PORTA DEL CEL IV / Refugi Pinet - Refugi Valferrera
near Marc, Occitanie (France)
Viewed 25 times, downloaded 1 times
Trail photos
![Photo ofPORTA DEL CEL IV / Refugi Pinet - Refugi Valferrera](https://s2.wklcdn.com/image_17/522545/145674030/92115950.400x300.jpg)
![Photo ofPORTA DEL CEL IV / Refugi Pinet - Refugi Valferrera](https://s0.wklcdn.com/image_17/522545/145674031/92115966.400x300.jpg)
![Photo ofPORTA DEL CEL IV / Refugi Pinet - Refugi Valferrera](https://s1.wklcdn.com/image_17/522545/145674032/92115985.400x300.jpg)
Itinerary description
Porta del Cel ibilbidearen laugarren etapa; Pineteko refugiotik (2240 m.) Vallferrerako Refugiora (1940 m.), Pica d'Estatsetik pasata noski. Pineteko refugiotik atzoko azken metroak hegoalderantz eta gorantz eginez hasi degu gaurko ibilbidea, oso oso nabarmena den bidetik. Estats lakua behean eta eskubitara ikusten degunean bideak eskerretara jotzen du eta Montcalm lakura iristean berriz eskubitara eta galbiderik ez duen bidea jarraituta Estany de la Cometa d'Estatsera. Guk harripilak eta markak jarraituz egin degu bidea baina tarteka bidetik aldendu gera oraindik oso gogorra zegoen elurra ez zapaltzeko eta harriz harri igo Coll de Riufredera. Bertan eguzkiak jotzen zuen iada eta elurra zapaltzeko moduan zegoenez, colladoan ezkerretara egin eta Pic de Montcalm (3077 m) egin degu, berriro ere bidea piskat aldatuz elurra zapaltzea ekiditeko baina elur azpian bide oso oso nabarmena zegoela ikusi degu. Gaurko lehen tontorretik pare parean ikusi degu gaurko helburu nagusia, Pica d'Estats eta colladorako bidea deseginez eta bertan parez jarraituz, 3000 metrotako kotatik jeitsi gabe doan bidetik ezkerretara metro batzuk igota, Cap de la Coma de Riugred (3041 m.) ere egin degu. Zuzen jarraituta Pica d'Estats zailtasun gehiegirik gabe igotzen da, lehendabidizi colladora eta bertatik ezkerretara azken metroak eginez, Kataluniako tontorrera heldu gera, Pica d'Estats (3143 m.). Ez omen da oso ohikoa baina gu bakarrik geunden kataluniako tontorrean eta eguzkitan gustora asko egon gera orduerdi luze bai. Picako colladora bide beretik jeitsi eta ezkerretara eginez, 5-10 minututan Pic Verdaguer (3129 m.) igo degu han geundela aprobetsatuz. Bazen garaia beheratz ekiteko eta uste baiño gehixeago kostatu zaigu Port de Sotllora iristea zeren Picaren itzaletan zegoen zatian elur dexente zegoen eta izoztua zegoen gainera. Elurrik gabe iñungo zailtasunik ez duen bidea dirudi baina Abuztuan egonda ere, ezin ahaztu 3000 metrotan gabiltzala! Gure gaurko planetan Pic de Sotllo igotzea zegoen baina berandu xamar zela ikusita beste baterako utzi degu eta aspaldi gogoratzen dudan aldapatzar haundi eta luzeenetik beherantz ekin diogu colladotik beherako jeitsierari eta kostatu zaigu Estany d'Estatsera iristea zeren alderdi honetan elurra oso biguña zegoen! Bideak argi eta garbi jarraitzen du bailara erditik beherantz eta ez dago ez zailtasunik, ezta galbiderik ere! Harroka batzu igotzeko kate batzu jarri dituzte baina berez ez dira behar, izotza edo dagoenean bai eskeiñiko dutela segurtasun puntu bat. Ordu asko daramatzagu ibiltzen eta luzea egin zait Valferrera refugiorako (1940 m.) jeitsiera, baiña ez du aparteko zailtasunik eta bidea erraza eta oso nabarmena da. Ez daude azken zatiko argazkiak kupoa bete nuelako!. Ibilbidea DIFICIL kontsideratu det elurrak bidea zaildu digulako, elurrik gabe Moderado dela esango nuke.
2023 Abuztuak 31a.
2023 Abuztuak 31a.
Waypoints
![Photo ofPort de Riufred](https://s0.wklcdn.com/image_17/522545/145674049/92116548.700x525.jpg)
Port de Riufred
Bidegurutze garrantzitsua; Iparraldera Pic Montcalm (guk oraintxe jeitsi deguna), Hegoaldera (argazkian ikusten dena) Pica d'Estatserantz eta Mendebalderantz beheratzko bidea, refugioetara.
You can add a comment or review this trail
Comments