Activity

Fernandoren txokoak ibilbidea

Download

Author

Trail stats

Distance
1.82 mi
Elevation gain
417 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
417 ft
Max elevation
979 ft
TrailRank 
18
Min elevation
587 ft
Trail type
Loop
Time
59 minutes
Coordinates
329
Uploaded
April 14, 2014
Recorded
February 2014
Be the first to clap
Share

near Amezketa, País Vasco (España)

Viewed 1963 times, downloaded 16 times

Itinerary description

2014an bete dira 250 urte Fernando Amezketarra, Amezketako pertsonaia ezagunena, jaio zenetik. Amezketar petoa zen Fernando Bengoetxea Altuna, eta bere bertsoaldietan makina bat alditan aldarrikatu zituen bere herriaren bertuteak. Fernandoren bizitzako pasarteak oso ezagunak dira, eta herrian zehar hedatzen dira istorio horien lekuko izan ziren etxeak. Eskuetan duzun gida honen bidez, Fernandoren eskutik Amezketa ezagutzeko plana proposatzen dizugu.

Amezketako herrigunetik abiatuta, 3 kilometro inguruko oinezko ibilbidean, Amezketako herrigunea eta bere ingurua bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu. Horrez gain, amezketarren nortasun sendoa gertutik sentitzeko, herrian urtean zehar egiten diren ekitaldiei buruzko informazioa duzu, baita herriko zerbitzuei buruzkoa ere. Amezketan bestalde, Arritzagako minak bisita ditzakezu, eta bertako gazta eros zenezake, Aralarko larreetan bazkatzen diren ardien esnearekin egindakoa. Plana osatzeko, herriko jatetxeetan eta ostatuetan berritu ditzakezu indarrak.

Amezketak kantuz kreditua zuela esan zuen behin Fernandok bertsotan, baina baditugu gehiago ere. Gure herria bertatik bertara ezagutzera gonbidatzen zaitugu amezketarrok.

Comments

    You can or this trail