URDUÑA-PICO FRAILE-TXARLAZO-TOLOGORRI-URDUÑA
near Urduña / Orduña, País Vasco (España)
Viewed 174 times, downloaded 3 times
Trail photos
Itinerary description
Waypoints
ANTIGUA
Urduñako Amabirjinaren santutegia (Maiatzak 8 bere eguna). Bertan aparkatzeko aukera dago. Ingurua aztertzea aholkatzen da: eliz barrua zein zuhaitz erraldoiak.
IKUSPEGIA
Hemen, berriz, kontuz ibiliko gara, izan ere bi bidetzur hartzeko joera egon daiteke. Behekoa erosoagoa da eta, gainekoa, berriz, arazorik ez badu ere, bidea desorosoagoa da. Hala ere, guk, bigarren hau hartu dugu, eta Txarlazoren harkaitzpetik Pico del Fraileraino jo dugu.
BIDETZURRA JARRAITZEN
Aipatu dugun bezala, bidetzurra jarraituko dugu Pico del Fraileren oinarriraino.
EL FRAILE
Poliki poliki gaina hartzen hasiko gara eta bertan dagoen txabola batetik (kobazulo ere badena) pasatuko gara.
SOLAIERA (1039)
Ikuspegia itzela da gain hauetatik: Urduña, Amurrio, Laudio, Aiala ...
HAITZULOA
Hemendik, alde batera lagako dugu Tologorri, eta ezker aldetik, baina pagadian sartzeke, Ponataren pagadia zeharkatuko dugu.
MUGARRIA
Hemen, eskumara hartuko dugu, Iturrigorri edo Tologorri aldera, eta kotxeentzat eginda dagoen mendi pista jarraituko dugu.
ERREPIDEA ETA SEINALIZAZIOA
Errepidera iristen garenean Urduña aldera hartuko dugu, baina kilometro batera-edo utzi egingo dugu GR 284 jarraituz.
GR 284
Ez dago seinalerik, baina pista hartuko dugu. Bidean zehar baso autoktono ederrak zeharkatuko ditugu.
SANTUTEGIA, ORDUÑA (GR 284)
Txarlazora doan bide ofizialarekin bat egiten da bertan. Behera goaz, Antiguako elizara, kotxea aparkatu dugun tokira.
You can add a comment or review this trail
Comments