Activity

Alkurruntz Lizarmeakatik

Download

Trail photos

Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik

Author

Trail stats

Distance
1.68 mi
Elevation gain
1,224 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
0 ft
Max elevation
3,045 ft
TrailRank 
29
Min elevation
1,808 ft
Trail type
One Way
Coordinates
144
Uploaded
October 13, 2022
Be the first to clap
Share

near Urdazubi / Urdax, Navarra (España)

Viewed 539 times, downloaded 7 times

Trail photos

Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik Photo ofAlkurruntz Lizarmeakatik

Itinerary description

Piramide itxura duen mendi hau leku estrategikoa izan da historian zehar. Hamaika gertaeren lekuko izan da, hamaika bataila eta borrokena. Baina, ziurrenik, Amaiurko bataila izango da bere magaletan izan den gertaera historikorik garrantzitsuena, Nafarroako erreinuak independentzia galdu zuenekoa, nafar gudarien azken hatsen gordelekua bihurtu zenekoa.
Atseden gunearen ondoan dagoen aparkalekuan eman diogu hasiera gaurko txangoari. Orabiderantz doan errepidean barna bete dugu lehen zatia eta aurrez aurre dugun Alkurruntzeko magaletara gerturatu gara. Izeidia igaro eta berehala utzi dugu errepidea gure ezkerretik ateratzen den xenda nabarmen batetik gorantz eginez.
Bide-seinale zuriak eta berdeak segituz aldapa pikoari aurre egin diogu. Lehen izerdi tantak kopetatik irristatzen hasi orduko lepo txiki batera igo gara eta bertan bi harritzar zutik, Artzubietako zutarri bikainak. Zuretako leporantz doan bidezidor nabarmenerantz jo dugu segidan eta bertara iristean, gailurrerantz zuzentzen xendatik gorantz egin dugu.
Bide bazterrean eraikin zahar eta bitxi batzuk ikusi ditugu: Alkurruntzeko sismografia estazioa eta bunker desberdinetara iristeko mendiaren erraietan zulatutako antzinako gotorlekuaren sarrera. Tontorrean zintzurra freskatzen dugun bitartean, begiratoki aparta honetatik Baztango lur ederrak gure mendean, Amaiurko gazteluaren aurriak ikusi ditugu eta honen gainean Gorramendi eta Gorramakil. Urrutiago Saioa gailentzen da harro eta Iparralderantz, berriz, Xaretako lurrak eta Etxalarko gainak.
Amaiurko gazteluaren aurriei begira gogora ekarri nahi izan dugu orain bost mende, lur haueten izandako azken batailaren ondoren, Nafarroako erreinuak independentzia galdu zuen. Alkurruntzeko begiradapean gertatu zen Nafarroako erreinuaren gertaera garrantzitsu hau. 1522an, Noaingo bataila galdu eta Nafarroako noble eta zaldun batzuk gaztelu honetan gotortu ziren Nafarroako independentziaren alde borrokan jarraitzeko. Gaztelauen armadak gaztelua setiatu eta kanoien indarrez txikitu eta gero, nafar gudariak errenditzera behartu zituzten. Itzulera etorritako bidetik egin dugu.

Waypoints

PictographCar park Altitude 1,810 ft
Photo ofLizarmeaka

Lizarmeaka

Photo ofArtxubieta harrespila

Artxubieta harrespila

Artxubieta trikuharria

Photo ofAlkurrutz trikuharriak

Alkurrutz trikuharriak

PictographWaypoint Altitude 2,948 ft
Photo ofGotorlekua

Gotorlekua

PictographSummit Altitude 3,037 ft
Photo ofAlkurruntz

Alkurruntz

Comments

    You can or this trail