Urkulu. Goroeta. Arlutz, Elorreta eta Kurutzeberri. Urkulu
near Goroeta, País Vasco (España)
Viewed 42 times, downloaded 1 times
Trail photos
Itinerary description
Ezer baino lehen bi zehaztapen.
1.Elorreta tontorrean gutako bat erori eta mina hartu du. Horregatik arrastoan ikusten den desbideraketa izan da belarretik (eta ez harkaitzetik) jaisten saiatu garelako.
2. Kurutzeberri tontorrean ez gara egon baina ondo-ondotik pasatu gara. Lehenbailehen jaitsi nahi izan dugu Arrasatera eta bazterrean utzi dugu tontorra.
Ibilbidea Urkulu urtegiko aparkalekuetako batean hasi dugu. Udaberri bukaeran gaude, euritsu joan zaigu urte sasoia eta bazterrak ezin berde eta joriago daude.
04. bidegunean pista utzi, langa gurutzatu eta PR markak jarraitu ditugu. Ibilbidearen tarte hau erreka-zoko bazter baten aldamenetik doa, trokaren hondoan baina egingarria da. Pistatik joatea baino deserosoagoa baina, zalantzarik gabe, askoz ere ederrago.
05. puntuan erreka zeharkatu behar da. Ur emaria joria den egunetan delikatu samarra izango dela pentsatzen dut.
06. bidegunean argazki bat sartu dut lekuaren edertasuna azpimarratzeko.
07. bidegunean berriz ere pistan sartu gara.
11. bidegunean pista utzi eta pagadian sartu gara.
12. bidegunean pagadiaren itzal freskoa erakutsi nahi duen argazkia igo dut.
Degurixako zelai ezin ederragoan 14.n bidegunean "hamaiketakotoki" mundiala topatu dugu, itzalpean eta, ipurdi masailen azpian enborra.
19. bidegunea, Arlutz.
Gorago esan bezala Elorreta tontorrean gutako bat erori eta mina hartu du. Horregatik ez dago argazkirik. Jaisteko belarra dagoen lekutik joan nahi izan dugu baina ezin izan dugu eta horregatik bide-arrastoa desitxuratu samar dago puntu horretan.
Kurutzebarri aldamen-aldamenetik pasa gara bertara igo gabe.
Jaitsiera luuuuzea eta oso pikua da baina oso ederra. Pentsatzen dut elurtua dagoenean hobe izango dela bertatik ez jaistea.
Inolako ezusteko erantsirik gabe (nahikoa dugu daukagunarekin) autora iritsi gara.
Ez dakit nola sailkatu ibilbidea. Gogor samarra iruditu zait. Badaezpada zaila bezala sailkatuko dut.
Goroeta(e)tik abiatzen den ibilbide zirkularra, eta toki hauetatik pasatzen dena:
- Collado Arbe (4.9 km)
- Kontrastako lepoa (6.6 km)
- Túmulo Deguria III (7.3 km)
- Fuente Arluzko (8.3 km)
- Arlutz (9.6 km)
- Apotza (11.5 km)
- Elorreta (12.3 km)
- Kurutzeberri (12.9 km)
- San Juan bizkarra (14.3 km)

Waypoints
You can add a comment or review this trail
Comments