Activity

Azurivage zirkularra 7km - Landak - Landes - Landas - Azur

Download

Author

Trail stats

Distance
4.38 mi
Elevation gain
69 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
69 ft
Max elevation
34 ft
TrailRank 
24
Min elevation
34 ft
Trail type
Loop
Time
one hour 15 minutes
Coordinates
511
Uploaded
September 2, 2019
Recorded
September 2019
Be the first to clap
Share

near Azur, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 149 times, downloaded 2 times

Itinerary description

Landak departamenduko Azur herrian dagoen Azurivage kanpinean hasi eta inguruko basoetan 7 km-tako osteralditxo bat, ordu eta erdi batean egin daitekeena inolako arazorik gabe.
Ibilbidearen gehiena beste txango baten ibilbidea jarraituta egiten da, Landas-etako turismo arduradunek markatuta (ohol zuri txikitxo bat, marra urdin batekin. Marra zuzena bidea egokia eta ixa, bide ezegokia).
Kanpinaren sarrerari bizkarra emanda, eskubira joko dugu, kotxeentzako sarbide debekatua seinalea igaro arte. Berehala ezkerrera errekatxo bat zeharkatzen duen egurrezko zubitxo bat pasatuko dugu.
Aurrera eginda, laister basora helduko gara eta ezkerrera pista hartuko dugu, seinaleak jarraituz herria eta kanpinak elkartzen dituen errepidera heldu arte. Apur bat, 50 bat metro, eskubira egingo dugu (herri aldera) eta berriz basora sartuko gara, gure ezkerrean dagoen pista hartuta.
Pare bat pista gurutzatuta, laister beste errepide batera helduko gara, Azur eta Messanges lotzen dituena. Bide hau ezkerrera jarraituko dugu 100bat metro eta Pesson kanpinaren sarrera ondotik pasa ondoren beste aldera gurutzatuko dugu errepidea, etxe artean sartzen den bide bat hartuz (bide partikularra dirudien arren, lasai, hortik da).
Etxetalde bat pasa ondoren berriz basora sartuko gara eta ondo markatutako pista jarraituta, nahikoa hondarra daukan zona bat pasako dugu eta laister Azur eta Messanges lotzen dituen bidegorrira helduko gara. Hemendik eskubira jo eta Azurreraino bidegorriari jarraituz egingo dugu.
Azur-en aukera asko dago kanpinera bueltatzeko. Errazena eliza aurretik pasa eta autoen bidea jarraitzea da. Bigarren aukera bat Soustons-erako errepidea jarraitu eta eleizatik 200 bat metrora dagoen "Pole de la Santé" parean eskubira sartzen den pista bat hartzea da, hori aurrera jarraituz kanpinera eramango gaituena.
Hirugarren bat nik egin dudana da. Errepidea aurrerago jarraitu eta "Auberge des Pins" eta Magesc-erako bidea pasatzen dugunean (herri irteerako seinalea eta 70 km/h-ko muga seinalea), basora sartuko gara eskubira sartzen den pista batetik.
Pista hori jarraituz, laister hasieran erabili dugun bidera irtengo dugu eta aurrera jarraituta "La Paillotte" eta "Azurivage" kanpinen artean irtengo dugu. Ezkerrera jota, beste 200 bat metrotan zurivage kanpinean izango gara.
Bideak ez dauka zaitasunik, ondo garbituta dago eta gehiena (herriraino), markatuta. Kontu bakarra errepide inguruan gabiltzanean, ez bai dago espaloirik.
Landatako bide gehientsuak bezala, hondarra nonahi eta basoa nahiko zikina.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude -10 ft

Bidea gurutzatu

PictographWaypoint Altitude -6 ft

Sartu basora

PictographWaypoint Altitude 2 ft

Pista - segi aurrera

PictographWaypoint Altitude 7 ft

Pista - ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 13 ft

Errepidea - ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 12 ft

Gurutzatu errepidea

PictographWaypoint Altitude 24 ft

Eskubira1

PictographWaypoint Altitude 26 ft

Eskubira2

PictographWaypoint Altitude 31 ft

Azur-Messanges bidegorria

PictographWaypoint Altitude 31 ft

Pista - aurrera

PictographWaypoint Altitude 8 ft

Pista- aurrera

PictographWaypoint Altitude -2 ft

Eskubira - basora

PictographWaypoint Altitude -11 ft

Pista - ezkerrera

PictographWaypoint Altitude -19 ft

Bidegurutzea - aurrera

PictographWaypoint Altitude -30 ft

Kanpineko errepidea

PictographWaypoint Altitude 17 ft

Zubitxoa ezkerrera

PictographWaypoint Altitude 31 ft

Ezkerrera basora

PictographWaypoint Altitude 64 ft

Iturria-WC

Comments

    You can or this trail