Km10-Ttutturregi-Illobiko ataka-Asteasu-Arrutako ataka-Mendiaundi-Km10 (akatsakin)
near Errazkin, Navarra (España)
Viewed 21 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Hurrengo ibilbide honetan Malloak igarotzeko bi ataka ezagutuko ditugu. Elkarrengandik gertu daudenez, batetik jeitsi eta bestetik igotzeko aukera izango dugu. Esan beharra dago Arrutako igoeran lainoa sartu zela eta bertara doan txenda galdu nuela eta zertxobait desorientatuta ibili nintzela. Arrutako atakatik Mendiaundira bidean ere desorientatu nintzen arrazoi beragatik, beraz ez da komeni trackari jarraitzea, tarte malkartsu eta gorabeheratsuan ibili nintzelako. Onena, ezkerretara jiratzen duenean aurrera jarraitu Edo eskuinerantz jotzea da.
Aralarko bidearen 10. Kmtik hasita pistan aurrera joango gara aldapa piko bat igo arte. Momentu horretan pista utzi eta aurreko zelaian barna joango gara aska batetara iritsi arte. Askatik gora berehala ikusiko dugu Ttutturre.
Ttutturreren atzeko aldetik, Ttutturregirako igoera hasiko da. Buzoia gainditu eta behera eginez, lehenengo atakara iritsiko gara, Illobiko ataka. Intza aldera jeisten hasiko gara eta malkor batetara iristean eskuinetara hartu behar da maldan behera. Eroritako zuhaitz bat gainditu eta bidegurutze garrantzitsu batetara iritsiko gara, Eginurruna.
Ezkerretara hartu eta zati zelai batean joango gara, Idibidea. Berehala Asteasuko gainean izango gara. Hemendik aurrera dator zatirik konplikatuena, Arrutako bidea ez bait da oso garbia. Asteasun gaudela Malloa aldera begiratu eta goruntz dioan txenda bat ikusiko dugu. Basoan sartu eta eskuinetara joan behar da txenda garbirik ez dagoen arren. Txenda hau goranzko joera dauka, beti ezkerreko maldan gorantz egiten du. Haitzarte batetik pasatzean, bide zuzenean goazela adieraziko digu.
Arrutako ataka oso esanguratsua da, harrizko pareta batek bertan gaudela adieraziko bait digu. Pareta gainditu eta Gurutzeaga gaina eskuinean utzita, eskuinera joko dugu Mendiaundi gainerantz.
Bertatik behera berehala iritsiko gara GR12ko pistara eta berau jarraituz hasierako puntura iristen da

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments