Zarautz Ernio Zarautz
near Abendaño, País Vasco (España)
Viewed 586 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
Gaur urriak 30 ditu, eta eguraldia oso ona mendian ibiltzeko, hego haize ukituarekin. Gaurko ibilaldia modu zaharrean egin dugu, hau da, aspaldian erabiltzen ziren bidezidorretatik, gehien bat lehenengo partean, Zarauztik Saberri baserriraino. Zoritxarrez, egun bidezidor hauek, gehienak, itxita aurkitzen ditugu, naturak bere espazio berreskuratu egin duelako edo lur jabeek eta baserritarrek lurrak hesitu dituztelako.
Horrrez gain, urrian egonik, ehiza garaia da, eta ibilaldi osoan ehiza postuak aurki ditzakegu.
Zarauzko Abendaño poligonotik abiatu gara: Indamendi, Txetxarramendi, Sa Baserria, Pagoetako Kurutzea, Iturriotz, Zelatun, Ernio.
Itzulian, Saberri baserriraino bide berdinetik egin dugu. Hemen, eskubirantz egin dugu, eta bidezidor, zelai eta porlanazko bideetatik Abendañora iritsi gara.
Ibilbide luzea, ia 38 km, baina ederra. Edonora begiratuta bista ezin hobeak dituen txangoa. Itsas mailatik Erniok dituen 1074 metrotara garamatzan irteera, 1845 metroko igoera metatuarekin.

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments