Activity

Txindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa

Download

Trail photos

Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa

Author

Trail stats

Distance
8.34 mi
Elevation gain
3,717 ft
Technical difficulty
Moderate
Elevation loss
3,717 ft
Max elevation
4,606 ft
TrailRank 
52
Min elevation
1,534 ft
Trail type
Loop
Moving time
4 hours 38 minutes
Time
7 hours 15 minutes
Coordinates
2476
Uploaded
February 19, 2021
Recorded
February 2021
Be the first to clap
Share

near Urzabal, País Vasco (España)

Viewed 70 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa Photo ofTxindoki Larraitzetik zirkularra. Ibilbide geologikoa

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake. Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero. Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.
Ibilbidea Larrunarrira (Txindoki) igotzeko ohikoena da. Tontorraren izen ofiziala Larrunarri da, baina handik gertu zegoen txabola baten izena ematen hasi zitzaion eta ordezko izenak onarpen orokorragoa lortu du. Horregatik, Txindoki esango diogu.

Waypoints

PictographWaypoint Altitude 1,522 ft
Photo ofTxindokiko N-ko magalaren geologia Photo ofTxindokiko N-ko magalaren geologia

Txindokiko N-ko magalaren geologia

Ibilbidea Larraitzeko ermitaren atzeko aldean kokatutako aparkalekutik abiatzen da. Igoeran zehar marra zuri eta horiz adierazitako PR-Gi 2005 ibilbidea (Txindokirako bidea) jarraituko dugu. Hasi eta berehala Txindokiko N-ko magalaren ezaugarri geologiko orokorrak nabarmendu daitezke. Hiru dira ikuspegian berezitu daitezkeen morfologia desberdinak. Alde batetik, goiko aldea, erliebe nabarmenena duenak, kareharriz eratuta dago nagusiki. Horren azpitik, erliebea zerbait lautu egiten denean, material higakorragoa, terrigeno gehiago duena, azaleratzen da. Biak adin berekoak dira (Aptiar-Albiarrekoak; 115-104 Ma), baina baldintza sedimentario desberdinetan metatutakoak, Urgondar 2 bezala izendatuko ditugu, baina bata karetsua eta bestea terrigenoa. Urgondar 2-ko materialak, gazteagoak diren Goi-Kretazeoko (≈98 Ma) materialen gainetik ageri dira. Goi Kretazeoko materialak ez dira ibilbidean azaleratzen oso ihgakorrak direlako eta landaretzaz estalita daudelako baina flysch karetsuz eratutako sekuentzia dela aipatuko dugu. Material zaharrenak gazteagoen gainetik ageri direnez, ukipena halabeharrez tektonikoa izan behar du eta kasu honetan angelu baxuko alderantzizko faila gisa interpretatzen da, beraz, zamalkadura bat izango litzateke.

PictographIntersection Altitude 1,752 ft
Photo ofBidegurutzea ezkerretara

Bidegurutzea ezkerretara

Lehenengo arboladian pista utzi eta ezkerretara jotzen duen bidezidorra hartuko dugu, eskaloi batzuekin hasten dena.

PictographWaypoint Altitude 1,960 ft
Photo ofLutita beltzak nodulu burdinatsuekin Photo ofLutita beltzak nodulu burdinatsuekin

Lutita beltzak nodulu burdinatsuekin

Bidezidorrera sartu garenetik eta Oria iturriraino Urgondar 2 terrigenoa osatzen duten materialak azaleratzen dira. Arrokak konposizio desberdina dute eta ondorengo geldiuneetan bereizgarrienak aipatuko dira. Hasiera batean lutita beltzak dira ohikoenak, hareharriren bat tartekatuta dutelarik. Lutitek oso laminazio fina erakusten dute eta 5-20 cm bitarteko burdin karbonatoen noduluak barneratzen dituzte. Noduluak sedimentaazioaren ostean, diagenesian zehar, arroka trinkotze fasean dagoenean sortu ziren, sedimentua oraindino gogortze-bidean zegoen basa bat zen bitartean. Sedimentuan zeuden bakterioek burdina erreduzitu eta pilatu egin zuten, beraiek energia lortzen zuten bitartean. Jatorriz noduluak sederitazkoak izango ziren, baina azalean oxidatu eta kolore gorri bereizgarria lortu dute.

PictographWaypoint Altitude 2,020 ft
Photo ofLutita beltzak

Lutita beltzak

Lutita beltzen beste azaleramendu bat.

PictographWaypoint Altitude 2,129 ft
Photo ofLegar karbonatatuzko bretxak Photo ofLegar karbonatatuzko bretxak

Legar karbonatatuzko bretxak

Lutiten artean, metro inguruko lodiera duten arroka karbonatatuzko bandak ageri dira. Detailez arroka aztertuz gero, legar (<2 mm) angelutsuz osatutako arroka karbonatatua dela beha daiteke. Oro har, legar karbonatatuzko bretxak deritze, legarrak angelutsuak direlako, borobilduak balira legar karbonatatuzko konglomeratuak lirateke.

PictographWaypoint Altitude 2,257 ft
Photo ofTartekatutako hareharrizko geruzak

Tartekatutako hareharrizko geruzak

Lutitak pikor fineko (<1/16 mm) arroka detritikoak dira. Pikorrak handiagoak direnean (2-1/16 mm bitartekoak) eta ondorioz begi bistaz ikusten direnean arrokari hareharri deritzo. 2 mm-tik gorako partikulez eratutakoak konglomeratu edo bretxak dira segun eta pikorrak borobilduak edo angelutsuak, hurrenez hurren, izan. Bakoitzaren sorrera sedimentatu zireneko ingurunearen energiarekin dago lotuta, energia handiko inguruneetan pikor larriagoko sedimentuak garraiatu eta meta daitezke eta energia moteldu ahala garraiatu daitekeen pikorren tamaina gero eta txikiagoa izango da eta gero eta pikor finagoko materialak sortuko dira. Beraz, igoeran oro har ingurune lasaietan metatutako lutitak dira nagusi, baina noizean behin energia handiagoko korronteren batek pikor handiagoko sedimentuak ekarri eta hareharriak sortu dira. Hala ere, hareharrizko geruzak nahiko meheak dira.

PictographWaypoint Altitude 1,390 ft
Photo ofGero eta karbonato gehiago sedimentuetan Photo ofGero eta karbonato gehiago sedimentuetan Photo ofGero eta karbonato gehiago sedimentuetan

Gero eta karbonato gehiago sedimentuetan

Oria iturrira hurbildu ahala aldaketa progresiboa somatzen da arroketan, apura apura lutitak eta hareharriak desagertu eta arrokak karbonatatuago bihurtzen dira, tupak eta tupakareharriak nagusituz. Aldaketak adierazten du, ingurune sedimentarioaren lasaitasuna areagotu egiten dela, pikor fineko material detritikoa itsas-bizudunen kareharekin nahasten delako.

PictographPhoto Altitude 2,388 ft
Photo ofTxindoki frontetik

Txindoki frontetik

Kareharri tupatsuetatik Txindokiko W-ko magalaren ikuspegi ederra dago.

PictographWaypoint Altitude 1,390 ft
Photo ofOria iturria eta SW-rako ikuspegia Photo ofOria iturria eta SW-rako ikuspegia

Oria iturria eta SW-rako ikuspegia

Igoeraren zati luze baten ondoren Oria iturriraino iritsiko gara. Bertan, hidratatzeko aukera izateaz gain, Ausa Gaztelu (901 m) tontorraren ikuspegi ederra dago SW-ra. SW-ra begiratuz gero, Ausa Gazteluren inguruan lau unitate geologiko bereizten dira, ibilbidean zehar ikusiko ditugunak, bakoitzaren morfologiaren arabera. Ikuspegiaren E-ra agertzen diren garaiera handieneko materialak, Aralarreko goiko-larreak osatzen dituztenak, Jurasikoko kareharriak dira, inguruko materialik gogorrenak. Horien eta Ausa Gazteluko tontorreko materialen artean, zerbait bigunagoa dago, behe Kretazeoko arrokak dira eta kareharri urgondarrak baino zaharragoak direnez Urgondarraren azpiko material gisa izendatzen dira. Ausa Gazteluko tontorra osatzen duen unitate geologikoa oso ondo bereizten da erliebean eremu goratua ematen duelako eta Aptiarreko kareharriak dira (urgondarra 1). W-ra, berriro erliebea moteldu egiten da, igoeran zehar zapaldu ditugun material detritiko biguinagoak agertzen direlako (urgondarra 2). Unitate geologikoak oso bertikal kokatuta daude, eta material zaharrenak gazteagoen gainetik ageri direnez, seriea alderanztuta dagoela esaten da.

PictographWaypoint Altitude 3,258 ft
Photo ofTxindokiko S-ko magalaren interpretazio geologikoa

Txindokiko S-ko magalaren interpretazio geologikoa

Txindoki bera eta hegoaldeko magal osoa Urgondar bi bezala ezagutzen diren materialekin dago eratuta, Aptiar-Albiar garaian (115 - 104 Ma) metatutakoak dira. Oso erraz bereizten dira arroka gehiagoko eta belarrez estalitako eremu paraleloak. Banda arrokatsuak Urgondarra 2ko kareharri puruenekin daude eratuta (Urgondarra 2 karbonatatuta), belarrez estalitakoak aldiz material detritiko gehiagoko materialez (tupak, tupakararriak) daude osatuta (Urgondarra 2 detritikoa). Euri-urak kareharri puruak disolbatu egiten ditu eta material terrigenorik apenas dutenez ez da sedimenturik sortzen, aldiz, osagai detritiko gehiago duten arroketan euri-urak karbonatoa disolbatu eta material terrigenoa desegin eta bertan gelditzen da, lurzorua garatu eta landaretza sortzeko aukera emanez. Ikusgarria da ere geruzek duten okerdura handia, bertikaletik gertu daude.

PictographMountain pass Altitude 1,390 ft
Photo ofZirigateko lepoa, pasabide kanadiarra eta Urgondarra 1

Zirigateko lepoa, pasabide kanadiarra eta Urgondarra 1

Aralarreko landetara Zirigateko lepooan kokatutako pasabide kanadiarretik sartzen gara. Ausa Gazteluto tontorra eratzen duten Urgondarra 1 unitateko materialetan gaude kokatuta. Urgondarra 1 Aptiarrean (121 - 115 Ma) metatutako kareharriek osatzen dute

PictographIntersection Altitude 3,360 ft
Photo ofBidegurutzea eta Urgondar 1ko fosilak Photo ofBidegurutzea eta Urgondar 1ko fosilak Photo ofBidegurutzea eta Urgondar 1ko fosilak

Bidegurutzea eta Urgondar 1ko fosilak

Poste indikatzailea Urgondar 1 unitateko kareharrien gainean dago kokatuta, urgondarraren azpiko sekuentziaren ukipenetik oso gertu. Urgondarraren azpiko sekuentziak 20-30 m inguruko erliebe baxuko banda bat osatzen du, Zaldiarrateko leporaino bideak bertatik jarraitzen du. Eremu deprimitua mugatuta dago arroka Jurasikoen bitartez S-tik eta Urgondar 1ko kareharriengatik N-tik. Poste indikatzailearen azpiko azaleramenduan Urgondar 1ko kalkarenita bioklastikoak daude fosilez josita, beraz, pikor karbonatatuekin eratutako hareharria da. Detailez begiratuz geo erras identifika daitezke orbitolinak eta ostreido, ekinido edo krinoideen zatiak. Arroka hauek dira, ondoren metatuko diren plataformetako kareharrien aintzindari. Hasiera batean energia handiko eta sakonera txikiko itsas ingurunea zena (fosil zatiz eratutako kalkarenita), sakonera txikiko ingurune lasaetara (urgondarreko kareharriak) eraldatzen da.

PictographWaypoint Altitude 3,763 ft
Photo of50 Ma 50 metrotan Photo of50 Ma 50 metrotan Photo of50 Ma 50 metrotan

50 Ma 50 metrotan

Zirigateko lepotik Zaldiarrateraino ibilbideak E-ra jotzen du belarrez estalitako eremu deprimitu batetik zehar. Zaldiarraten ibilbideak norabidea aldatu eta N-ra joko du Txindokiko gainaren bila. Tarte horretako edozein puntutan N-ra gelditzen diren kareharrietatik S-ra kokatzen diren Jurasiko arroketaraino 50 m inguruko ibilbidetxo bat eginez gero, 50 Ma-ko paseo geologikoa egingo dugu. Ibilbidea Zirigateko lepoan eginez gero ikusitako Urgondar 1-ko kalkarenita fosildunetik, 120 Ma inguru, abiatuta belarrez estalitako eremu deprimituetako arrokak ikusiko ditugu errekastoak jarraituz. Oro har, lutita beltzak eta lutita hareatsuak ikusten dira, Urgondarraren azpiko sekuentziaren parte direnak. S-ra ageri diren eta ibilbidearekiko paralelo luzatzen diren erliebetan aldiz, Jurasikokoko arrokak azaleratzen dira (201 - 145 Ma). Aralarreko Jurasikoko azaleramenduak dira Euskal Herriko adin horretako azaleramendurik handienak eta inportanteenak. Bidearen gainetik ikus daitezkeen Jurasikoko arroka arruntenak azalean kolore grisa eta barne aldean askoz ilunagoak diren kareharriak eta kuartzozko legar borobilduz eta karbonatodun matrizearekin osatutako mikro-konglomeratuak dira. Zehar-ebakia Beltzulegiko bordara justu iritsi aurretik eginez gero, Jurasikoko azaleramenduetan fosil zati ugariz eratutako kareharri bioklastikoak ikus daitezke. ARGAZKIAK FALTA DIRA

PictographMountain pass Altitude 3,914 ft
Photo ofZaldiarrateko lepoa. N-ra joko dugu

Zaldiarrateko lepoa. N-ra joko dugu

Bideak N-ra jotzen duenean Zaldiarrateko gainan, berriro Urgondar 1ko arroka karbonatatuen unitatea zeharkatuko dugu. Ondoren tonterreraino Urgondar 2ko unitate terrigeno eta karbonatatuaren eremuak zeharkatzen dira.

PictographSummit Altitude 1,384 ft
Photo ofTxindokiko punta Photo ofTxindokiko punta Photo ofTxindokiko punta

Txindokiko punta

Azken igoerak eragindako nekearen ondoren ikuspegi ederrak lortzen dira Txindokiko puntatik. N-ra eta W-ra beheko lurraldeak zabaltzen dira, berde tono desberdinez (landa, pinudi, baratze, basoz,...) eta baserrietako kolore zuri-gorriz zipriztindutako paisaia. S-ra eta E-ra goiko lurraldeak hedatzen dira, larrez eta arrokez osatutako paisaia zoragarria. Bertatik, ondo bereizten dira Aralarreko tontor altuenak. Besteak beste, E-ra Artubi (1261 m) eta Urakorri (1304 m), S-ra Ganboa (1413 m), Uarrain (1344 m) eta Uzkuiti (1332 m) eta W-ra aurretik aipatutako Ausa Gazteku (901 m). Txindokiko gailurra Urgondar 2ko unitate karbonatatuko kareharriz eratuta dago. Kareharriak, Euskal Herriko beste tontor askotakoak bezala, Aptiar-Albiar garaikoak dira, errudistak nagusi zireneko arrezife-plataforma lasai batean metatutakoak. SW-ra begiratuz gero, erraz bereizten da Urgondar 1-ko banda karbonatatua, Ausa Gazteluko tontorreraino luzatzen dena. Aldiz, Txindoki gailurreko kareharriek ez dute jarraipenik W-ra, egin dugun bidera iritsi aurretik desagertu egiten dira. Txindokiko kareharriak desagertu egiten dira sedimentatzen zeuden bitartean (Aptiar-Albiar) ingurune sedimentario desberdinak zeudelako elkarren ondoan. Sasoi hartan lurraldeak estentsioa pairatzen zuen eta faila normalak aktibatu ziren, ondorioz zenbait bloke hondoratu eta beste hainbat goratuta gelditu ziren. Goratutako blokeetan Urgondarreko kareharrien sedimentazioa ematen zen baldintzak egokiak zirelako (sakonera txikia, ingurune argitzua, energia gutxi,...) baina hondoratutako bloketan argitasuna txikiagoa zen errudistak eta koralak ezin ziren garatu eta material terrigenoen proportzioa handiagoa zen, horrela, kareharri purorik ezin zen garatu eta tupak, tupakararriak eta lutitak sortzen ziren. Beraz, Txindokiko punta bloke goratu bati dagokio eta igo dugun bidea bloke hondoratu batean metatutako sedimentuetan dago kokatuta.

PictographWaypoint Altitude 1,383 ft
Photo ofIkuspegia Txindokitik S-ra Photo ofIkuspegia Txindokitik S-ra

Ikuspegia Txindokitik S-ra

Txindokitik hegoaldera begiratuz Aralarreko ikuspegi ederra dago. Jurasikoko arroketan somatzen den geruzen orientazioan erreparatuz erraz nabaritzen da nola Urgondarraren azpiko materialen kontra talka egiten duten. Jurasilo materialak Behe Kretazeoko materialen gainetik kokattuta daudenez ukipena zamalkadura gisa interpretazen da. Zamalkadurak angelu baxuko eta desplazamendu handiko alderantzizko failak dira, zeinetan material zaharra material gazteagoen gainetik kokatzen baita.

PictographWaypoint Altitude 4,560 ft
Photo ofTontorretik ekialderako ikuspegia

Tontorretik ekialderako ikuspegia

E-ra begiratuz gero hainbat egitura geologiko bereizten dira. Alde batik, lehenengo planoan, aurrez aura ditugun bi tontorretan ageri diren kareharri puruen eta eremu tupatsuagoetan fijatuz gero, ikusiko dugu ez dagoela jarraitasunik bi tontorren artean. Bandak desplazatuta ageri dira N-S norabidean bien arteko haranean kokatutako faila bertikal bitartez. Segurazko failak baldintzatu du haranaren sorrera. Zerbait urrunago begiratuz gero, Arritzagako harana dago eta haranaren E-ko magalean erraz bereizten dira unitate geologikoak. N-tik S-ra Urgondarra 2, Urgondarra 1, urgondarraren azpiko sekuentzia pelitikoa eta Jurasikoko materialak daude. Jurasikoko materilaetan geruzen okerdura aldaketa nabarmena bereizten da S-ra, unitaten gehienak S-ranzko okerdura handia erakusten duten bitartean Jurasikoko S-ko materialen okerdura oso txikia da. Okerdura aldaketa horrek markatzen du aurreko irudietan definitutako zamalkadura, kasu honetan Jurasikoko material zaharragoak Jurasikoko material gazteagoen gainetik kokarazten dituena. Egitura horiek guztiak Iberia eta Europaren arteko talkaren ondorioz sortutakoak dira, Pirinioetako sorrerarekin batera garatutakoak.

PictographIntersection Altitude 3,169 ft
Photo ofUrjausiak Photo ofUrjausiak Photo ofUrjausiak

Urjausiak

Txindokitik bera bide beretik jaitsiko gara Egurraleko bordaraino. Bordara iritsi aurretik ezkerretara joko dugu, bordaren alboko dolina ederra alde batera itziz. Bertatik maldan behera jarraituko dugu mugitza errekastoaren bila. Errekastora iritsi aurretik iturri baten albotik igaroko gara. Errekastoa zeharkatu eta errekaren ekialdetik dagoen bidezidorra jarraituko dugu N-ra. Kareharrizko krestoi bat zeharkatu ondoren ezkerretara jotzen duen bidea hartuko dugu, berriro mugitza erreka zeharkatuz. Marra zuriz eta horiz markatutako bidea utzi egingo dugu, jarraituz gero Amezketan bukatuko baigenuke. Ezkerretara joz, Txindokiko N-ko horma inguratuz hasierako puntura iritsiko gara. Mugitza errekak ez du normalean ur handirik erematen, baina euri jasen ondoren edo elurra urtzean, kareharrizko geruza bertikalak zeharkatzen dituenean ur gauss ederrak sortzen ditu.

PictographWaypoint Altitude 2,762 ft
Photo ofKobazuloak Urgondar 2ko kareharrietan Photo ofKobazuloak Urgondar 2ko kareharrietan

Kobazuloak Urgondar 2ko kareharrietan

Txindokiko N-ko aldean dagoen basoa zeharkatzean kobazulo txiki ugari eta disoluzioaren ondorioz kareharrietan garatutako sarguneak ikusten dira. Egitura horiek, zein Egurraleko bordaren alboko dolina, kareharrietan eragina duten disoluzio prozesu motelen ondorio dira. Euri-uraren azido karbonikoaren (H2CO3) eraginez haustura, arrakala edo geruzapen planoetatik arroketara barneratzen den urak kareharria apurka apurka disolbatu egiten du hutsuneak gero eta handiagoak bihurtuz. Horrela abiatzen dira kareharrietan garatutako karst egiturak.

PictographPhoto Altitude 2,159 ft
Photo ofKolubial kareharritsu zementatua Photo ofKolubial kareharritsu zementatua

Kolubial kareharritsu zementatua

Telekomunikazio antelaren parean eta berreara dan pistara irten aurretik azken azaleramendu batean geldituko gara. Arroka 2-10 cm bitarteko kareharri zati angelutsuz eratuta dago. Zatiak erraz bereizen badera ere, zementatuta daude konposizio bereko pasta edo zementu baten bitartez. Txidokiko N-ko magaletik higatutako atiz osatutako arroka da. Hasieran kareharrizko harri soltez eratuta egongo litzateke baina ura harrien artean ibltzen denean karbonato kaltzikoa hauspeatu eta zatiak zementatu egin ditu, zementatutako kolubiala sortuz.

PictographIntersection Altitude 2,090 ft
Photo ofBidegurutzea eskuinera Photo ofBidegurutzea eskuinera

Bidegurutzea eskuinera

Pistara irten eta basoa atezan utzi ondoren, Larraitzeko aparkalekua ikusiko dugu. Orain aukera bi daude, pista jarraitu dezakegu igoerarako erabili dugun bidea hartu arte edo mendian behera jeitsi gaitezke landatik. Lehenengo aukeran 2 km inguru gehiago egingo ditugu, bigarrenarekin hesia zeharkatu beharko dugu pistara irtetzeko baina ibilbidea erdira murrizten da.

Comments

    You can or this trail