Usurbil - Hernani - Astigarraga - Oiartzun - Errenteria - Pasaia - Donostia - Usurbil
near Elizalde, País Vasco (España)
Viewed 631 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Aste osoan Oiartzungo Arritxuloko aterpetxetik sentitu dudan erakarpen-indarrak eraginda, larunbat goizean Usurbildik abiatu eta Oiartzunetik barrena ibilbide zirkular eder hau osatu dut. Larunbat goiza izanik, Usurbildik Astigarraga arteko errepide nagusian kotxe gutxi zebilen, eta horregatik, aukera hau erabili dut. Trafiko asko egongo balitz, Lasarte-Oriako Buenos Aires auzotik Hernanira iritsi daiteke, eta ondoren Hernaniko Florida auzotik Ergobiara ere bide gorria dago. Astigarragatik Oiartzunera doan errepidean ere trafiko gutxi izan dut. Perurena aldamenetik pasa eta zuzenean Oiartzunera doan errepidea hartu dut. Oiartzun inguratu ondoren, Talaia Industri-Poligonoaren atzekaldean dagoen bide gorria hartu eta Errenteria zeharkatu dut, ibaia beti eskubitara utziz. Errenteritik irteteko, Nafarroa Etorbideko bide gorria erabili dut. Ondoren, Pasaia zeharkatu eta Herrerako tren geltokian Mirakruz gainera joan naiz. Handik, Behobia-Donostian duela hainbat urte egiten genuen ibilbidetik, lasterketako sentipenak oroituz Donostian sartu naiz. Azkenik, Donostiako Igara auzotik Usurbilera itzuli naiz, XVI. mendean eraikitako eta 2008an berriztutako Ibarrola Aundi baserri aldamenetik igaroz.
Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments