Zuberoako Herrixka Galduak
near Idaux, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 56 times, downloaded 6 times
Trail photos
Itinerary description
Zuberoan etapa erraza eta nahiko laua, errepide eta hartxintxarrezko bideetan zehar. Arbaila mendigune eta Uhaitza (Saison) ibaiaren arteko ibilbide gozoa. Ibilbide gehiena BTT triangelu horiekin seinalizatuta dago.
Ibilbide borobila beraz erraza antolatzeko. Idauze-Mendiko udaletxe-eskolan hasiko gara eta han bertan topatuko ditugu seinale horiak ibilbideari jarrai egiteko. Pizkanaka-pizkanaka Uhaitza ibaiarantz erduko gara eta bitartean Menditte zeharkatuko dugu. Hurrengo herria Zuhara (suhare) da, eta gure hurrengo helburua San Juan Bautistaren baseliza izango da, Zihiga herriaren bila, auzoerrepidea erabilita, maldan gora.
Handik dena behera da Gamereraino (Zihigak eta Gamerek udalaherria osatzen dute). Gameren, Lamien bainuberoak edo termak topatuko ditugu, eta pilotalekutik 200metrotara daude, ibilbide seinalizatuta.
Gameretik Altzaibehetira errepide lasaia erabiliko dugu, baina gorabeheratsua, Arbailako magalak tarde direla eta. Sobieta kanpin ondoan Oskitz mendaterako pista har dezakegu, eguna gogortzeko, baina bestela behera hasiko gara Altzaibehetirantz.
Suharette gurutzatu eta jarraituko dugu Alozera (alose). Han herrigunea, errepidea utzi eta asfaltatutako pista bat hartuko dugu Ozazera joateko (ossas): Ozazek-Züharak udalerri osatzen dute.
Aphura (aphoura) ibaia zeharkatu eta atsedenleku ondoko pista hartuta Uhaitza ibai ondoan mugituko gara Ozazeraino. Herrian, eliza eta frontoi artean dagoen errepidea gurutzatu eta eskuman dagoen bidea hartuko dugu, Zuharara joateko. Guk aldiz, handik gertu, eskumatara desbideratukogara, Mendittera doan bidea erabiliko dugu.
Horrela, ia ia Mendi herrira helduko gara patxadaz berriro.
Inguruko herriek taberna gutxi dute, beraz kontuan hartu jana eroateko, edo bestela Maule edo Atharratzera itzultzeko.
Informazio gehiago liburu honetan duzu, guk erabilitakoa: Rutas para descubrir Euskal Herria en bici. Alvaro Muñoz eta Ibon Martín ekoa.

You can add a comment or review this trail
Comments