Activity

Errobi ibaiaren arroa

Download

Trail photos

Photo ofErrobi ibaiaren arroa Photo ofErrobi ibaiaren arroa Photo ofErrobi ibaiaren arroa

Author

Trail stats

Distance
20.06 mi
Elevation gain
620 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
620 ft
Max elevation
393 ft
TrailRank 
40
Min elevation
393 ft
Trail type
Loop
Coordinates
2019
Uploaded
October 18, 2018
Recorded
October 2018
Share

near Allees Marines, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 482 times, downloaded 15 times

Trail photos

Photo ofErrobi ibaiaren arroa Photo ofErrobi ibaiaren arroa Photo ofErrobi ibaiaren arroa

Itinerary description

Baionatik abiatuko gara Errobi ibaiaren arroa ezagutzera.

Aintzineko zirga bideak erabiliko ditugu bere ondoan lasai ibiltzeko, mareen gorabeherak ikusiko ditugu ibaia nabigagarria bilakatzen, asfaltozko, lurrezko eta hartxintxarrezko bideetatik.

Nafarroako erregeek zirga bideak sortu nahi izan zituzten Baionatik, itsasotik, Ustaritzera merkataritza sustatzeko eta gaiak mugitzeko, handik Nafarroagaraiara, Iruñeara, garraitzeko asmoz. Hau da, zirga bideetan idiak kokatuz, hauek laguntzen zituzten txalupak ibaian zehar mugitzen, beharrezko gauzak garraiatzen.

Gainera, Barteak, Barthes frantseeraz, (dena dela, jatorrizko hitza Gazkoeieraz dator), ikusiko ditugu, Zingirak dira, eta uholde ordokiak dira. Aturri ibaiakoak esaterako, Natura 2000ren Babes Bereziko Eremu izendatu zituzten.

Behin Baionan, bidea topatzea oso erraza da. Alde zaharrean, Errobi ibaiaren ezkerreko aldean zirga bidea topatuko dugu eta aurrera jo behar dugu etengabe. Autobideko zubi azpian igarotzean Baiona atzean utziko dugu eta lasai-lasai ibiliko gara.

Ibaitik aldendu gabe uraraztegi bateko bidea topatuko dugu, 9-10. kmtroan, hortik jarraituko dugu, errepide nagusi batera heldu arte. Ustarizera heltzen ari gara. Errepidea hartu ezkerretara eta herriraino.

Komentua eta pilotalekua igaro bezain pronto ezkerretara joko dugu Errobi ibaiaren beste aldera igarotzeko, Gare, trengeltokirantz, eta zubia gurutzatuko dugu.

Tren errailak pasatu, eskumatara biratu, Jatsurantz, baian jarraian asfaltoa utziko dugu ezkerretara dagoen bidetik, horiak diren triangelu ikurrak ikustean, Iparralden BTT bidea adierazten dutenak.

Gora hasiko gara eta basetxe baten ondoan, goian bertan, bidegurutzea dago. Ezkerretara doana har dezakegu, lasterbidea baita, bestela BTT seinaleak jarrai ditzakegu, eta tarte teknikoagoa ezagutu, biak gero elkartuko dira. Bttkoak jarraituz gero, eskumatara joko dugu, gero GR-8ko ikur zuri-gorriekin batuko dira seinale hauek, horrela GR-8koak jarraituko dugu orain.

Aurrerago, bidezidor estua pasatzean, abeletxera helduko gara eta pista topatuko dugu. Ezkerretara lehen hartu ez dugun pista dago, tarte teknikoa egin ez duenarena. Eskuamtara joango gara, zentral elektriko batera heldu arte. Hor bertan errepidea ahrtu, seinale zuri-gorriek diraute eta errepide nagusi batera ailegatuko gara. Hor seinaleak ahantzi eta Milafrangara (Villefranque) joango gara.

Udaletxe ondoan errepidea hartu eta aldenduko gara. 2km eta gero, ezkerretara Quartier Baseko desbideraketa hartuko dugu. Beste errepide batera heldu eta ezkerretara, handik minutu batera etxe ondoko bidegurutzean eskumatara eta ibaiarantz joango gara, Errobirantz berriz.

Orain Bartetan mugilduko gara, Aturri ibaiako bailaretako ibaiek partekatzen duten uholde eremuak dira.

Aurrera jo etengabe ibai ondoan eta autobideko zubira heltzean, eskumako bideak eroango zaitu Baionara, Plaine d'Ansoteko eremua itxita egonez gero.

Langetan salto egitea nahiago baduzu, Ansoten sartuko gara aurrera joz gero, eta panelak topatuko ditugu Bartei buruzko informazioarekin. Inguruko museoa atzean utziko dugu eta oinezko pasabidea erabiliko dugu Errobiko beste aldera joateko, Baionan berriro.

Informazio gehiago liburu honetan duzu, guk erabilitakoa: Rutas para descubrir Euskal Herria en bici. Alvaro Muñoz eta Ibon Martín

Comments

    You can or this trail