Activity

Lapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan

Download

Trail photos

Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan

Author

Trail stats

Distance
21.22 mi
Elevation gain
3,045 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,045 ft
Max elevation
1,398 ft
TrailRank 
43 5
Min elevation
102 ft
Trail type
Loop
Coordinates
2533
Uploaded
October 18, 2018
Recorded
October 2018
  • Rating

  •   5 1 review

near Sare, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 408 times, downloaded 17 times

Trail photos

Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan Photo ofLapurdi eta Nafarroa arteko Mugetan

Itinerary description

Euskaldunok banatzen hasi zituztenetik muga lerro miresgarria bihurtu zaigu, guduak eta errepresioa ezkutuko lurra bihurtu dute Euskal herriko iparra eta hegoko eremu hau.

Kontrabandisten, Mugalarien eta kobazuloen herrietara hurbiltzera goaz.

Ibilbidea osatzeko errazagoa edukiko duzue GPSa, argibide hauekin baino.

Saran hasiko dugu ibilbidea, eliza ondoan plazatik urruntzen doan karrikatik abiatu eta galtzada heldu, handik jaitsiko gara Lehenbizkaie auzunera. Jarraian, magala igo eta auzo errepidera erduko gara, hau hartu ezkerretarantz. Handik gutxira ezkerretara berriz, bihurgunean, eta errepide amaitu arte jarraitu. Gero jaitsi eta errepide nagusiraino.

Errepidean zehar ibili eta laster ezkerretara jo eta auzo errepidetik Bentetera joango gara, mugaren bila, gorantz. GRko markak ikustean jarrituko ditugu mugaraino gorantz jarraituz, eta gero mugarriei jarraituko diegu. Ezkerretara agertuko zaigun pista hartuko dugu (bestelako bidegurutzerik ahaztu) beherantz eta borda batera helduko gara, bihurgune batean.

Muga atzean utzi eta basoan sartuko gara, erreka ondoan. Gr markak berriro ere jarraitu erreka ondotik eta porlanezko bide batera erduko gara, gurutzatu eta basoan murgildu.

Berriro pornalezko bidera heldu eta handik jarraitu, errepidera heldu arte. Hau gurutzatu eta aurrean agertzen den bidetik abiatu, parkina atzean utzirik, basotik ibiliko gara eta zubi batera helduko gara, piszifaktoria batera, zubia gurutzatu eta eskumatara. Trialera egongo da, Mazondoa auzoko errepideraino gorantza. Honetara heltzean, errepidetik Ainhora jaitsiko gara.

Herriko errepidetik ibili eta ezagutu etxeak. Gero parkineran bila joango gara, handik gora abiatuko gara, Ainhoaren Kalbarioaren bila, eta gurutze bidea ikusirik, berari jarraitu. Aldatsa gogorra 2kmtrotan zehar.

Goian.baseliza opndoan, ikuspegi ederrak ditugu, euskal estelak eta Xaretako zirkua ikusgai. Mendibidetik jarriatuko dugu eta gurutzebidean, garaien helduko garen lekua,borda eskumatara utzi eta ezkerratara jo, jaitsiera luzea dugu zain Pinudietaraino.

Laster bidegurutzean Xamarinbordako bidea hartu, ezkerretara biratu eta aurrean dagen basoa gainditu, gero, igo pizkat eta eskumatara, handik jaitsi errepideraino.

Errepidera heltzean, Pinudietako mendilepoan, hasiko gara 10kmtroko bide gorabeheratsua Sara herrira arte berriro.

Errepidea gurutzatu eta baserrien artean joango gara GRari jarraituz Sarraraino, marka tzuri-gorriak dira. Mantso gora doa, gero trialeratik amildu eta gero baso ondotik gorantza berriro. Berriz jaitsita Amotzeko zubira helduko gara.

Horrela jarraituz gero errepide nagusira helduko gara. Eskumatik ibili eta laster ezkerretara hartu bidea, azkenengo maldaz gozatze aldera.
Baserri bate ondoan bideak amaiera du eta han bidexka topatuko dugu, maldan behera joango gara 2 km errepidera heldu arte. Han eskumatik ibili eta ezkerretako bidea hartu, zigizagean Sararantz.

Adi, abereentzako ubidea dago, han GR ahaztu eta bideetatik bera amildu herriraino.Hurrengo 2 bidegurutzean ezkerretara hartu eta laster Sara aurrean izango dugu, goian, gure zain

Informazio gehiago liburu honetan duzu, guk erabilitakoa: Rutas para descubrir Euskal Herria en bici. Alvaro Muñoz eta Ibon Martín

Comments  (4)

  • Photo of Sylvain Dengreville
    Sylvain Dengreville Aug 11, 2021

    I have followed this trail  View more

    Très joli, parcours. Merci.

  • Photo of da2d
    da2d Aug 12, 2021

    Eskerrik asko balorazioagatik Sylvain.

  • Photo of Levinson Chillon
    Levinson Chillon Oct 2, 2022

    Bonjour en combien de temps ?? Et t'il possible de passer en évitant la départementale ??

  • Photo of da2d
    da2d Oct 2, 2022

    Kaixo Levinson. Kalkulatu 2 ordu, zure erritmoaren arabera. "Départementale" errepidea saihestea zaila da tarte horretan, baina kilometro gutxi dira

You can or this trail