Activity

Goizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta

Download

Trail photos

Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta

Author

Trail stats

Distance
3.95 mi
Elevation gain
246 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
279 ft
Max elevation
1,281 ft
TrailRank 
41
Min elevation
1,035 ft
Trail type
Loop
Coordinates
315
Uploaded
February 7, 2010
Recorded
February 2010
Be the first to clap
2 comments
Share

near Artikutza, Navarra (España)

Viewed 5708 times, downloaded 86 times

Trail photos

Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta Photo ofGoizueta Artikutza. Enobieta urtegiari buelta

Itinerary description

Ume ttikiekin egiteko moduko bueltatxoa. Urtegiaren bueltan dagoen pistatik doa ibilbide gehiena. Presan gainera joan gara lehenbizi urtegia eta basoak bat nola egin duen ikustea. Gero ikusi dezakegu garai bateko burni olen ondorioz morrotutako haritzen ikuskizun aparta eta gaur egungo bilakaera naturala.
*ARTIKUTZA: EUSKAL HERRIA-BASQUE COUNTRY

Waypoints

PictographWalking Altitude 1,220 ft
Photo ofPresa

Presa

06-FEB-10 13:36:06

PictographWalking Altitude 1,239 ft
Photo ofZubia. Urgurutz inguruan

Zubia. Urgurutz inguruan

06-FEB-10 14:46:26

Comments  (2)

  • Photo of Imanol Etxebe
    Imanol Etxebe Mar 11, 2015

    UZTAPIDEK ARTIKUTZARI EGINDAKO BERTSOAK
    1.-Artikutza’ra buelta bat eman
    nuen lengo egun baten
    nerekin ziran lagun batzuri
    jardun nintzaien esaten:
    Au baño toki ederraguak
    ez dira asko izaten,
    asi bear det mendi onetako
    berriak zerbait ematen.

    2.-Esan bezela, eman bar ditut
    Artikutzako berriak:
    danak or zeuden mendi eder ori
    erosteko egarriak;
    gauza auek len seguru asko
    dauzkazu irakurriak:
    nola atzenian erosi zuen
    Donostia’ko erriak

    3.-Donostia’ko erria zuen
    mendi orrek merkatari,
    eta erosi bear zitzaion
    Azillona markesari;
    bizkaitarren bat izan bear zun
    esaten degun jaun ori,
    bearrekua artu zioten
    erosi ziotenari.

    4.-Milla pasa ta bederatzireun
    da emeretzigarrena,
    da ilbeltz illak ogei ta zazpi
    ori erosi zuena;
    iru milloi ta berreun milla
    pezeta ordaindu dena,
    Donosti’k oraindik egin duan
    erosturarik onena.

    5.-Iru millako eta zazpierun
    ektareako basua,
    ogei ta amabi kilometro da
    mendien bira osua;
    Donostia’ko erateko ura
    ortik daukate jasua,
    orregatik da mendi aundi ori
    olako baliotsua.

    6.-Artikutza’ren aunditasunez
    gogoratuko zerate,
    neurri oietxek euki biaitu,
    neri ala esan dirate;
    mendi eder ori erosi zala
    berrogei ta amasei urte,
    garai aietan Zuaznabar jaun
    zan Donosti’ko alkate
    7.-Mendi onek lau erreka dauzka,
    emango det beren berri:
    Elama eta Urdallue bi,
    guk entzun ditugu sarri
    irugarrena Enobieta,
    laugarrena Erroiarri,
    txanpanen pare badira auek
    bat dagonian egarri.

    8.-Lau basarri’re baziran emen
    errekak bezela berdin
    Urdallue ta Elama eta
    Egazpia ta Goizarin;
    Pameliak or bizitzen ziran
    Lengo nagusariarekin,
    gero Donosti’k erosi zuan
    da baserriak desegin.

    9.-Orain berrogei ta amasei urte
    ingurumari aietan,
    beren kosetxa egiten
    zuten baserri aietan;
    ganadua’re errez egiten
    esan degun garaietan,
    ezkurra ere naikua baizan
    Artikutz’ko mendietan.
    10.-Orduan lasai biziko ziran
    Artikutz’ko basarriak,
    Ezkurrarekin mantendutzen or
    ardiak eta txerriak
    gero ixtia erabaki zun
    Donostiako erriak,
    eta orduan aldegin bear
    an ziraden paneliak.

    11.-Mendiko ganaduaz gaiñera
    minak ere or bazian,
    berreun gizon edo geiago
    lanean ari baizian;
    beruna edo plomuen billa
    Elama’n jardun oi zian,
    gero Donosti’k erosi zuan
    eta minak gelditu zian.

    *hurrengo mezuan jarraitzen du.

  • Photo of Imanol Etxebe
    Imanol Etxebe Mar 11, 2015

    UZTAPIDE ARTIKUTZARI BERTSOAK:


    12.-Esan bezela, berreun gizon
    aritzen ziran lanian,
    gutxi edo geio aurrerapenak
    izaten dira danian;
    berunetikan Elama’n goian
    pilla egiten zanian,
    Errenteriko estaziora
    bajatzen zuten trenian.


    13.-Mendi orretan daude pagoak,
    Aritzak eta gaztaiñak,
    Danetikan ere ikusten
    dirade zugaitz bikaiñak;
    frutua duten zagaitzarekin
    ornituta mendi-gaiñak,
    basa-urdiak gozatze’ituzte
    ederki beren ezpaiñak.

    14.-Piñutik ere badago zerbait,
    baitare altz da urritzak,
    mendi ori zer dan ez lezake esan
    bertsolari baten itzak;
    altura pixka bat ere badu,
    izaten dira ekaitzak,
    bañan alare aixa azitzen
    dirade orko zugaitzak.

    15.-Orain baiño len izana nago
    Artikutza’n bertsuetan,
    aspertu ezinda ari begira
    antxe ordu osuetan;
    nere artian pentsatzen ego
    izan nintzan batzuetan;
    zenbat milloiren baliua ote
    zegon ango basuetan.


    16.-Aministradore jaunak zitun
    Ango berriak emanak,
    Nola amairu pameli ziran
    an bertan bizi ziranak;
    berrogei eta amabi bizi
    lagun omen dauzka danak,
    Donosti’ko aiuntamentuan
    enpleatutzen diranak.

    17.-Ogei ta amabi kilometroko
    bidia da Donosti’ra,
    ’akin egiten dute
    egunero andik jira;
    gaztiak eskolara eraman,
    jana ekarri mendira,
    urruti samar egonagatik
    olaxe moldatzen dira

    18.-Galeraziak daude Artikutza’n
    bai eizak da bai arrantzak,
    ori dela-ta ango goardak
    egon oi dira garratzak;
    ango erreka koskorrak dira
    amorraitan aberatsak,
    baña arrosa danak dituzte
    bakoitzak beren arantzak.

    19.-San Agustin da izendatua
    Artikutza’ko zaindari,
    Zenbat alditan ur presko ederra
    emana Donostia’ri
    orain urtiak juan dira ta
    osatzen naiko komeri,
    aurtengo udaran bajatua da
    ango presa aundi ori.

    20.-Artikutza’ko kapilla ere
    oraindikan da berria,
    orain berrogeita ta zazpi urte
    zuten zutikan jarria;
    da San Agustin zan egun baten
    zaindaritzat ezarria,
    ark berak asko apaindutzen du
    len esan degun erria.

    21.-Nere ustetan orko berriak
    nik eman nitun lenago,
    baña pelota-plaza ederra
    ere Artikutza’n badago;
    ango pestetan partidu ederrak
    sarri ikusia nago,
    ortik aurrera ezin nezake
    kontatu berri geiago.

    22.-Ango pestetan ikusitzen da
    plazan jendia gaiñezka,
    egun orretan bildutzen dira
    emengo mutil da neska;
    Dagonillen ogei ta zortzia,
    ori esan bearrik ezta,
    bertso onekin bukatutzen da
    gure Artikutz’ko pesta.



You can or this trail