Activity

Done Jakuen bidegurutzea

Download

Trail photos

Photo ofDone Jakuen bidegurutzea Photo ofDone Jakuen bidegurutzea Photo ofDone Jakuen bidegurutzea

Author

Trail stats

Distance
18.96 mi
Elevation gain
2,907 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,907 ft
Max elevation
1,289 ft
TrailRank 
29
Min elevation
1,289 ft
Trail type
Loop
Coordinates
1909
Uploaded
October 18, 2018
Recorded
October 2018
Be the first to clap
Share

near Saint-Palais, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 52 times, downloaded 2 times

Trail photos

Photo ofDone Jakuen bidegurutzea Photo ofDone Jakuen bidegurutzea Photo ofDone Jakuen bidegurutzea

Itinerary description

Donapauleu, Larribarre eta Uharte hiriko komunen mugetan Gibraltargo hilarria dago, eta han Done Jakuren 3 ibilbidek bat egiten dute (Tours, Vicelay eta Puy). Behenafarroako landetan barrena.

Hasieran Donejakueren bidea hartuko dugu, GR65a, eta gero Izuratik aurrera (Ostabat) berriro ere Donapauleuraino, bidexkak eta 2. mailako errepideak erabiliko ditugu, Ipharlatzeko mendilepoko inguruan izan ezik, Izurako basoaren mugetan.

Donapauleun hasiko gara txangoa, Biduze ibaiaren ondoan, bere garaian Nafarroako erreinuko hiriburua izan zena. Done jakue bideko ikurrei jarraiki aurrera joko dugu. Hilerri ondoan gaudela, eskumatara desbideraketa aprobetxatu dezakegu, Ithorrotz basoa ezagutzeko, eta errepidea alboan uzteko, Done jakuekoa.

3km pasatxo egitean, eta berriz errepidearekin bat egin baino lehen, Gibratargo hilarria behatu dezakegu. Errepidean berriro marka horiei men egin eta aurrera joango gara, lasterbide batetik, Soihartze kapelaren bila. Handik ikuspegiak ederrak, Baxenafarroa eta Pirineoak.

Jaitsiera dugu aurrean, eta Haranbeltzeko prioratoraino eramango gaitu, basoa inguratuz. Prioratoa ikusi eta aurrera, Izuraraino (ostabat). Herrian Konpostelako bidea utziko dugu eta eliza ondoan Iparlatzera doan errepidea hartuko dugu. Gora.

Goian mendi-lepoan, mendian maldan gora doazen gurpil-arrasto ikusiko ditugu eta handik joan, gero ondoko beste muinoraino hurbilduko gara, baina hau inguratuz, inguruko 3. muinoraino jaitsiko gara, beherago. Bidezidorra hartuko dugu, hau ezkerretatik inguratzeko, hesi baten ondoan, bide zabal batera heldu arte, eta handik errepidera itzultzeko.

Errepidea hartu eta laster eskumatara desbideratu, hartxintzazko bide ahartu ahal izateko, Bithirinako (Beyre) basora hurbiltzeko eta gero, herrira bertara.

Herrizka zeharkatu eta hilerria ezkerratara lagako dugu, jarraian asfaltatutazko pista hartzeko beherantz, laster txarto jarriko zaigu bidea, eta errekatxora helduko gara.

Han, errepidera igaroko gara, eskumatarantz, eta errepidetik berirro Donapauleura erdu ahal izango gara.

Comments

    You can or this trail