Activity

Plazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04

Download

Trail photos

Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04 Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04 Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04

Author

Trail stats

Distance
13.52 mi
Elevation gain
404 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
404 ft
Max elevation
1,564 ft
TrailRank 
51
Min elevation
1,365 ft
Trail type
Loop
Coordinates
1108
Uploaded
August 26, 2019
Recorded
August 2019
Be the first to clap
Share

near Ermitagaña, Navarra (España)

Viewed 213 times, downloaded 5 times

Trail photos

Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04 Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04 Photo ofPlazaola Iruñatik bizikletaz 2019-08-04

Itinerary description

Sarrera honetan bizikletaz buruturiko ibilbide laburtxo bat aurkeztuko dut. Iruñatik irten eta Plazaola trenak burutzen zituen aurreneko kilometroak jarraituz, ondoren autopistaren paretik eta pistak jarraituz itzultzeko.

Bertze sarrera batean aurkezturiko baten aldaeratxo edo laburbidetxo bat osatuz. 21 kilometro baino apur bat gehiago ibiliz eta aldapa nabarmenik gabekoa.

Ibilbidea eta altimetria.







Donibanetik Biurdana parkera zuzendu eta bertan Arga aurreko tunela gainditu eta ibaia zeharkatu ondoren bertako bidegorritik Cuatrovientosera joan.

Geroago trenbidearen paretik jarraitu eta ezkerretara ikusiko dugun aurreneko bidegurutzera arte. Bertan Plazaolako bidea jarraitzeko pista prestatu dute.

Artika Berriko igerilekuetatik igaro eta saihezbidearen azpitik igaroko gara Berriozarreko baratzetara iristeko.

Errepidea gurutzatu eta militarren eremutik Berriobeitira iritsiko gara. Bertan herriaren erdi aldera errepidez joan eta bertan ezkerreko errepidetik beherat egin. Handik Berriosusora iritsi arte. Errotonda bat zuzen gurutzatu eta udaletxera iritsiko gara.







Eraikinaren gibelean pasealeku bat abiatzen da eta eskuinetik parke batetan eta igerilekuen aldamenetik igaroko gara Plazaola trenaren oroimenezko ate nagusi batetara iritsi arte.





Tartean gurutze bat dugu.







 Ezkerretik eta aldapan bera trenbideko pistatik zuzen jarraituko dugu.



 Elkarte herrirako errepidea zuzen gainditu eta Oteizara iritsi aurretik, eskuinetik eliza bisitatzera joango gara.







 Bertan ogitarteko bat hartu eta bidea jarraituko dugu.











Pistatik jaitsi eta zuzen jarraituko dugu oraingoan. Bihurgune bat izango dugu eta eskuin aldetik eraikin batetara iritsiko gara. Bertan Plazaola trenaren trabes aunitz metaturik topatuko ditugu.



 Aurrerago Oteizara eramaten duen errepidera aterako gara eta ezkerretik beherat jarraituko dugu.



 Añezkarrera iritsi eta 240A errepidea kontuz zeharkatu beharko dugu.



 Pista zuzen jarraitu eta aurrerago dagoen bidegurutzean zuzeneko pista segi.











 Bertatik autopistaren gaineko zubi batetara iritsiko gara. Hau zeharkatu eta ezkerreko azpiko pistatik jarraitu beharko dugu.








Loza herrirako errepidea gurutzatu eta zuzen jarraitu.


 Aurrerago trenbidera iritsiko gara eta ezkerretik zubi baten azpitik igaroko gara.



 Geroago pista ezkerretik jarraituz bertze errepidearen azpiko zubira iritsiko gara.

Zuzen jarraitu eta Berriozarreko errepidera atera.



 Bertan trenbidea igaro eta zuzenean bidegorritik aurrera.



Decatloneko errotondara iritsi eta azpitik bidegorritik jarraitu Buztintxuri eta Cuatrovientosera. Azken zatia Sanduzelaitik Biurdana instituturako zubitik egingo dugularik.

Waypoints

PictographIntersection Altitude 1,330 ft
Photo ofBidegurutze 01

Bidegurutze 01

Errepidea utzi eta ezkerreko pistatik, trenbidearen aldamenetik jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,503 ft
Photo ofBidegurutze 02 Ezker

Bidegurutze 02 Ezker

Errepidera iritsi eta ezkerretik beherat.

PictographIntersection Altitude 1,476 ft
Photo ofN 240 A gurutzatu

N 240 A gurutzatu

Errepidea gurutzatu eta zuzen pistatik segi.

PictographWaypoint Altitude 1,410 ft
Photo ofAutopista gainekoko zubia Photo ofAutopista gainekoko zubia

Autopista gainekoko zubia

Zubitik pasa eta bertze aldeko beheko pistara jaitsi eta ezkerretik Iruñerantz jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,375 ft
Photo ofErrepidea gurutzatu

Errepidea gurutzatu

Lozara eramaten duen errepidea gurutzatu eta zuzen jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,382 ft
Photo ofBidegurutze 04 eskuin

Bidegurutze 04 eskuin

Errepidera irten eta eskuinetik trenbidea igaro eta bidegorritik segi.

PictographWaypoint Altitude 1,381 ft
Photo ofAutopista1 zubi

Autopista1 zubi

Autopista azpitik igaroko dugun bigarren zubia

PictographWaypoint Altitude 1,447 ft

Hasiera

Donibane auzoan hasiko gara

PictographWaypoint Altitude 1,499 ft
Photo ofGurutzadura Photo ofGurutzadura

Gurutzadura

Gurutze zaharra.

PictographReligious site Altitude 1,542 ft
Photo ofOteizako eliza Photo ofOteizako eliza Photo ofOteizako eliza

Oteizako eliza

Oteiza herriko eliza.

PictographFountain Altitude 1,445 ft
Photo ofBerriobeitiko iturria

Berriobeitiko iturria

errepidera irten aurretik iturria dago.

PictographWaypoint Altitude 1,514 ft
Photo ofPLAZAOLA monumentua

PLAZAOLA monumentua

Plazaola trenbideari eraikitako ate monumentala.

PictographBridge Altitude 1,373 ft
Photo ofPlazaola zubia01 Photo ofPlazaola zubia01

Plazaola zubia01

Argaren gaineko Plazaola trenbidearen zubia

PictographWaypoint Altitude 1,516 ft
Photo ofPlazaolako trabesak

Plazaolako trabesak

Puntu honetan trenbideko trabesak metaturik dituzte.

PictographWaypoint Altitude 1,486 ft
Photo ofBerriosusoko udala

Berriosusoko udala

Udaletxea. Bere gibeletik pasealekua hartu.

PictographIntersection Altitude 1,462 ft
Photo ofBidegurutze 03 Zuzen Photo ofBidegurutze 03 Zuzen

Bidegurutze 03 Zuzen

Zuzeneko pistatik jarraitu.

Comments

    You can or this trail