Balerdi ipar kanalatik
near Bedaio, País Vasco (España)
Viewed 1483 times, downloaded 4 times
Trail photos
Itinerary description
Ibilbide zirkularra: Bedaio->Batzillargo Gaina->Urreagako haitza > Balerdi->Artubi->Zabalegi->Larrondo->Bedaio. 5 ordu inguruko txangoa paradak eta guzti.
Ibilbide hontan Aralar iparraldeko txoko eta tontor batzuk ikuskatzeko aukera izango degu Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga inguruetan Bedaiotik abiatuta . Eta batera Balerdira igotzeko aukera esberdina eskeiniz. Bedaioko Arrupe baserrira urbilduz hasiko gera ibilbidea. Baserriaren atzetik pasa eta pinudi arteko mendi pista batetik jaraituko degu. Zigi zaga batzuk eginez aterako gera pinudietatik Batzillergo Gainaren ipar hormak bistan direlarik. Bidexur bat dago eta hormaren eskubitik gaindituko degu mendebaleko tontorra. Metro batzuk jetsi eta erdiko tontorratik pasatuko gera. Berriro pixka bat jetsi eta ekialdeko tontorrera iritsiko gera, garaiena hain zuzen ere. Bista ederrak norabide guztietan, Hegoalderantz zuzenduko degu bidea, mendi lepora jetsi eta Urreagako Haitzaren aldapa igotzen hasiko gera. Gipuzkoa eta Nafarro arteko mendien ikusleku aparta da tontor hau. Urreagako Haitzatik jetsiko ger a norabidea aldatu gabe Urdille lepoaren aldera. Mendi bidegurutze garrantzitsua da panoramika ederrarekin ere. Bistan Balerdiko ipar isurialdeko arkaitz amildegi ikusgarriekin pagadiez estalita. Urdille lepoaren inguruko belardiak goiko partean abereak egindako bidexur bat sartzen da ipar kanalaren aldera (harri multzoa bat ikus daiteke) pixka bat aurrerago kanalarekin topo egingo degu, Bidexurre utzi eta kanalaren ezkerretik hasiko gera desnibel haundiko aldapa igotzen (40-50% batez bestekoa). Zailtasun bereziririk ez dago bainan zenbait puntuetan eskuak erabiltzea derrigortuta dago (harkaitzei, zuahitzei eta belarrari helduz). Harri suelto, adarrak eta horbela dago lurzoruan. Tarte batzuetan iristakorra eta deserosoa, goiko arkaitz horma jo arte. Beste ganadu bidexur bat aurkituko degu, pixka bat jarraitu eta ezkerretik goruntz pagadiaren bukaeraren bila joango gera. hemen eta basoaren irteeratik aurrera belar luzez eta latzez estalirik izango dugu lurzorua. Tarteka belarrari eta arkaitzei helduta igoko gera Balerdiko tontorrera. Balerdi Artubitik iparralderantz altuera galduz luzatzen dijoan arkaitz muturra da. Artubira joateko hasierako tarte batean tentuz pasa beharreko mendi hertza dago (kontuz bustia edo elurra dagoenean). Artubiko tontorra zapaldu ostean Zabalegiko hego isurialdearen bila jetsiko gera. Arkaitz eta belar artean igoko gera Zabalegira beheko lepotik. Hertza mendebalderantz jarraitu eta Larrondora joateko jetsiera hasiko gera, Belar luzea, latza eta desnibel haundia hemen ere. Beherago Igaratzatik datorren Gr121arekin bat egingo degu. Bidegurutze batera iritsi eta Gr121 jarraituko degu Larrondora joateko. Larrondoko iturrian eta askan freskatu ondoren Grtik Urdille leporako bidetik segitu behar da. Basoak pasa ondoren Gr121 ezkerretik beheratz jotzen duen sahiesbide batetik Bedaiko jetsiera hasiko gera. Pago multzo ederrez osatutako bide batetik pasatuko gera aurrena eta langa pat pasa ondoren harri pista aldapatsua Bedaiora iritsi arte.
Neguan, elurraren hegoera uzten duenean krampoiak eta pioleta erabiliz igoera oso berezia eskeintzen du Balerdiko ipar kanalak. Ez dauka Aizkorriko kanal handiaren luzera bainan nahiko tankerakoa. Hori bai arriskua areagotu egiten da dexente eta beharrezko hornidura eta prestakuntza teknikoa erabili behar dira.
Bedaioko Abate Etxea otordua egiteko parada izan daiteke mendi buelta egin ondoren.

Waypoints
Intersection
1,984 ft
--- Bedaio-Pr Gi-2007
Pr Gi-2007
Intersection
2,362 ft
--Amezketa-Bedaio--
Carretera sin pavimentar
Intersection
2,380 ft
--Bedaio-Bidegurutzuea
Gr20-Gr121
Waypoint
1,333 ft
Arrupe baserria
Parque Natural de Aralar
Summit
4,075 ft
Artubi
Artobi
Summit
3,875 ft
Balerdi
Balerdi
Summit
0 ft
Batzillargo gaina
725 m
Waypoint
2,230 ft
Batzillarko ipar hormak
680 m altura
Waypoint
1,308 ft
Bedaio
Parque Natural de Aralar
Intersection
2,484 ft
Bidegurutzea
Gr121
Summit
2,369 ft
Erdiko tontorra
Parque Natural de Aralar
Waypoint
1,266 ft
Hasiera
Pr Gi-2007
Fountain
2,438 ft
Larrondo
Fuente
Summit
2,349 ft
Mendebaleko tontorra
Parque Natural de Aralar
Waypoint
4,093 ft
Pasabidea
Parque Natural de Aralar
Waypoint
2,544 ft
Pasabidea 2
Parque Natural de Aralar
Waypoint
4,068 ft
Pasabidea1
Parque Natural de Aralar
Tree
2,300 ft
Plazegiko pagoak
Plazegi
Summit
2,497 ft
Urreagako Haitzak
Urreako Haitzak
Summit
3,612 ft
Zabalegi
Zabalegi
Waypoint
3,018 ft
Zabalegiko ipar isurialdea
920 m altura
Comments (3)
You can add a comment or review this trail
Igo duzuen lekutik arriskutsua da? Eskerrik asko aldez aurretik
Kaixo Egoitz, arriskua badago, bainan askotan norberaren trebetasunaren eta egoera fisikoaren arabera izaten da gehiago edo gutxiago. Ibilbide hau egiteko aurki ditzazketeen zailtasunak nahiko garbi adierazten dira nik jarritako idatzi apal hortan. Kilometro erdiko aldapa hori oso gogorra da eta nahiko deserosoa, bainan zailtasun berezirik ez dago. Halako desnibelak dauden lekutan arreta berezia jarri behar da denbora guztian (nondik igaro, eldulekuak...). Erru txikienak ere ondorio larriak ekar ditzazkete. Horrez gain esan antzeko lekuetan ibiltzen gutxieneko ohitura behar dela. Bertigorik ez izatea derrigortuta dago ere bai, kanalaren igoeran baino Balerditik Artubira gandorratik doan bidean. Haizeteak, elurrak eta izotzak areagotu egiten dute arriskua zenbait puntuetan. Urtaro guztietan ibiltzen naiz paraje horietatik bainan seguruena izaten da lurrak lehor daudenean, hori bai, joaten naizenen bakoitzean eguraldi ona aukeratzen dut beti. Balerdiko igoeran eta eta Zabalegiko jetsieran besteak beste markatutako biderik ez dago...
Eskerrik asko. Kanalatik igotzen eta jeisten saiatuko naiz orduan.