Urdatx-Ehujarreko arroila-Erraitzeko Lepoa-LAKHURA (1877m)-Erusoko urjauzia-Ehujarreko arroilagaina-Urdatx
near Sainte-Engrâce, Nouvelle-Aquitaine (France)
Viewed 779 times, downloaded 17 times
Trail photos
Itinerary description
7 ordu t'erdiko iraupena, bazkaltzeko atsedenaldia barne.
Track hau ez da GPS gailu batez grabatua izan, baizik eta maparen gainean marraztu da, hortaz bere zehaztasuna gutxi-gorabeherakoa da. Erabiltzea nahi duenak bere arrisku eta erantzukizunez egiten du.
Waypoints
Urdatx, amaiera puntua
1085. urtean Antso V, Zuberoaz jabetu eta kolejiata Leireko monasterioaren esku utzi zuen. Eraikin erromanikoa dugu, laukizuzen itxurako oinplanoa duena. Zirkuluerdiko itxurako absideetan bukatzen diren hiru nabetan zatitua dago, erdikoa alboetakoak baino zabalagoa dela. Halaber, lauki itxurako kanpandorre batez hornitua dago. Azpimarratzekoak dira kanpoko ataria eta barneko 12 kapitel apainduak. Azken hauek hainbat aldiz zaharberritu dituzte eta jatorrizko kokaera aldatua egon daitekeela ohartarazi beharra dago. Kapitelon apaingarriek gai ezberdinak irudikatzen dituzte, besteak beste, Jesusen jaiotza, zenbait animalia, lehoiek jandako kristauak edo Salomon erregea Sabako erreginarekin. XII. mendearen erdialde inguruan Urdatxeko kolejiata gune gorenean zegoen. Santa Graziko elizaren ondoan Done Jakue bideko erromesak hartzen zituen ospitalea zegoen. Zuberoako parrokiarako erromeri leku bezala ere hartu zen. Nafarroa, Aragoi eta Bearnoko printzeak bisitatu zuten. Gorabehera politikoek Kolejiataren gahinbehera eragin zuten. XIV. mendean Frantziako eta Ingalaterrako erregeen arteko gatazkak (Ehun Urteko Gerra) izan ziren. XV. mendean, berriz, frantsesen eta gaztela-aragoitarren arteko liskarrak izan ziren Nafarroaren kontrola izateko, eta XVI. mendean, Frantziako erresuma borrokatu zuten Erlijio Gerrak ditugu. Santuaren erlikia galdu egin zen, Santiagorako erromesaldiak ia eten ziren, eta ospitalea erori. Iraultzarekin Estatuak erlikia konfiskatu eta saldu zuen. Eliza bakarrik gelditu zen. 1841. urtean eliza monumentu historiko izendatu zuten. Haren zaharberritzea 1983an hasi zen.
You can add a comment or review this trail
Comments