Activity

Madotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06

Download

Trail photos

Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06 Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06 Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06

Author

Trail stats

Distance
5.95 mi
Elevation gain
1,214 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,214 ft
Max elevation
3,462 ft
TrailRank 
51
Min elevation
2,474 ft
Trail type
Loop
Time
5 hours 22 minutes
Coordinates
1076
Uploaded
March 10, 2022
Recorded
January 2021
Share

near Madotz, Navarra (España)

Viewed 263 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06 Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06 Photo ofMadotz - Larrazpil - Ilarraundiko Malkorra 2021-01-06

Itinerary description

IBILBIDE OSOA IKUSTEKO: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/03/madotzetik-ilarraundiko-malkorrera.html

Txango honetan raketekin buruturiko ibilbide bat aurkeztuko dut. Urtarrileko elurte handi batek Madotz herritik Ilarraundiko Malkorra mendirako txangoa, ez ohiko modu batez burutzeko aukera eskainiko dit. Bi elementu batu egin dira aukera ezin hobe honetaz disfrutatu ahal izateko, batetik eroritako elurte potente bat eta bertzetik eguzkia eta haizerik gabeko eguraldia. Bi osagai hauekin paisai eder hautaz gozatzeko beta izango dut, argazkiak eta bideoa erakusten duten moduan. Gaurkoan gainera ez dut ia jenderik topatuko ibilbide osoan zehar, beraz naturak eskintzen dizkidan soinu ezberdinetaz blaitzeko aukera izango dut, elurra zapaltzean sortutako soinua, zuhaitzetatik elurra askatzea eta gorputza inguratzean, eta abar. 


Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea
Altimetria

Madotz herrian aparkatzeko tokia topatu eta gero, kontutan izan elurra kentzeko makinak toki gutxi utzi dituela eta elur geruza potentea dela, raketak paratu eta ibilbideari hasiera emango diot.

Bailarako webgunean halako informazioa irakurgai dugu:

Larraun bailarako kontzejurik hegoaldekoena eta biztanleri aldetik txikiena, Albiasurekin batera; azken horrek bezala, 16 biztanle baititu (INE, 2019). Ata ibarraren ahoan kokatuta dago eta Madalenaitz tontorreraino iristen den Aralarko malkarraren ia ertzean. Itsas mailatik 750 metroko altitudean dago, Oderitzekin batera bailarako herri altuena delarik. Larraunaldetik etortzeko aukeraz gain, Irurtzun-Arakil aldetik igotzeko ere errepidea dago.Arkitekturari dagokionez, aipagarria da jauretxe itxurako bi eta lau isuriko etxe-multzoa, baita San Joan Bataiatzailearen omenezko eliza ere. Azken hori, herriaren goialdean dago eta neoklasikoa da, 1818koa.
Madotz herriaEliza aldera igotzen hasiko naiz.
Madotz herria elurrez zuriturikDICCIONARIO GEOGRAFICO-ESTADISTICO DE ESPAÑA Y PORTUGAL, Sebastian Miñanorenean  1828, urte ingurukoan aipatzen du 16 auzokide eta 84 biztanle dituela.Urte batzuk geroago, Madotz herria Madozen Diccionario Geográfico, Estadístico eta Historikoaren arabera XIX. Mendearen erdi aldean."lugar del ayuntamiento y valle de Larraun, partido judicial diócesis de Pamplona, situación: en llano a la derecha de un arroyo, con clima húmedo y frío, pero sano, tiene 11 casas, 6 de buena construcción y mucho bosque, con corrales para ganado; escuela con Astiz y Oderiz, dotada con 60 robos de trigo; iglesia parroquial (San Juan Bautista) de entrada y servida por un abad de provisión de los vecinos.El terreno es algo montuoso y poco fértil, le atraviesa el expresado arroyo formado de las fuentes del término; hay una cantera de piedra, arbolado de robles y buenos pastos. Producción: trigo, maíz, habas, aluvias y lino; cria ganado vacuno, lanar, caballar, cabrio y de cerda; caza de liebres, ardillas, lobos, jabalies y rapososo. Población 11 vecinos, 77 almas. Eguraldi bikain honekin, edonora begiraturik paisaiak liluratzeko moduko eskenak eskaintzen ditu.
Beriain mendia Madotz herritikHerriko etxeak dotore ageri badira, zer erranik herritik gora joaterakoan, zuhaitzak eta soroen eremura iristerakoan.
Zuhaitzak elurrez zuriturikHerriko goiko aldean, raketak paratzeko momentua iritsik da. Egia da geruza potentea erori dela eta raketak izan arren, nahikoa barneratu egiten naiz elurretan.
Raketak paratu eta ibiltzen jarraitzekoBertan pista hasiko da. Gaurkoan tratore baten errodadak jarraitzeko moduan daude.
Madotz herria bere elizarekinAurreneko zuhaitzetara gerturatu eta adarrak geruza potentea erakusten dute oraindik. Elurtearen ostean ez du haize gehiegirik astindu eremua eta horregatik forma bitxiak osatzen dira.
Adarren gaineko elur geruza
Pistatik gora abiatuko naiz, baina edonora begiratzen delarik, argazkiak egiteko aukera ederra dagoenez, poliki poliki mugituko naiz.
Hesi baten egurraren gaineko forma berezia
Basoa
Eguzki izpiak adarren artean
Metaturiko elurrak forma ikusgarriak osatzen ditu


Ilargia oraindik zeruan ikusgai
Basoa eta zura
Zuhaitz moztuaren xehetasunaPistatik gora igotzean, Oderitzerako errepidea ikusgai da. Elurra kentzeko makinak irekitako bidea hanpaturik ageri da elurraren artean.
Errepidea suge bat bailitzan

Waypoints

PictographSummit Altitude 3,418 ft
Photo ofTontortxoa Photo ofTontortxoa Photo ofTontortxoa

Tontortxoa

Larrazpil inguruko tontortxoa.

PictographWaypoint Altitude 2,978 ft
Photo ofANTENA

ANTENA

Antena.

PictographWaypoint Altitude 3,044 ft
Photo ofBORDA Arrone Photo ofBORDA Arrone Photo ofBORDA Arrone

BORDA Arrone

Arrone Borda.

PictographReligious site Altitude 2,481 ft
Photo ofMadotzeko eliza Photo ofMadotzeko eliza Photo ofMadotzeko eliza

Madotzeko eliza

Madotz herriko eliza.

PictographIntersection Altitude 2,490 ft
Photo ofErrepidea Photo ofErrepidea Photo ofErrepidea

Errepidea

Madotzera eramango gautuen errepidea.

PictographIntersection Altitude 3,211 ft
Photo ofBidegurutze 01 Photo ofBidegurutze 01 Photo ofBidegurutze 01

Bidegurutze 01

Bidegurutze honetan, igoeran zuzen jarraitu eta jaitsieran aldiz, toki beretik itzuli ordez, ezkerreko pistatik jarraituko dugu.

PictographIntersection Altitude 3,330 ft
Photo ofBidegurutze 02 Photo ofBidegurutze 02 Photo ofBidegurutze 02

Bidegurutze 02

Basotik atera eta bidegurutzera iritsiko gara. Hasieran eskuinetik Larrazpil aldera eta itzuleran ezkerrean dagoen tontorrera bideratuko naiz.

PictographIntersection Altitude 3,157 ft
Photo ofBidegurutze 03

Bidegurutze 03

Pista utzi eta metro gutxi batzutan Trikuharria bisitatuko da.

PictographSummit Altitude 3,491 ft
Photo ofILARRAUNDIKO MALKORRA Photo ofILARRAUNDIKO MALKORRA Photo ofILARRAUNDIKO MALKORRA

ILARRAUNDIKO MALKORRA

Ilarraundiko Malkorra mendia.

Photo ofKATEGAÑE Trikuharria

KATEGAÑE Trikuharria

KATEGAÑE Trikuharria Gehiago irakurtzeko: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/03/madotzetik-ilarraundiko-malkorrera.html

Photo ofLAMEAR Trikuharria Photo ofLAMEAR Trikuharria

LAMEAR Trikuharria

Lamear trikuharria. Gehiago irakurtzeko: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/03/madotzetik-ilarraundiko-malkorrera.html

PictographSummit Altitude 3,429 ft
Photo ofLARRAZPIL Photo ofLARRAZPIL Photo ofLARRAZPIL

LARRAZPIL

Larrazpil.

PictographWaypoint Altitude 2,487 ft
Photo ofMadotz Photo ofMadotz Photo ofMadotz

Madotz

Madotz herrian izango dugu ibilbidearen hasiera.

PictographIntersection Altitude 3,294 ft
Photo ofPista 01

Pista 01

Pista zeharkatu eta zuzen jarraitu beharko dugu Ilarraundiko Malkorrerantz.

PictographSummit Altitude 3,424 ft
Photo ofTontortxo 2 Photo ofTontortxo 2 Photo ofTontortxo 2

Tontortxo 2

Bertze tontortxoa.

Photo ofLarrazpil Trikuharria Photo ofLarrazpil Trikuharria Photo ofLarrazpil Trikuharria

Larrazpil Trikuharria

Larrazpil trikuharria. Aralerreko trikuharri ederrenetarikoa. Informazio gehiago: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/03/madotzetik-ilarraundiko-malkorrera.html

Comments

    You can or this trail