Maladeta oriental. Collado Maldito / Collado de la Rimaya
near Saint-Mamet, Midi-Pyrénées (France)
Viewed 997 times, downloaded 10 times
Trail photos
![Photo ofMaladeta oriental. Collado Maldito / Collado de la Rimaya](https://s2.wklcdn.com/image_10/301565/3569174/1624352.400x300.jpg)
![Photo ofMaladeta oriental. Collado Maldito / Collado de la Rimaya](https://s2.wklcdn.com/image_10/301565/3569174/1624355.400x300.jpg)
![Photo ofMaladeta oriental. Collado Maldito / Collado de la Rimaya](https://s1.wklcdn.com/image_10/301565/3569174/1624360.400x300.jpg)
Itinerary description
Malditoren leporaino igo (Anetoko glaziarrean barna, Portillon Superior pasatu, eta zuzenean eskuinetara eginda). Malditoren lepora heldutakoan, beste aldera pasatu beharra dago -Cregüeña isurialdera-. Hortik, igoera zorabiagarria da, hasieran ematen du ez dagoela biderik (buelta ematekotan egon ginen gu), baina badira kairnak. Gailurrera, ordu erdi luze edo hiru ordu laurden badira, eta giro polita, zirraragarria. Udan egitekoa, eta kondizio onetan (guk uztailean egin genuen). Elurrarekin, izotzarekin edota euritan, arriskutsua. Jaitsiera Collado de la Rimaya delakotik egin genuen (ez baikenuen Malditoren lepora jaitsi nahi). Gailurretik ikusten da lepor hori. Malda erraz batetik joan haraino, eta bertan korridore bat destrepatu, Maladetetako glaziarrera iritsi arte (tekniko samarra). Behin glaziarrean sartuta, segi jaisten Portillon Superior ingururaino eta han igoerako bidearekin bat egin. Merezi du!
You can add a comment or review this trail
Comments