Garbola (477 m.) eta Burgoa (451 m.) Bakiotik
near Basigo, País Vasco (España)
Viewed 8 times, downloaded 0 times
Trail photos
Itinerary description
Bakioko portutik abiatuta, herria gurutzatu eta Basigo aldera jo behar da lehenik. Berehala hasiko da aldapa gora, hasieran asfaltozko errepidetik eta ondoren zementuzko pista zabal eta erosotik. 6 kilometrora gutxi gora behera, Bakio eta Bermeo arteko mendi-lepora helduko gara eta hemen ezkerrera joko dugu, pista utzi eta gasaren bidea jarraituta. 500 metrora ezkerretik sartzen den bidexka hartuko dugu Garbolako tontorrera heltzeko, eta ondoren lehengo bidea jarraituko dugu Burgoarantz. Kilometro pare bateko bide erreza egin beharko dugu, baina bukaeran oso aldapa gogorra aurkituko dugu tontorrera heltzeko. Zorionez laburra da.
Igoerako bide berdinetik itzuli beharrean, bertatik Matxitxakora jaitsi eta hemendik Bakiora doan ibilbidea osatuko dugu, Gaztelugatxeko San Juan gainetik eta Bakioko hondartzatik igaroz, portuan bukatzeko.
Aldapa gogorren bat eta distantzia salbu, ibilbide erraz eta erosoa.

You can add a comment or review this trail
Comments