Harri Gorri Ferrata bidea
near Sobrón, País Vasco (España)
Viewed 159 times, downloaded 10 times
Trail photos
Itinerary description
Ferrata bide zaila. Lehenengo zatian gora egiten da, eta gero horizontalean jarraitzen da ezkerraldera tarte luze batez. Garaiera handian, ez du atsedenik ematen. Trabesia horizontal luze horretan bi ihesbide daude. Gero, leheneng zubia gurutzatu behar da; 45 bat metroko luzera du, eta oso altu dago. Zubia pasatuta, pareta bertikal zorabiagarri batean barna beste trabesia bat egin behar da, oraingoan eskuinaldera. Zeharkaldi horren bukaeran bigarren zubia dago. Hura ere 45 bat metrokoa. Zubi hori pasatuta, zertxobait jaitsi behar da ezkerraldera, eta hor beste zubitxo bat hartu; laburragoa (8 bat metro?). Zubia pasatuta, destrepe luzea egin behar da bukaerara iritsi arte.
Gogorra da, eta luzea. Ez dago fundamentuz atseden hartzerik bide guztian. Oso oso gomendagarriak dira eskularruak. Eta sokatxo laguntzaile bat ere ez da sobera izanen.
Zirraragarria benetan. Bertigo arazorik izanez gero, ez sartu.
Ferrata bidea ordainpekoa da (2,5 euro laguneko), eta txanda internetez hartu behar da helbide honetan:
https://www.viaferratasobron.com/ferrata-harri-gorri/

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments