Torre de la Mora kanpina-Ferran-Altafulla-Torredenbarra-La Nou de Gaia-Salomo-Gaiako urtegia-Castller-Saint Simplici-Kanpina
near Torre de la Mora, Catalunya (España)
Viewed 51 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Tarragonako Torre de la Mora kanpinean hasi eta amaitzen den 46 kilometro inguruko ibilbide zirkularra da ondorengoa (Erlojuen orratzen kontrako norabidean egin dena). Teknikoki ez da zaila eta, zati labur batzuetan izan ezik, graveleko bizikleta batekin egiteko modukoa.
Esan bezala, ibilbidea Torre de la Mora kanpinean hasen da eta pista eta bidezidor batzuetatik Ferran herrira heltzen da. Bertan gaztelu bat dago. Aurrera eginez, asfaltatutako pista batetik Altafulla herrira igotzen da eta bertako gaztelua (Montserrat), kanpotik besterik ez bada, ikustea merezi du. Ondoren, bidegorritik Torredenbarra doa da eta hemendik aurrera olibondo eta mahastietatik zehar, asfaltatutako pistetatik, La Nou Gaiara herria lehenengo, eta San Miquel urbanizazioa ondoren, pasatzen dira. Horrela, ia ibilbidearen erdia eginda dugu (22 bat km). Hemendik aurrera pistetatik Salomo herrira heltzen da, eta Torredenbarran hasi eta apurka-apurka, altuera hartzen doa ibilbidea, 33. Kilometroan puntu gorenera hartzen du (235m.). Jarraian, asfaltatutako pista batetik jaisten da Gaiako urtegira (Orain oso ur gutxi dauka). Pistetatik aurrera eginez Castller herrira heltzen da (Gaztelua bisitatu daiteke), eta asfaltatutako bide batetik gora eginez, azken zatiari ekiten zaio. Hasteko pistetatik eta ondoren bidezidorretatik behera eta gora eginez, kostatik hurbilen dagoen puntu gorenera heltzen da: Saint Simplici tontorra. Oso altua ez bada ere, 111 metro, oso bista onak ditu alde guztietara. Bukatzeko, azken jaitsiera. Hasieran bide zidor teknikotxo batetik eta azkenik pistatik kanpinera heldu arte.

You can add a comment or review this trail
Comments