Usurbil-San Esteban-Aritzokerra-Agamuno-Berortza-Txangosta-Loatzu-Beldarrain-Aranbeltz-Idoiaga-barrenmuino-Taillun-Abaro-Orio
near Elizalde, País Vasco (España)
Viewed 15 times, downloaded 2 times
Trail photos
Itinerary description
Usurbildik Oriora Andatza aldetik egindako ibilbidea, bidean TopoEH_eu-ko mapan agertzen diren tontorrak egin ditudalarik.
Ibilbidea Usurbildik abiatu dut, tren geltoki inguruan dagoen industrialdetik.
Oria ibairantz joango gara, Olarriondo kaletik, zubia gurutzatu eta Santuenea auzora iritsiko gara. Zuzen aurrera joan eta auzoaren barren aldean San Esteban auzora eramango gaituen bidea hasiko da, harri gorriz osatua. Igoera guztian baranda baten laguntza izango dugu.
Gora irteten garenean, San Esteban baseliza ikus dezakegu. Beste aldetik jaitsiko gara, pista hestu batetik. Galera handirik gabe Txokoalde-Urdaiaga auzora jetxiko gara. Hemen dago Orio bitartean Oria ibaia gurutzatzen duen azken zubia.
Trenbide aurrera iristen garenean, ezkerretara abiatzen den errepidea hartuko dugu eta Irisasi etxeraino joango gara. Puntu honetan errepidea mendi-pista bihurtzen da. Lehenego bidegurutzera iristen garenean, ezkerretatik gora jarraituko dugu. 800 bat metro aurrera beste bidegurutze batekin egingo dugu topo. Eskubitara hartuko dugu Aritzokerra mendira joan nahi baitugu. Ezkerretara hartuta, Agamuno azpira iritsiko ginateke.
Eskubitara hartu eta metro gutxira beste bidegurutze bat agertuko zaigu. Hemen ere eskubitatik beherantz joan behar gara. Kilometro pare bat egin ondoren Aritzokerra mendira iritsiko gara. Nahiko garbia da, tarteka laharra egon arren.
Berriro bidean Agamuno aldera bueltatuko gara. 600 bat metro inguru bideak ezkerretara bihurgunea egiten duen puntuan, eskubitara gurdibide bat abiatzen da. Hortik gora igoko gara eta galbide handirik gabe Agamunoraino eramango gaitu. Bitartean, trakean bi desbideratze egin ditut: Bizikatxo eta Irigain tontorrak egiteko.
Agamuno tontorrean zuhaitz aldaketa egina dago eta hauen ilara artean oso eroso iritsiko ginateke tontorrera laharrak eta sasiak hartu gabe egongo balira. Hainbeste laharra artean, egindako bidea nahiko garbia izan da.
Berriro tontor inguruan dagoen gurdibidera itzulita, beheko pista nagusira jaitsi behar dugu. Pista zabala da eta inongo eragozpenik gabe jarraituko dugu. Berortza bidean pistaz lasai igotzea zegoen arren, ni gasaren bidetik igo naiz, bidezidorra ondo zapaldua zegoela ikusi dudanean. Bidezidor hau ia-ia tontorreraino igotzen da.
Berortza tontorrean meteorologiako estazio txiki bat aurkituko dugu. Tontorretik oso gertu berreskuratuko dugu pista nagusia, eroso igotzen jarraituko dugularik. Armiarmategi bidegurutzera iristen garenean, erditik gora doan pista hartuko dugu, Txangosta lepora eramango gaituelarik. Lepotik tontorra ez dago oso urruti. Ezkerretako pistatik metro batzuk jarraitu eta, tontor parean gaudenean, bidezidor txiki batetik iritsiko gara.
Txangosta lepora itzuliko gara. Hemen eskubitara hartuko dugu. Pista zabal-zabala da. Kilometro eta erdi inguru ibili ondoren, Eskeltzu aldera doan bidea utzi eta eskubitara hartuko dugu, gertu ikusiko dugun Loatzu mendia igotzeko.
Loatzu mendian zuhaitzak moztuta egonik, sekulako ikusmira izango dugu, bai Eskeltzu, bai Ernio, Pagoeta eta baita Zarautz aldera. Loatzu II trikuharria tontorretik oso urruti gabe dago.
Pista zabaletik Orio aldera jarraituko dugu. Ni pittin bat desbideratu naiz parean zegoen tontortxoa egiteko. Berriro bidean segituan egin dut topo Loatzu I trikuharriarekin. Mendi osoa soilduta zegoenez, bista ederraz gozatuaz jetxi naiz Beldarraingo gainaraino. Mendi honen erdia ere soildua zegoenez, ez da batere zaila igo eta jextea.
Pistari jarraituz zibilizaziora hurbiltzen hasi naiz. Zibilizazioa diot, ze, Bidaola baserrira hurbildu ahala sagasti haundi batekin egin dut topo eta, nola ez, kandaduarekin itxita zegoen langa pare batekin, bat sagastiaren hasieran eta bestea, bukaeran, bide zabal zabala itxiaz. Mapan badirudi ezker zein eskubitatik jarraitzeko modua bazegoela baina nik bidea zuzen - zuzen hartu dut, bi langak gainetik pasata.
Baserria pasa eta 10 bat metrora edo, eskubitara, pista bat hartu dut Aranbeltzera iristeko asmoz. Hasiera batean ibilbide bat egitea pentsatzen nuen arren, azken momentuan aldatu beharrean izan naiz, ze une horretan pinudia botatzen ari baitziren.
Pinu enborrak mugitzeko makinariak pista nola aldatzen duen ikusita eta euriagatik dena lokaztuta zegoenez, Aranbeltz, Idoiaga eta, Barrenmuinoko gaina mendietara iristea eta bertan mugitzea pixka bat kosta egin zait. Hala ere, basomutilak lanean ari ziren tokitik urruti.
Lokatz tartean pistan jarraitu eta Bidaolako baserri inguruko errepidera atera naiz. Orio aldera jarraituz, bertan, Taillun mendi tontorretik igarotzen da errepidetxoa.
Pixka bat aurrerago, Pagoederraga baserrira iritsi aurretik iturria dago errepidearen ondoan. Ura hartu ondoren, aipatutako Pagoederraga baserri ondotik Saltxipiko Arraldera daraman gurdibidea hartu dut eta goiko lepora atera naizenean, eskubitara geratzen den muinoa igo dut ( ez dut izenik lortu ). Berriro lepora jetxi eta Abaro igo dut. Hango poste geodesikora iritsitakoan, bidezidorra hartu eta Orio-Aiako tren geltokira jetxi naiz, trenean Usurbilera bueltatzeko.
Ruta de Elizalde a Dike pasando por:
- Ermita de San Esteban (1.0 km)
- Agamuno (8.0 km)
- Coll Txangosta (10.5 km)
- Dolmen Loatzu II (12.4 km)
- Dolmen Loatzu I (13.1 km)
- Dolmen Beldarrain (14.1 km)
- Idoiaga (17.5 km)
- Barremuño (18.4 km)
- Abaro (22.0 km)

Waypoints
Comments (1)
You can add a comment or review this trail
Aranbeltz eta Idoiaga bidean, 15,40 km ingurun eskubira hartzen duzun kruzean, bizikletaz egiteko ondo dago. Asmoa dut gero, Oria ibai hertzetik Agamuno ingurura doan pistarekin lotzea.
Eskerrik asko.