BIZKAIKO BI HANDIAK Anboto -Gorbeia
near Arrazola, País Vasco (España)
Viewed 70 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Hiru Handiak lasterketako etapa bat (apur bat moldatuta).
Arrazolatik irten, ta Anbotora km bertikaletik zuzenean, ondoren Urkiolagirre ikutu ta Urkiolako santutegira heltzean Olaetarako bide ederra hartu, pagadi ikusgarria dago eta bide eroso eta erraza (GR - 38)
Olaetan tarte batez asfaltotik joan behar gara, gero pista bat hartu ta azkenik bidexka polit bat Otxandioraino. Herria zeharkatu ta beste pagadi bat hartu behar da, markatuta eta erosoa.
Ondoren, mendi txiki bat igo behar da, Ubidera heltzeko. Ubidea zeharkatu ta orain bai Gorbeialdeko giro bete betea sartuta gaude.
Bide erraz batetik Aldamiñaperaino helduko gara zuzenean, gurutzerako bidea hartu baino lehen.
Gurutzetik Arrabara eta Pagomakurren pista hartu nuen Areatzaraino. Ikaragarria ibilbidea.

You can add a comment or review this trail
Comments