Activity

Xoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra

Download

Trail photos

Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra

Author

Trail stats

Distance
8.52 mi
Elevation gain
2,123 ft
Technical difficulty
Easy
Elevation loss
2,123 ft
Max elevation
1,879 ft
TrailRank 
59
Min elevation
1,879 ft
Trail type
Loop
Time
4 hours 14 minutes
Coordinates
1323
Uploaded
July 15, 2019
Recorded
July 2019
Be the first to clap
Share

near Biriatou, Nouvelle-Aquitaine (France)

Viewed 803 times, downloaded 34 times

Trail photos

Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra Photo ofXoldoko gaina - Zigorriaga - Manddale - Galbario zirkularra

Itinerary description

Lapurdi, Gipuzkoa eta Nafarroako mugaldean zehar dabilen ibilbidea da hau, Txingudi, Lapurdiko Itsasegia eta Bera inguruetako ikuspegiaz gozatu daitekeelarik bertatik, baita gertu geratzen den Larrunez ere, baina azken honetako antena eta jatetxerik gabe.

Ibilbidea, Biriatuko auzo batean hasten da (aparkalekua dago ibilbidearen hasieran), eta pista erosotik begiralekura doa. Bertatik GR-10a hartu eta Xoldoko gainera igotzen da, ondoren Osingo lepotik Zigorriagara joateko. Bertatik, Manddalerantz jo (Urruñako lurretan sartuz), bertako cromlech-etatik igaro eta Xoldokogaina urtegiko horma gurutzatzen da. Ondoren, pista nagusia utzi, eta Biriaturantz berriz doan bidexka hartuko dugu, kanal baten gainetik doana. Azkenik, Galbario mendira igotzen da, bertako ikuspegiaz gozatu eta puntan dagoen santutegitxoa bisitatzeko autora itzuli aurretik. Beste alternatiba bat da Biriatuko herrigunetik bertatik hastea.

Tontorrak igoera ordenean:

- Xoldoko Gaina (486 m)
- Zigorriaga (549 m)
- Manddale (573 m)
- Galbario (276 m)

Ibilbidea Biriatu eta Urruñako lurretatik igarotzen da, baita Berarekin duten mugan zehar ere. Zigorriaga eta Manddale inguruetan agerikoak dira mugarriak (8.etik 10.era ikusiko ditugularik).

Natur ondareaz gain, Manddaleko tontorrean ikus daitezkeen Baionette-ko Gotorlekuaren aztarnak (izar formadun gotorlekua) eta Manddaleko magalean dauden cromlech-ak dira aipagarrienak.

Iturririk ez dago ibilbide osoan.

Kantsatzeke mendi taldearekin egindako irteera.

Waypoints

PictographPanorama Altitude 932 ft
Photo ofEperren Arroka Photo ofEperren Arroka Photo ofEperren Arroka

Eperren Arroka

Eperren Arroka izena darama begiratoki honek. Txingudi eta Lapurdi Itsasegia ikusten dira bertatik

PictographSummit Altitude 1,573 ft
Photo ofXoldoko Gaina (486 m) Photo ofXoldoko Gaina (486 m) Photo ofXoldoko Gaina (486 m)

Xoldoko Gaina (486 m)

Biriatuko mendia. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/1703

PictographSummit Altitude 1,758 ft
Photo ofZigorriaga (549 m) Photo ofZigorriaga (549 m) Photo ofZigorriaga (549 m)

Zigorriaga (549 m)

Biriatu eta Bera artean dagoen mendia. Espainia eta Frantzia arteko muga markatzen duen 8. mugarria dago bertan. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/2841

PictographSummit Altitude 1,861 ft
Photo ofManddale (573 m) Photo ofManddale (573 m) Photo ofManddale (573 m)

Manddale (573 m)

Urruña eta Bera artean dagoen mendia. Baionnete gotorlekuaren aztarnak daude bertan, trintxera modura ikusten diren izar formarekin. Info+: https://www.mendikat.net/com/mount/1140

Photo ofCromlech-ak Photo ofCromlech-ak Photo ofCromlech-ak

Cromlech-ak

Manddaleko magalean dauden Cromlech-ak. Atsedenalditxoa egiteko leku paregabea.

PictographLake Altitude 825 ft
Photo ofXoldokogaina urtegia Photo ofXoldokogaina urtegia Photo ofXoldokogaina urtegia

Xoldokogaina urtegia

Urtegiko presa gainetik igarotzen da ibilbidea.

PictographSummit Altitude 892 ft
Photo ofGalbario (276 m) Photo ofGalbario (276 m) Photo ofGalbario (276 m)

Galbario (276 m)

Galbario mendia. Tontorrean santutegi txikia eta gurutze handia ditu. Info+: https://www.mendikat.net/es/com/mount/1704

Comments

    You can or this trail