Xoldoko gaina eta Manddale
near Biriatou, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)
Viewed 520 times, downloaded 32 times
Trail photos
Itinerary description
Gaur ere, ezin etxean egon mendi aldera jo dugu. Ibardingo gainean eman diogu hasiera gure ibilaldiari eta bertatik Ibardingo lakuraino jaitsi gara. Urtegia eusten duen horma zeharkatu eta xenda polit eta ero batetik Xoldokogaina inguratu egin dugu Kalbarioko ermitara igotzeko. Iparraldeko kostaren ikuspegi paregabeaz gozatu ostean, Xoldokogainera igo gara eta segidan Osingo zelaietan zehar Poiriers leporaino jaitsi gara. GR 10aren marka zurigorriak segituz maldan gora jarri gara Joncs leporaino. Igotzen jarraitu eta bide balizatu utzi dugu Manddale tontorrera igotzeko. Bertatik dagoen ikuspegi zabala ederra da. Lubakien ondotik igaro eta izen bera duen harrespilaren ondotik pasa eta gero, GR 10 era itzuli gara Ibardingo mendatera zuzentzen den azken maldari ekinez.
Waypoints
Waypoint
0 ft
Biriatu
Biriatu
Waypoint
1,388 ft
Joncs lepoa
Joncs lepoa
Waypoint
0 ft
Ibardin
Ibardin
You can add a comment or review this trail
Comments