Mallos de Lecherín Ekialdeko tximinia
near Canfranc, Aragón (España)
Viewed 369 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Aísatik aterata (Canfranc-etik abiatzea badago), Rigüeloko aterpe aldera egin. GR markak jarraitu Magdalenako leporaino. Bertan pista jarraitu López Huici aterperaino. Handik ezkerraldera igo ahal den tokitik (ez dago bide jakinik, ikaragarrizko aldapa da). Malloetara hurbildu, eta tximinia Malloen erdian ikusten da behetik. Tximinia eskalatu eta gailurrez gailur ibili (4 dira, Hego Mendebaldekoa zail samarra jaisteko, beste baterako utzi genuen guk).
Eskaldarako materiala: 30 metroko sokekin juxtu-juxtu ibili ginen bilgunetik bilgunera, 40 metrokoak egokiagoak dira, friend ertainak eta handiak ongi sartzen dira, babesten erraza. 40 metroko bi luze dira, III+ lehenengoa, eta IV gradukoa bigarrena. Bilguneak ekipatuak daude, instalazio zaharrak, iltzeekin muntatuak. Harri solte asko dago!
Jaisteko bide normala hartu genuen, Faus Tximinia. Rapelatzeko instalazio onak daude (paraboltak). Bi rapeletan jaisten da. Bigarren rapeleko instalazioa parabolt bakarra da, eta ez da erraz ikusten... baina hortxe dago.
Informazioa Mendikatetik hartu genuen hara joateko: https://www.mendikat.net/com/mount/3281

Waypoints
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Jo. Vaya paso de escalada. Excursión larga difícil