Durruma Kanpezu, Muela,Peña del santo
near Durruma Kanpezu / San Román de Campezo, País Vasco (España)
Viewed 65 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Durruma Kanpezun kotxea utzi eta marka horiei jarraituz Muela uneoro bistan dugula xenda bat gorantz hartuko dugu. Konturatzerako lepoan gara eta handik harrietatik tontorrera igotzea baino ez. Bista ikaragarriak ditu, Toloñoko mendizerra alde batean eta Izkiko parkean bestean. Handik berriz Lepora jaitsiko gara eta handik markatuta dago Santo baseliza Jartzen duen lekurantz. Une batean bi bide daude eta eskuinekoa hartuko dugu, harriekin kontuz jartzen duen seinaletik. Santo baseliza edo kobazulora joan aurretik haitz batzuren tartetik mendizerra gora igoko gara. Jada behin gora iristean bide estu bati jarraituz Peña del santo tontorrera iritsiko gara. Hemen ere ikuspegi ederrak eta buzoi berezia. Atzera haitzak zeuden lekura joan eta oraingoan eskuinetara baselizara joango gara. Handik aurreraka beste bidezidor bat ikusiko dugu beherantz, hau ere markatuta eta horri jarraituz Durruma Kanpezura jaitsiko gara ibilbide zirkular, polit eta erraza eginez. Haurrekin egindako ibilbidea da. 5 km eskaseko ibilbidea da, gps- a joan egiten zen batzuetan eta horregatik markatu dit gutxiago.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments