaypoint Altitude 1,701 ft
Photo ofAtaka

Ataka

PictographWaypoint Altitude 1,626 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,622 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,615 ft
Photo ofErrotarria

Errotarria

PictographWaypoint Altitude 1,680 ft
Photo ofMugarria

Mugarria

PictographWaypoint Altitude 1,491 ft
Photo ofLanga

Langa

PictographWaypoint Altitude 1,427 ft
Photo ofTxabola

Txabola

PictographWaypoint Altitude 1,270 ft

Pista

PictographWaypoint Altitude 1,296 ft

Langa

PictographWaypoint Altitude 1,327 ft

Langa

PictographMonument Altitude 1,337 ft
Photo ofSanta Barbara dorrea

Santa Barbara dorrea

Comments

    You can or this trail