Activity

20230731-SantxosoloBTT

Download

Trail photos

Photo of20230731-SantxosoloBTT Photo of20230731-SantxosoloBTT Photo of20230731-SantxosoloBTT

Author

Trail stats

Distance
19.72 mi
Elevation gain
2,513 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
2,513 ft
Max elevation
2,139 ft
TrailRank 
42 5
Min elevation
266 ft
Trail type
Loop
Time
48 minutes
Coordinates
1927
Uploaded
August 8, 2023
Recorded
July 2023
  • Rating

  •   5 2 Reviews

near Llantada, País Vasco (España)

Viewed 115 times, downloaded 8 times

Trail photos

Photo of20230731-SantxosoloBTT Photo of20230731-SantxosoloBTT Photo of20230731-SantxosoloBTT

Itinerary description

Ruta circular desde Llantada pasando por:
- Ilso
- Alto Rigadas
- Las Clavelinas
- Espaldaseca
- Castro El Cerco de Bolunburu
- Ermita Santa Isabel
- Ermita de Santa Ana

Santxosolo mendilerroa, Trasmosomos ere deitua, Balmasedatik Soduperaino luzatzen den bizkaitar mendikatea da; iparraldetik Kadagua ibaiak eta hegoaldetik Rodaiega eta Herrerias ibaiek mugatzen dute. Agian ez da mendilerro oso ezaguna, baina Enkarterriko behatoki ezin hobea dugu.
Leila eta Kike ditut bidelagun gaurkoan; Arangurenekoak dira, gidari ezin hobeak beraz. Herrian dagoen bizikleten garbitokian dugu hitzordua (85 m), Enkarterriko Mankomunitatearen eraikinetik gertu. Handik, Zallako Eroskirantz abiatuko gara eta BI-3602 errepidea hegoalderantz jarraituko dugu, bigarren biribilgunearen ondoren lehenengo irteera hartuz. Industrialde txiki bat gainditu ostean, ezkerrera biratuko dugu, BI-636 azpitik igaro eta eskumara La Peñuela auzoaren norantza hartzeko.
Auzo lasai hau zeharkatzen duen pistan aurrera eginez, errepide batekin egingo dugu topo, zeharkatu beharrekoa, ondoren hegoalderantz luzatzen den legarrezko pistatik La Cuba sakanean aurrera eginez. Hemen hasten da eguneko igoera luzea; basoan barrena bide nagusia sigi-saga jarraituz, basozainaren txabolaraino iritsiko gara.
Metro batzuk aurrerago, lainoztatze lanetarako erabiltzen zen aireportu zaharraren zelaigunea dugu, non, Ilsoko gailurrera zuzenean eramango gaituen xenda topatuko dugu. Gailurrean (563 m), ikurrina, bai Enkarterri ia osoa zein Gorobel mendilerroa miresteko behatokia, eta Zalla, Gueñes eta Gordexola elkartzen diren mugarria topatuko ditugu.
Mendilerro belartsua mendebaldera jarraituz, Ilso Lagunako egurrezko dorrera hurbilduko gara; beste aparteko behatoki bat. Jeitsiera bizkor bat dugu aurretik aireportu zaharrera bueltatu eta berau amaitzen den arte jarraitzeko. Bertan, xenda batek beherago dagoen pistara eramango gaitu (484 m), hegoaldera jarraituko duguna, basoaren gerizpean Lanzagorta mendiaren ipar magala zeharkatu eta Rigadaseko lepora iristeko.
Lepoa atzean utzita bada bidegurutze bat, han zuzen gora joko dugu, Somogudo inguratuta. Sigi-saga patxadaz gora eginez beste behin, Rioya mendiaren gailurraren azpian kokatuko gara (594 m); bertan bidea altuera mantenduz ipar-mendebaldera biratuz doa eta ikuspegia urrun luzatzen da; gozatzeko zatia da. Somokurtzio eta Trasmosomos gailurren artean gaudela, eskumara metro batzuk behera egiten duen bidea topatuko dugu; Fuentefria iturrira darama, freskatzeko aukera ona. Gure bidea jarraituz, Trasmosomos azpian dagoen monolitora iristen gara. Bere zulotik begiratuta, Eretza mendia ikusten da.
Hemen emango diogu hasiera jeitsierari, hurrengo lepoan eskumara biratuz. Bide apurtu honek pista zabal batera eramango gaitu; han ezkerrera joko dugu La Brena askaldegira iristeko asmoz. Honen hesia jarraituta, parkea inguratuz behera egiten duen bidea topatuko dugu; honek behatoki batera eramango gaitu, zuhaitzen artean Bolunburuko kastroa ikusten da. Pistan behera eginez, erraz topatuko dugu harresidun herrixka aurkitzen den El Cerco gailurrera igotzeko bidea. Hainbat horma-irudi Burdin Aroko kastro honen bizitzaz mintzo zaizkigu.
Aurreko bidera bueltatuz, La Herrerako hilerrira abiatuko gara, BI-3651 errepidearekin bat egin eta Bolunburuko monumento multzora daraman bidegorria jarraitzeko. Horrela, Santa Ana baseliza (1610. urtea), Bolunburuko dorretxea eta burdinola atzean utziko ditugu, Kadagua ibaiaren kontrako isurialdera zeharkatu baino lehen, tabernan geldiune bat egiteko aukera izanik.
Egurrezko zubia zeharkatu ostean, ibaitik hurbil mantentzen saiatuko gara hemendik aurrera. Polikiroldegian Kadagua zeharkatuko dugu beste behin, Eroskira gerturatu eta bere aparkalekuaren amaieran, ibaiaren ondotik gure abiapunturaino doan bidea hartuz.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 272 ft

BIZIKLETA GARBITOKIA

PictographWaypoint Altitude 274 ft

ARANGUREN

PictographWaypoint Altitude 280 ft

EROSKI

PictographWaypoint Altitude 1,623 ft

BASOZAINAREN TXABOLA

PictographSummit Altitude 1,719 ft

LAGUNA

PictographSummit Altitude 1,768 ft

ILSO

PictographWaypoint Altitude 1,655 ft

AIREPORTU ZAHARRA

PictographSummit Altitude 1,608 ft

PICO DE LA PARCA

PictographSummit Altitude 1,587 ft

LANZAGORTA

PictographWaypoint Altitude 1,291 ft

RIGADAS LEPOA

PictographSummit Altitude 1,406 ft

RIGADAS

PictographSummit Altitude 2,133 ft

RIOYA

PictographSummit Altitude 1,403 ft

SOMOGUDO

PictographSummit Altitude 2,164 ft

SOMOKURTZIO

PictographSummit Altitude 2,176 ft

TRASMOSOMOS/ESPALDASECA

PictographWaypoint Altitude 1,821 ft

PEÑA DEL BODEGO

PictographWaypoint Altitude 1,352 ft

LA BRENA

PictographWaypoint Altitude 1,190 ft

BEHATOKIA

EL CERCO/BOLUNBURUKO KASTROA

PictographReligious site Altitude 356 ft

SANTA ANA BASELIZA

PictographRuins Altitude 376 ft

BOLUNBURUKO BURDINOLA

PictographWaypoint Altitude 374 ft

TABERNA

PictographWaypoint Altitude 321 ft

ZALLAKO IAT/ITV

PictographWaypoint Altitude 508 ft

LA HERRERAKO HILERRIA

PictographWaypoint Altitude 290 ft

ZALLAKO POLIKIROLDEGIA

PictographFountain Altitude 2,136 ft

Fuentefría

PictographWaypoint Altitude 2,101 ft

MONOLITOA

Comments  (3)

  • serpico Aug 20, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    Muy bien documentada.
    Gracias por la aportación.

  • Photo of rota
    rota Aug 20, 2023

    Gracias a tí por comentar. Saludos

  • Photo of jmzuazo
    jmzuazo Aug 21, 2023

    I have followed this trail  verified  View more

    muy bonita ruta por parajes desconocidos para mí, pistas cómodas (salvo la bajada después del parque (mucha piedra suelta), vistas espectaculares a pesar del día algo nublado, y la información muy detallada (supongo que lo del Eretza es broma). Muy agradable jornada. Gracias

You can or this trail