Activity

Iruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT

Download

Trail photos

Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT

Author

Trail stats

Distance
24.02 mi
Elevation gain
1,637 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
1,637 ft
Max elevation
2,492 ft
TrailRank 
54
Min elevation
1,341 ft
Trail type
Loop
Coordinates
2281
Uploaded
December 9, 2022
Recorded
December 2022
Be the first to clap
Share

near Ermitagaña, Navarra (España)

Viewed 46 times, downloaded 0 times

Trail photos

Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT Photo ofIruña - Labiano - Taxoare- Noain BTT

Itinerary description

IBILBIDEA OSORIK IKUSTEKOS: https://mendikosterak.blogspot.com/2022/12/iruna-labiano-taxoare-noain-iruna-btt.html


Iruñerriko bizikletaz egiten den ibilbide oihoenetariko bat aurkeztuko dut bertan. Iruñatik abiatuta, Arga ibaiko ibilbidetik Badostainera eta ondoren Labiano herrira pistetatik gerturatuz. Labianotik aldapa nagusiak izango ditugu Taxoareko mendi-lerrora igotzeko. Tartetxo bat ez da bizikletaren gainean egiteko modukoa, oso trebea ez bazara, baina motza da. Taxoareko mendi-lerroko bide estuetatik bizikletaz ibiltzea berezia da, batetik ikuspegi ederrak eskaintzen dituelako eta Noaineko ur-biltegietarako jaitsiera apur bat teknikoa delako ere. Noaine herritik Eskirozera errepidez eta azkenik berriz hirian bidegorritik abia puntura arte. 38 km baino gehiago kilometro beteko ditugu.

Ibilbidea eta altimetria

Ibilbidea

Ibilbidea
AltimetriaDonibane auzotik atera eta Arga ibaira zuzenduko naiz, bertatik aurrera egiteko. Horretarako Plazaola tren zaharraren tuneletik igaro eta zubia pasatzerakoan eskuineko bidetik joko dut.Plazaolako zubia
ArgaBertatik Aranzadiko zubiraino iritsiko naiz. Zubia igaro eta oraingoan ezkerretik parke berritik jotzea erabaki izan dut. Eremua osoa atondu dute eta gune lasaia izaten da. Hori bai goiz joan bertzela oinezko aunitz ibiltzen da bertatik.
Aranzadiko zubia igaro eta ezkerreteikArga inguratuz El Molinora iritsiko naiz eta bertatik Labrit aldaparen bukaerara atera ere. Semaforotik pasa eta Magdalenako zubi zaharretik Arga ibaiko bertze ertzera igaroko naiz.
Magdalenako zubia
ArgaZubiaren bertze aldean parke berria egin dute eta bertan Iruñerrian gelditzen zen odolezko noria bakarrenetarikoa topatu zen. Zenbait txosten historiko eta etnografiko  nahiz arkeologiko prestatu arren, azkenean udalak bereak egin ditu eta originala zena desmontatu eta egitura berritu bat osatu dute. Altuera eta bere ezaugarriak apur bat galdu dutelarik.
Odolezko noriaTxosten horietariko bat prestatzerakoan burutu nuen bideo honetan, jatorrizkoa nolakoa zen ikusgai dago. Ikusleak aldera dezake egun birsortutakoa eta jatorrizkoaren arteko aldeak.Arga bidetik jarraitu eta Magdalena eremuari itzulia emango diot, ibaiaren meandroaren burutuz. Honela Beloso azpitik igaroz eta apur bat aurrerago Burlatako zubi zaharrera iritsi arte.
Burlatako zubi zaharraZubitik Argaren bertze ertzera igaroko naiz.
Zubiaren xehetasuna
ArgaBertze aldean hasiko den bidegorritik jarraituko dut, Mendillorri inguratuz eta saihesbidea inguratuz, Mendillorri garaiko errotondora iritsi arte. Bertan ezkerretik  Badostainera daraman errepidea jarraitzeko.
Badostainerako errepidea hartu
Badostaineko errepidea
Badostainera iritsi eta eskiuneko errepidea segiBadostain herrira iritsi eta sarreran berean eskuinetik errepide bat abiatzen da. Bertatik jarraituko dut eta segituan pistetara igaro ere.

Pistatik metro batzuk egin eta topatuko dugun aurreneko aldaparen erdi aldera, ezkerretik ateratzen den pista jarraitu beharko dut.
Bidegurutzean ezkerreko pistatik segi
Badostain alderaPista honetatik bi kilometro eta erdi baino apur bat gutxiago egin beharko ditugu hurrengo bidegurutzeraino. Bidegurutze honetan eskuinetik jaisten jarraituko dugu.
Bidegurutzean eskuinetik
Eskuinetik segiAldapa baten ostean bertze bidegurutze batetara iritsiko naiz. Oraingoan ere eskuinetik beherantz jarraituko dut.

Waypoints

PictographBridge Altitude 1,376 ft
Photo ofPlazaola zubia

Plazaola zubia

Plazaola tren zaharraren zubia.

PictographIntersection Altitude 1,364 ft
Photo ofBidegurutze 01 Ezker

Bidegurutze 01 Ezker

Aranzadiko zubia igaro eta ezkerreko bidetik segi parkean barneratzeko.

PictographBridge Altitude 1,403 ft
Photo ofMagdalenako zubia

Magdalenako zubia

Magdalenako zubitik eskuinera

PictographBridge Altitude 1,402 ft
Photo ofZubia Burlata Photo ofZubia Burlata

Zubia Burlata

Burlatako zubi zaharratik Argaren bertze ertzera igaro.

PictographIntersection Altitude 1,482 ft

Bidegurutze 02 Ezker

Mendillorriko goiko parteko errotondara iritsi eta ezkerretik Badostain aldera jo.

PictographIntersection Altitude 1,510 ft
Photo ofBidegurutze 03 Ezker

Bidegurutze 03 Ezker

Badostainerako errepidea ezkerretik segi.

PictographWaypoint Altitude 1,672 ft
Photo ofBadostain

Badostain

Badostain herria.

PictographIntersection Altitude 1,647 ft
Photo ofBidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutze 04 Eskuin

Herrian eskuineko errepidetik beherantz jo.

PictographIntersection Altitude 1,858 ft
Photo ofBidegurutze 08 Ezker Photo ofBidegurutze 08 Ezker

Bidegurutze 08 Ezker

Errepidera atera eta ezkerretik metro batzuk egin.

PictographSummit Altitude 2,489 ft
Photo ofBizkaia

Bizkaia

Bizkaia mendia.

PictographSummit Altitude 2,471 ft
Photo ofFIDELUS Photo ofFIDELUS Photo ofFIDELUS

FIDELUS

Fidelus mendia.

PictographIntersection Altitude 1,548 ft
Photo ofBidegurutze 13 Ezker

Bidegurutze 13 Ezker

Errepidera atera eta ezkerretik metro gutxi batzuk egin zubira iristeko.

PictographIntersection Altitude 1,670 ft
Photo ofBidegurutze 05 Ezker

Bidegurutze 05 Ezker

Ezkerreko pistatik jarraitu beharra dago puntu honetan.

PictographIntersection Altitude 1,731 ft
Photo ofBidegurutze 06 Eskuin Photo ofBidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutzean eskuineko pistatik beherantz jarraitu.

PictographIntersection Altitude 1,637 ft
Photo ofBidegurutze 07 Ezker

Bidegurutze 07 Ezker

Pista batetara atera eta ezkerretik herrirantz joan.

PictographIntersection Altitude 1,852 ft
Photo ofBidegurutze 09 Ezker Photo ofBidegurutze 09 Ezker

Bidegurutze 09 Ezker

Errepidea utzi eta ezkerretik frontoiaren paretik doan pistatik gora egin.

PictographIntersection Altitude 2,275 ft
Photo ofBidegurutze 10 Ezker Photo ofBidegurutze 10 Ezker Photo ofBidegurutze 10 Ezker

Bidegurutze 10 Ezker

Pista zabala utzi eta ezkerretik abiatzen denbidexkatik gora.

PictographIntersection Altitude 2,401 ft
Photo ofBidegurutze 11 Zuzen Photo ofBidegurutze 11 Zuzen

Bidegurutze 11 Zuzen

Pista batetara atera eta hau zuzen gurutzatu bidexkatik gora jarraitzeko.

PictographIntersection Altitude 1,566 ft
Photo ofBidegurutze 14 Eskuin

Bidegurutze 14 Eskuin

Eskuinetik oinezkoen zubira jaitsi.

PictographIntersection Altitude 2,462 ft
Photo ofBidegurutze 12 Ezker

Bidegurutze 12 Ezker

Taxoareko mendilerroaren goiko partera iristean, eskuineko bidetik jarraitu.

PictographFountain Altitude 1,847 ft
Photo ofITURRIA Labiano Photo ofITURRIA Labiano Photo ofITURRIA Labiano

ITURRIA Labiano

Labianoko iturria eta harraska.

PictographWaypoint Altitude 2,221 ft
Photo ofMendi-lepoa Photo ofMendi-lepoa

Mendi-lepoa

Mendi-lepora iritsi eta eskuinetik jarraitu.

PictographWaypoint Altitude 1,375 ft
Photo ofOdolezko noria

Odolezko noria

Odolezko noria zaharra. Magdalenako baratzak ureztatzeko erabiltzen zena.

PictographSummit Altitude 2,181 ft
Photo ofTajonar Photo ofTajonar

Tajonar

Taxoare mendia.

PictographWaypoint Altitude 1,680 ft
Photo ofUr biltegiak Photo ofUr biltegiak

Ur biltegiak

Noaineko ur-biltegiak.

Comments

    You can or this trail