Urnieta - Santa Barbara - Mendi oker - Almortzategiko harkaitza - Buruntza - Lasarte
near Urnieta, País Vasco (España)
Viewed 62 times, downloaded 5 times
Trail photos
Itinerary description
Buruntzaldeako paisaiaz gozatzeko aukera izango duzu. Eta ikuspegi ederraz gozatzeko aukera.
Hasiera batean ez Santa Barbara eta ezta Buruntza enituen trakean sartu baina, badakizue, behin eskuera jarri eta ezin igo gabe gelditu... Azkenean, bidea ondo luzatu eta gogortu zait.
Arrikarteko harkaitzera iritsi arte bide guztia erosoa eta garbia da, inongo eragozpenik erakusten ez duena. Harkaitz hau igotzeko interneten ibilbide bakarra aurkitu nuen eta hura tontorreraino iristen ez zenez, eroa bezala eta nahiko egoskor aritu naiz tontorrera iritsi arte. Nire zorionerako, bueltarako, hain mendi zikinean bide "garbia" aurkitu nuen. A zer poza! Traka moldatu egin det jetxitako bide berberetik igotzeko. Hala ere, bizpahiru langa gainetik igaro beharra izango duzue.
Agirietako gaina ere zehazki enuen zapaldu ze bertan izen bereko baserria baitago. Bertakoak ez molestatzeko moduan gerturatu eta argazki batzuk ateratzearekin konformatu nintzen.
Eta Almortzategirako harkaitzera iritsitakoan, to beste mendi zikin baten saioa! Ze hau bai, karstikoa izateaz gain, larraz eta zuhaitzez ondo betea zegoen. Tontorrera ondo iritsi daitekeen arren, pazientzi handiaz hartu beharreko beste mendi bat.
Hortik aurrera, Lasarteko Oriara iritsi arte, bidea atzera garbia eta arazorik gabekoa da.
Waypoints
05 - Santa Barbara gotorlekua
Informazio gehiago: http://ondarea.hernani.eus/hernani/urtekariak/pdf/1350.pdf
06 - Santa Barbara baseliza
231 m. Santa Barbara baseliza gotorlekua baino zaharragoa da, 1625ean aipatzen da jada. Bertako lanbideez gain, hernaniarrei trumoi eta ekaitzen hurbiltasunaren berri emateko erabiltzen zen. Hala berresten du 1769. urteko dokumentu batek. Horren arabera, ermitako kanpai-hotsak entzutean, Hernaniko parrokiakoak ere jo beharko lirateke, herriko biztanleek ekaitzak eragin ziezazkiekeen kalteez ohartarazteko. Gaur egun ezagutzen dugun ermita 1955. urtean eraiki zen, eta tradizioak Santa Barbara tontorraren irudia ermitarenarekin lotu du. Ordura arte, ermita gaur egun jatetxea den horretan zegoen, eta bertako sarrerako arkua da kontserbatzen diren gauza bakanetako bat.
08 - Perratokia
Illarratzueta baserriaren ondoan dagoen eraikinean dikusten da perratokia. Batez ere idiak ferratzeko, iraganean egurrezko instalazioak erabiltzen ziren. Bertan finkatzen ziren animaliak ferratu ahal izateko. Azken hamarkadetan instalazio horiek nabarmen garatu dira. Usadiozko potro edo instalazioan, animaliari larruzko zingilak lotzen zitzaizkion sabelean, eta adarrak ere lotzen zitzaizkion. Jarraian animalia altxa eta airean zintzilik uzten zen. Horretarako tornu birakari bat eta kateak erabiltzen ziren. Jarraian atzeko eta aurreko hankak lotzen zitzaizkion, uztar-hede izeneko uhalak erabiliz. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/ferratzeko-instalazioen-bilakaera
11 - Arrikarteko harkaitza
235 m. Plastikozko bidoi batek buzoi lanak egiten dittu bertan. Han ageri diren izenak beste bi hauek dira: - Elutzetako harkaitza - Mendi oker
15 - Azkorteko Santa Kruz
1973ko maiatzaren 3an inauguratu zen, harrobi bat ustiatu ondoren eraitsitako izen bereko ermita zaharra ordezkatuz. Jatorrizko sarrera arku zorrotzekoa da, Igeldo motako ale fineko hareharrizko dobeladuna, eta barruan material bereko ur bedeinkatu ontzia du. Barrualdean, Azkorteko antzinako Santa Kruz ermitatik datorren XIII. mendeko kristoa eta Milagrosaren irudi bat gurtzen dira. Erromeriak egiten ditu maiatzaren 3an eta hurrengo igandean. https://www.urnieta.eus/eu/herriko-tokiak/azkorteko-ermita
You can add a comment or review this trail
Comments