Activity

Aiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Download

Trail photos

Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Author

Trail stats

Distance
7.09 mi
Elevation gain
2,913 ft
Technical difficulty
Difficult
Elevation loss
2,913 ft
Max elevation
2,723 ft
TrailRank 
52
Min elevation
1,275 ft
Trail type
Loop
Coordinates
355
Uploaded
November 23, 2020
Be the first to clap
Share

near Arditurri, País Vasco (España)

Viewed 127 times, downloaded 1 times

Trail photos

Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa. Photo ofAiako Harria, zirkularra Arritxulotik. Ibilbide geologikoa.

Itinerary description

Ibilbideko zenbait ezaugarri geologiko aipatu eta deskribatu egiten dira. Geologian interesa duen edonorentzat egina dago. Oinarria "Top 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de geólogo" liburua da, beraz norbait informazio gehiago nahiko balu liburuan aurki dezake.
Ibilbidea beti da interesgarriagoa inguruan duguna azaltzen eta interpretatzen jakinez gero.
Ibilbidea eta ibilbidearen gaineko mapa geologikoa gehitu dira ibilbidean zehar ikusiko duguna erakustearren.

Waypoints

PictographIntersection Altitude 1,431 ft
Photo ofBidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik Photo ofBidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik

Bidearen hasiera Aritxulegiko tunelaren aurretik

Arritxuloko aparkalekuan kotxea utzi,, bertan zerbait gosaldu eta ibilbideari hasiera emango diogu, karreteratik eskuinera, Aritxulegiko tunelaren aurretik, dagoen pista hartuz.

PictographIntersection Altitude 1,576 ft
Photo ofBorda, iturria. Bidegurutzea ezkerretara

Borda, iturria. Bidegurutzea ezkerretara

Pistan kokatu ondoren gorantz joko dugu, lepoan kokatutako borda eta iturriraino. Bertan bidegurutzea dago, poste indikatzailearekin, eta ezkerretara joko dugu, Elurretxerantz. Hasiera batean, GR-121 ibilbidea jarraituko dugu, Gipuzkoako mugak jarraitzen duena, eta lerro zuri, gorri eta horiz markatuta dagoena.

PictographWaypoint Altitude 1,634 ft
Photo ofAritxulegiko faila

Aritxulegiko faila

GR-121 eta PR-Gi-1010 ibilbideen arteko gurutzetik gertu morfologia aldaketa nabarmena somatzen da erliebean. Iparraldera Aiako harriek erliebe positibo ikusgarria garatzen dute, non arroken azaleramenduak ugariak eta zuhaitzak zein sastrakak lasai hazten baitiren. Hegoaldera, aldiz, erliebea askoz ere lauagoa da, belarrez estalitako landak dira nagusi eta arrokarik apenas ikusten da. Eremu bata zein bestea Aiako granitoaren parte dira, baina konposizio desberdineko bi eremu dira, kasu honetan Aritxulegiko failarengatik banatuta. Iparraldera dauden arrokak gogorragoak dira higaduraren aurrean, hegoaldekoak errezago alteratu eta lurzorua garatzen duten bitartean.

PictographIntersection Altitude 1,890 ft
Photo ofTontorretarako bidegurutzea

Tontorretarako bidegurutzea

GR-121 ibilbidea jarraituz, tontorretarako bidea adierazten duen poste indikatzailera iritsiko gara. Hemen, GR-121 ibilbide utzi eta tontorretarantz abiuatuko gara, eskuinetara joz. Tontorretako ibilbidea puntu gorrien bitartez adierazita badago, eta kontuz ibili beharko gara arroketan puntuak ez direlako errez jarraitzen.

PictographWaypoint Altitude 2,423 ft
Photo ofLeukogranitoa Arrisoroko lepoan Photo ofLeukogranitoa Arrisoroko lepoan Photo ofLeukogranitoa Arrisoroko lepoan

Leukogranitoa Arrisoroko lepoan

Enarriko lepotik Arpetxegañako pinudia zeharkatu eta Arrisoroko landara hurbilduko gara. Landaren bukaeran Aiako tontorrak osatzen duten arroken oso azaleramendu ona dago eta bertan aztertuko dira ibilbide ia osoan zehar zapalduko ditugun arrokak. Aiako arroka bereizgarriak lasai hoztutako arroka igneo plutonikoak dira, leukogranito moduan definitutakoak erakusten duten kolore argia dela eta. Leukogranitoak dira Aiako granitoideko arroka arruntenak, granitoidearen kanpoko aldean azaleratzen direnak eta higadurarekiko gogorrenak direnez erliebe nabarmenenak ematen dituztenak. Egitura masiboa erakusten duten, haustura-familia desberdinengatik apurtutakoa. Esku-laginak aztertzean ikusten da luekogranitoak ehundura granudoa duela, 1-5 mm-tako kristal ekigranularrez osatutakoa. Tamaina handieneko (< 0.5 mm) kristal errektangular zurixkak plagioklasak dira, oso erraz bereizten direnak gris koloreko kuartzoen eta tamaina txikiagoko formarik gabeko feldespato eta plagioklasa kristalen artean. Kristal ilen txikiak biotitak dira. Leukogranitoaren barne kristalen tamaina aldakorra izan daiteke, baina mineralogia nagusia beti berdina da.

PictographSummit Altitude 2,691 ft
Photo ofErroilbide Photo ofErroilbide Photo ofErroilbide

Erroilbide

Igoera malkartsu baten ostean Erroilbideko tontorrera iritsiko gara. Ikuspegia zoragarria da: N-ra Euskal Herriko kosta-lerroa, E-ra Pirinioetan erraz bereizten dira Anie eta Hiru Erregeen Mahaia, S-ra Txindoki eta Anboto eta W-ra Ernio. Jaizkibel eta Larrun bertan ditugu. N-ra Txurrumurru eta Irumugarrieta tontorrak daude, ibilbideko hurrengo helburuak. Pirinioetako morfologia malkartsu eta Akitaniako lurralde lauaren artean morfologia aldaketa izugarria dago, azalpen geologikoa duena, noski. Pirinioak Iberia eta Europaren arteko talkaren bitartez deformatutako eta ondoren higatutako eremua errepresentatzen duen bitartean, Akitaniako eremu lauak ez du deformazioaren ondoriorik pairatu eta bertan Pirinioetatik higatutako materialak pilatu dira azken milioi urteetan. Pirinioak beraz, eremu orogenikoa errepresentatzen dute eta Akitaniako lurralde lauak geologian Lurraldeaurrea arroa deritzona. Lurraldeaurre arroa da edozein mendikatearen bi aldeetara dauden eremua lauak, deformazioarik pairatu ez dutenak eta mendikatean higatutako sedimentuak pilatzen dituena. Ibilbidearen ezaugarri aipagarrienetarikoa da, Aiako harrietan baino garatzen ez den morfologia berezia zeharkatzen dugula. Lurralde granitikoek forma borobilduak nagusi direneko morfologiak garatzen dituzte, duten higatzeko moduarengaitik. Granitoideak hozketan zehar diaklasa moduan ezagutzen diren haustura ortogonal ugari garatzen dituzte. Horrela hausturek bloke kubikoak banatzen dituzte eta urak eta haizeak kuboetako ertzak borobilduz higatzen dituzte granitoideak.

PictographRisk Altitude 2,661 ft
Photo ofEskalatu beharreko lehen eremua

Eskalatu beharreko lehen eremua

Erroilbide eta Txurrumurru tontorren arteko ibilbidean aurrera egiteko eskuak erabiltzea komenigarri diren hiru eremu daude. Eskala-tarte errazak dira, baina baten bat ohitu gabe egonez gero edo lurra bustita dagoenean kontuz ibiltzeko tarteak dira.

PictographRisk Altitude 2,515 ft
Photo ofEskalatu beharreko bigarren eremua

Eskalatu beharreko bigarren eremua

PictographRisk Altitude 2,594 ft
Photo ofEskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz Photo ofEskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz

Eskalatu beharreko azken eremua. Igoera diaklasa baliatuz

Hemen granitoan garatutako haustura edo diaklasa bat baliatuz erraz egingo dugu gorako bidea.

PictographSummit Altitude 2,656 ft
Photo ofTxurrumurruko tontorra Photo ofTxurrumurruko tontorra Photo ofTxurrumurruko tontorra

Txurrumurruko tontorra

Aiako harrien erdiko tontorra da, igoera zailena duena eta mendebaldean izugarrizko horma bertikala duena. Hemendik, oso nabarmena da Euskal Herriko kostaldeak duen geometria. Bizkaia aldetik kostaldeak N120°E norabidearekin sartzen da Gipuzkoara eta Zarautz-Zumaia inguruan norabidea aldatu eta N60°E jartzen da. Aldaketa horren arrazoia egitura geologikoek eskala handian erakusten duten aldaketa berdinaren ondorioa da. Hemendik nabarmena da Jaizkibeleko mendizerra kostalerroarekiko paraleloa dela, garza bera gertatzen da Oizko mendilerroa edo Durangaldeko mendilerroarekin, biak N120°E norabidekoak. Egitura horri Euskal arkua deritzo, eta konplexutasun tektoniko handieneko eremua da Euskokantauriar arroan. Ondoren, kostaldeak iparralderako bidea hartzen du.

PictographWaypoint Altitude 2,602 ft
Photo ofFiloi mineralizatuak Txurrumurru behera Photo ofFiloi mineralizatuak Txurrumurru behera

Filoi mineralizatuak Txurrumurru behera

Alde honetako Txurrumurruko jeitsierak ez du zer-ikusirik egin dugun beste aldeko igoerarerik, askoz errezagoa da. Jeitsieraren bukaeran, bidean bertan, 10 cm lodi den filoi mineralizatua ikus daiteke, progresiboki loditu eta ustiatu den lekuan metro erdi duena. Goethitara (FeO(OH)) oxidatutako sideritazko (FeCO3) filoia da. Zaina jarraituz mehatze lanak jasan duen hutsune bateraino iritsiko gara, eta bidet hutsunetik ateratako hondakinekin eratutako eskonbreraren gainetik igarotzen da.

PictographSummit Altitude 2,624 ft
Photo ofIrumugarrietako tontorra Photo ofIrumugarrietako tontorra Photo ofIrumugarrietako tontorra

Irumugarrietako tontorra

Hiruren artean tontorrik txikiena da eta igoerarik errezena duena. Bertatik oso ondo ikusten da beste bi tontorren geometria borobildua. Tontorretatik igarotzen den lerro imaginarioak Oiartzun eta Bidasoa ibaien arteko arro hidrografikoen muga adierazten du.

PictographMine Altitude 2,497 ft
Photo ofMehatzaritza Photo ofMehatzaritza Photo ofMehatzaritza

Mehatzaritza

Ustiatutako filoia diaklasa bat baliatuz garatu zen. Filoiaren orientazioa eta kokapena erraz somatzen dira ustiatutako hutsuneak adierazten duelako. Hormetan oraindino bereiztu daitezke burdin mineralizazioekin lotutako kolore okre eta beltzak.

PictographMine Altitude 2,448 ft
Photo ofMehatze-zuloa altarearekin Photo ofMehatze-zuloa altarearekin

Mehatze-zuloa altarearekin

Ermita gisa erabiltzen den mehatze-zuloa, Juncaleko Ama Birjinaren irudia kokatzen da bertan. Oso nabarmena da sapaia ez hondoratzeko zutabe gisa utzitako arroka mineralizatua.

PictographWaypoint Altitude 1,890 ft
Photo ofGranito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa Photo ofGranito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa

Granito/ostalari ukipena. Ertzetako faziesa

Basoan sartzen garenean arroka granitikoak nagusi izaten jarraituko dute baina erliebea lautu egiten denean bapatean desagertu egiten dira. Aldaketa topografikoak adierazten du granito gogorragoaren eta ostalari biguinagoaren arteko ukipena. Bien arteko ukipena ikusteko ezkerretara desbideratu behar gara. Puntu horretan muga oso lerrokara da, arde batean azaleramendu ugari ageri dira eta bestean belarrez estalitako eremu laua besterik ez. Ukipena horren zorrotza izateak adierazten du muga faila bati dagokiola. Ostalaria ez da ikusten, lurzorua garatzen duen arroka higakorra izan behar duela baino ezin da ondorioztatu. Granitoa aldiz, orain arte ikusitakoaren oso desberdina da, kuartzoa baino ez da bereizten eta ditone hutsune geometrikoak segurazko feldezpatozko kristal handien desagerpenak utzitakoak dira.

PictographWaypoint Altitude 1,648 ft
Photo ofElurretxe. Arroba ostalaria Photo ofElurretxe. Arroba ostalaria Photo ofElurretxe. Arroba ostalaria

Elurretxe. Arroba ostalaria

Joaneko ibilbidea Elurretxen bukatuko dugu, non iblbide ugari erakusten dituzten panelak dauden. GR-121 ibilbideak hemendik aurrera PR-Gi-1010 ibilbidearekin bat egiten du eta hortik abiatuko gara marka zuri, gorri eta horiak edo zuriak eta gorriak jarraituz. Karreteran bertan aurki daitezke granitoaren arroka-ostalariak. Laminazio oso estua erakusten duten oso arbel monotonoak ageri dira. Jatorriz lutitak izan miren, baina Karboniferoan zehar, orogenia Bariskarraren eraginez jasandako deformazio eta metamorfismoaren ondorioz arbel bilakatu ziren. Granitoa arroka horietan barneratzen denez, granitoa bera baino zaharragoak dira, eta Euskal Herriko arroka zaharrenetarikoak dira.

PictographRiver Altitude 1,356 ft
Photo ofLehen errekastoa

Lehen errekastoa

Elurretxetik abiatuta Aiako Harrien W-ko magala zeharkatuko dugu, baso eder batetik. Bidea oso gorabeheratsua da, errekastoek eragindako higadura nabarmenaren eraginez. Euri-sasoietan arrekastoak zeharkatzea arazoren bat sor dezake.

PictographWaypoint Altitude 1,374 ft
Photo ofGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa Photo ofGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa Photo ofGranitoaren higadurak sortutako arenizazioa

Granitoaren higadurak sortutako arenizazioa

Granitoa zeharkatzen duen ibilbide zatietan edo arrokak zapaldu ditugu edo pikor larriko hare modulo bat. Harea granitoaren meteorizazio prozesu bereizgarriaren ondorioa da. Granitoan ugari diren feldespatoak erraz desegiten dira uraren eragin kimikopean, butina erratum eta arrokaren disgregazioa eraginez. Horrela, kuartzo, feldespato eta mikaz eratutako hondakin hareatsua sortzen da, gazteleraz "sábulo" bezala ezagutzen dena.

PictographWaypoint Altitude 1,373 ft
Photo ofTxurrumurru eta Erroilbideren ikusegia

Txurrumurru eta Erroilbideren ikusegia

Bigarren errekastora iritsi aurretik W-ko hormaren ikuspegi ederra dago eta Erroilbide eta Txurrumurru tontorrak begi bistan gelditzen dira ere. Bigarren errekastoak oso haran estu eta sakona sortu du, labanaz moztutako erliebea dirudi.

PictographRiver Altitude 1,385 ft
Photo ofBigarren errekastoa

Bigarren errekastoa

Errekastoek ur-emari aldakorrarekin oso irudi desberdinak erakusten dituzte.

PictographWaypoint Altitude 1,824 ft
Photo ofKuartzozko dikeak Photo ofKuartzozko dikeak

Kuartzozko dikeak

Erripa handiko aldaba gogorra igo ondoren bidea granitoaren azaleramendu handi batekiko paralelo kokatzen da. Azaleramendua begiratzean metro inguruko kolore zuriko banda bat bereizten dela ikus daiteke. Kuartzoz eratutako dike bat da. Dikearen jatorria hidrotermala da, ur beroek graviton sakabanatutako kuartzoa disolbatu eta ondoren diaklasek sortutako hutsuneetan hauspeatzen da. Ohikoak dira, granitoaren azken hozketa faseetan.

PictographRiver Altitude 1,859 ft
Photo ofHirugarren errekastoa

Hirugarren errekastoa

PictographRiver Altitude 1,869 ft
Photo ofLaugarren errekastoa

Laugarren errekastoa

PictographWaypoint Altitude 1,328 ft
Photo ofGranito/ostalari muga Arritxulo inguruan

Granito/ostalari muga Arritxulo inguruan

Ibilbidea amaitu aurretik, GI-3420 karreteran behera egingo dugu 100-200 m inguru. Azaleramenduak begiratzen joango gara ikusi arte granitoa desagertu egiten dela. Hemen granito eta ostalariaren arteko ukipen magmatikoa ikusten da. Mota honetako granitoek egoera magmatikoan (700°C inguru) intruitzen dute ostalaria, eta intrusioaren eta ostalariaren arabera ukipen mota desberdinak garatzen dituzte. Kasu honetan ostalaria hareharriz eta grawvackez dago eratuta, eta arremetan ez da inolako ehundura- edo mineralogia-aldaketarik somatzen. Hozketa azkarra denean granitoaren eragina ostalarian murriztu egiten da eta mugak garbiak izan ohi dira. Aldiz, hozketa motela denean ostalaria eta granitoaren arteko elkarrekintzak areagotu egiten dira eta ukipena graduala izan ohi da. Eragina duen beste faktore bat ostalariaren izaera da, zenbat eta buztintzuago izan oro har, elkarrekintzak areagotu egiten dira.

PictographWaypoint Altitude 1,281 ft
Photo ofUkipen metamorfismoa

Ukipen metamorfismoa

Karreteratik apur bat gehiago jeitsiz gero, abiadura mugatzen duen seinale baten parean arroka adierazgarriak azaleratzen dira. Kolore argia duten arroka batean Fe-oxidoz eratutako punto ilun ugari ikusten dira, arrokak elgorria duela dirudi. Punto ilunak granitoak eragindako ukipen-metamorfismoaren ondorio dira eta ondorioz arrokari korneana deritzo. Arroka honen mineralogia egokia izan da granitoak sortutako beroaren aurrean erreakzionatu eta mineral berriak sortzeko. Kasu honetan biotitak garatu ziren, burdina barneratzen duen minerala, eta ondoren alteratzean burdin oxidoak garatu dira ehundura moteatu berezia sortuz.

Comments

    You can or this trail