Vieux Boucau - Azur - Soustons - Vieux Boucau
near Vieux-Boucau-les-Bains, Aquitaine (France)
Viewed 3047 times, downloaded 123 times
Trail photos
Itinerary description
Vieux Boucau - Azur - Soustons - Vieux Boucau
Ibilbide zirkularra, haurra gurditxoan zihoala egin genuen osorik. Zailtasun maila ertaina jarri dugu, zatika zoru eta bide mota ezberdinak dituelako:
1 Vieux Bocau - Azur: lehenengo partea Velodyssée bidean barna egiten da, erraz, eta gero errepidetxo bat hartzen da. Hor, malda gogor samar batzuk daude, baina zorua asfaltatua dago, eta ez dago galbiderik.
2 Azur: Lac d' Azur: errepidea da, eta autoak ibiltzen dira, azkar samar.
3 Lac d' Azur horren ingurubidea Soustonseraino: ia mendi bidea da, dena egin daiteke gurditxoarekin bizikletatik jaitsi gabe, baina ez da asfaltoa. Puntu batean, kanpin baten sarreraren ondoan (trak honetan markatutako lakuaren waypointean), zail samarra da bidea aurkitzea. Zati honetan denean, GR markak daude (zuri gorriak), eta Donejakue bidekoak. Zatirik teknikoena da, baina ederrena ere bai.
4 Soustons - Vieux Boucau: bizikleta bidea da dena, zoru asfaltatua du eta erraz jarraitzen da.
Lakuari bi izen ematen diote segun eta nondik iristen zaren: Lac d'Azur eta Étang de Soustons. Baina laku bera da!
Lakuaren ingurubidean zehar bainatzeko hainbat toki on dago.

Waypoints
Comments (2)
You can add a comment or review this trail
I have followed this trail verified View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
Bigarrenez egina
I have followed this trail View more
Information
Easy to follow
Scenery
Easy
En familia.