Ordizia - Lauztierreka - Sozarlepoa - Altsasuko harrobia (Aridos) - Otzaurte - Urtsuaran erreka - Idiazabal - Ordizia
near Ordizia, País Vasco (España)
Viewed 3166 times, downloaded 61 times
Trail photos
Itinerary description
Ataungo San Gregoriotik Lauztierrekarantz abiatuta hasten da lehengo igoera. Igoera luzea eta ez gogorregia; 570 m-ko garaierara heltzean gogortzen da piska bat eta horrela mantentzen 100 m goragorarte. Sozarlepora iritsitakoan, langa gurutzatu eta zuzen hartu aurrerantz pista zabal eta txukun batetik beherantz, pagadi eder baten barrenetik. Jaitsiera bikaina baten ondoren Altsasuko harrobira helduko gara.
N-1 errepide zaharretik eskuinera egingo dugu eta aurreraxeago Zegamarantz hartuko dugu, Otzaurteko erreka ondotik. Zubitxo baten aurretik eskuinerantz hartuko dugu (gezi gorri handi bati kaso eginez) eta Zegama eta Idiazabalen arteko muga egiten duen pista on batetik egingo dugu aurrera. Pinudi handi baten barrenean sartuko gara eta poliki poliki bidea txartzen joango da (Quad madarikatuen eragina nabarmena da topatuko ditugun putzu erraldoi eta "rodada" sakonetan).
Zegamako muga alde batera utzi eta Segura eta Idiazabalgo muga gainetik jarraituko dugu, eskuinean topatuko dugun burnizko langa zuri baten gainetik pasa eta gero (kontuz puntu honetan!) Hemendik aurrerako bidea primerakoa da, pinudien artetik lurrezko pista polit batetik. Pinudia uzterakoan Etxegaratera doan doan errepide berriaren parean aurkituko gara. Hemendik aurrera dena beherantz Urtsuaran errekako bidegurutzera heldu arte. Asfaltua hartu beharrean, 180º-ko bihurgunea hartuko dugu eta langa berde handi bat pasako dugu, erreka eskuinean geratzen zaigularik. Zati hau, erreka ondoko pista dotore batetik, bueltako zatirik politena da. Aldapatxo labur batzuk gainditu ondoren Gruas Torre lantegiaren ondoren Idiazabaleko kaskora hartuko dugu eta bertatik, errepidetik zuzenean Ordiziara berriro.

Waypoints
Waypoint
0 ft
Altsasuko harrobia
Ordizia - Lauztierreka - Sozarlepoa - Altsasuko harrobia (Aridos) - Otzaurte - Urtsuaran erreka - Idiazabal - Ordizia
Waypoint
0 ft
Langa zeharkatu
Ordizia - Lauztierreka - Sozarlepoa - Altsasuko harrobia (Aridos) - Otzaurte - Urtsuaran erreka - Idiazabal - Ordizia
Waypoint
0 ft
Otzaurteko errekaren gaineko zubitik eskuinera
Ordizia - Lauztierreka - Sozarlepoa - Altsasuko harrobia (Aridos) - Otzaurte - Urtsuaran erreka - Idiazabal - Ordizia
Waypoint
0 ft
Sozar Lepoa

Urtsuaran erreka
Ez hartu errepidea. 180ºko biraketa egin, langa berde handia zeharkatu eta erreka eskuinean utzita jarraitu aurrera
You can add a comment or review this trail
Comments